Prentsa Aretoa
2024/11/11
Sestaok talde bat bidali du Valentziara garbiketa lanetan laguntzeko
Kale-garbiketako zerbitzuko lau langilek osatzen dute taldea, eta bihar Catarroja udalerrian lanean hastea espero dute
Sestaoko Udaleko garbiketa zerbitzuak boluntario talde bat bidaliko du DANAk kaltetutako Valentzia ingurura, estolderia eta saneamendu sareak garbitzen eta askatzen laguntzeko.
Zehazki, lau langile (bi gidari eta bi peoi) joango dira Catarroja udalerrira, Sestaoko estolderia-sarea garbitzeko erabili ohi den kamioiarekin eta tresnaz, garbiketa-produktuez eta norbera babesteko ekipamenduz betetako furgoneta batekin.
Gaur egun, DANAk eragindako udalerriek duten arazoetako bat da lohia solidotzen ari dela estolderia- eta saneamendu-sareen barruan, eta, beraz, lehenbailehen kendu behar dela, zerbitzua normalizatzen saiatzeko eta uholde gehiago ez gertatzeko, inguruan prezipitazioak berriro gertatzen badira.
Taldea gaur bertan aterako da Sestaotik eta gaur gauean iritsiko da Valentziara, Fomento de Construcciones y Contratas (FCC) enpresako zerbitzuburu baten agindupean.
Ainhoa Basabe alkatea eta Rosa del Palacio Zerbitzu zinegotzia kaleak garbitzeko zerbitzuak Trapagaranen duen pabiloian izan dira, langileei animo guztiak emateko eta Valentzian dauden bitartean zorte ona opatzeko.
Horrela, Sestaoko udalerriak elkartasuna adierazten die DANAk eragindako pertsonei eta udalerriei, hondamendiaren ondorengo lehen egunetan egin diren premiazko artikuluak jaso ondoren.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/12/04
BERRIA
2024/12/03
BERRIA
2024/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14