Prentsa Aretoa
2024/09/16
Udalak 620.000 euro inbertitu eta 29 langabe kontratatuko ditu enplegu plan berrian
Izena emateko epea irailaren 18tik 24ra arte egongo da zabalik Lanbideren webgunean
Carlos García de Andoin Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak eta Maite Martínez Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendariak udalerrian abian jarriko den eta, guztira, 29 kontratazio eragingo dituen enplegu-plan berria aurkeztu dute.
Lan-eskaintza horietan izena emateko epea irailaren 18tik 24ra arte egongo da zabalik Lanbideren webgunean (www.lanbide.eus).
Kontratuek sei hilabeteko iraupena eta % 75eko lanaldia izango dute, eta guztiak urtea amaitu baino lehen formalizatzea aurreikusten da.
Hautagaiek langabeak izan behar dute, udalerrian 2024ko ekainaren 1a baino lehen erroldatuak, eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Lanbiden, enplegu-eskaintza bakoitzak eta Lanbideren araudiak ezarritako baldintzak betetzeaz gain.
Enplegu-plan hori gauzatzeko, Sestaoko Udalak 619.487,80 euroko inbertsio ekonomikoa egingo du, tokiko Behargintzaren bitartez. Horietatik 362.500 euro Lanbidek emandako dirulaguntza dira, eta gainerako zenbatekoa, 256.987,80 euro gutxi gorabehera, Udalak jarri du.
Enplegu-planaren helburua parte-hartzaile bakoitzaren lan-aukerak handitzea da lan-esperientzia berriak eskainiz, haien enplegagarritasuna handitzeko aukera emateaz gain, interes komuneko jarduerak garatu eta Sestaoko herritarren bizi-kalitatea eta egunerokotasuna hobetuko dutenak. Enplegu-planaren barruan abian jarriko diren ia programa guztiak dagoeneko ezagunak dira herritarren artean, azken urteotan garatu direnen oso antzekoak direlako.
Programa horietako batean, “Hiri-eremuen edertzea eta gune publikoen mantentze-lanak” izenekoan, 13 pertsonak hartuko dute parte: Pinturako 6 peoi eta 6 ofizial eta obra-arduradun bat. Horren bidez, hiri-espazioan eta udaleraikinetan dauden elementuak egokituko dira, kontserbazio-egoera onean mantentzeko.
Berriz egingo den beste programa "Laguntza-zerbitzua, mendekotasunak dituzten pertsonentzat eta adinekoentzat" izenekoa izango da. Horren bidez, 11 kontratazio egingo dira guztira, oso balorazio ona duen bi kolektibo horientzako laguntza-zerbitzua sustatzeko.
Udalak administrari bat ere kontratatuko du Udaleko Giza Baliabideen arloan enplegu-plan hori kudeatzeko. Halaber, berdintasun-teknikari bat eskatuko du, udalerrian hezkidetza-estrategiak ezartzeko. Kirol-teknikari bat ere kontratatuko da udalerrian ohitura osasungarriak sustatzeko kirolaren eta jarduera fisikoaren bidez.
Merkataritza Bulegoaren lana indartzeko, administrari bat eskatuko da, eta, azkenik, Udalak gizarte-hezitzaile bat eskatuko du Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan bizikidetza-plana garatzeko.
Gaur goizean egindako prentsaurrekoan, Carlos García de Andoinek berretsi du enplegua "oso garrantzitsua dela Udaleko Gobernu Taldearentzat, eta konpromiso ondo agertzen du, langabe gehiagorengana iritsi ahal izateko, Lanbideren dirulaguntza osatzeko egingo dugun ekarpen ekonomikoak".
Bestalde, Maite Martínezek azaldu duenez, enplegu-plan hau Lanbideren tokiko enplegu-ekintzak garatzeko laguntzen programaren barruan dago, eta 19 milioi euroko aurrekontua du, Euskadiko udalerrietatik iristen diren eskaera guztien artean banatzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/12/04
BERRIA
2024/12/03
BERRIA
2024/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14