SESTAO

Pribatutasun politika

PRIBATUTASUN POLITIKARI BURUZKO OHARTARAZPENA

EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO alderdiak web gunea dauka eta bertan jasota ditu datuak jasotzeko galdetegiak, web gunearen erabiltzaileek erakundearekin harremanetan jartzerik izan dezaten edo/eta beren kontsultak eta iradokizunak bidal ditzaten. Zentzu honetan, datuak babesteko legeriak ezartzen dituen baldintzak eta eskakizunak bete behar ditu eta,xede horrekin, galdetegiaren ondoan ondorengo klausula jaso dezake.

Lehen mailako informazioa

Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO.
Xedea Galdetegiaren bidez jasotako eskaria/informazioa kudeatzea.
Legitimazioa Interesdunak emaniko baimena.
Hartzaileak Hirugarren bati ez zaizkio datuak lagako, legez ezarritako egoeran izan ezik.
Eskubideak Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk, ondorengo informazio gehigarrian azaltzen denari jarraiki.
Informazio gehigarria Gure egoitza sozialean kontsulta dezakezu Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarri eta zehatza.

"Kontrakoa jakinarazten ez diguzun bitartean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldarazpen jakinarazteko konpromisoa duzula eta arestian esandako helburuetarako erabiltzeko baimena dugula.

Datuak galdetegi honen bidez jasotzen badira ere, ez bada datuok gordetzeko eta tratatzeko berariazko baiezko eta borondatezko baimena eman, berehala ezabatuko dira eta ez dira ezertarako ere erabiliko."

LEGE OHARRA

Web gunearen titularrari buruzko informazioa

EUZKO ALDERDI JELTZALEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV) alderdia da sestao.eaj-pnv.eus domeinuan kokatuta dagoen Web gune honen titularra. Alderdi politiko hau Bilboko Ibañez de Bilbao kaleko 16.ean (Sabin Etxea eraikina) helbideratuta dago (48.001 posta kodea) eta Barne Ministerioko Erakunde Politikoen Erregistroan 1977ko martxoaren 22an , Lehen liburukian, 125. orrialdean inskribatuta dago G48103956 IFK zenbakiarekin.

Web gune honetara sartzea, nabigatzea eta erabiltzea doakoa da, eta sarrera askea da, erabiltzaileak Lege Ohar honen terminoak, indarrean dagoen legeria, ohitura onak eta Interneten barruan ontzat ematen diren portaerak betetzen baditu. Web gunera edo, bere bitartez, beste orrialdeetan sartzean, erabiltzeak berariaz adierazten du “Lege Ohar” hau irakurri eta ulertu duela eta bertan esaten dena onartzen duela. Jarraian ematen diren termino eta baldintzak onartu ezik, mesedez, ez ezazu Web Gunea erabili, Sozietate honek beretzat gordetzen baitu arestian esandako arauak errespetatzen ez dituzten pertsonei Web gunera sartzeko sarrera ukatzeko eskubidea.

Datu pertsonalak

EAJ-PNVk soilik gordeko ditu Web gunearen bidez eta berariaz jarriko diren mekanismoen bidez beren borondatez eman nahiko dizkioten pertsonen datu pertsonalak.

Web gune honetan ezarritako prozeduren bidez beren datu pertsonalak askatasun eta borondate osoz jakinarazten dizkion erabiltzaileak EAJ-PNVri berariazko baimena ematen dio datu horiek balia ditzan soilik helburu komertzialetarako eta une bakoitzean izaera pertsonaleko datuen eta informazio gizartearen zerbitzuen alorrean indarrean egongo den legeria errespetatuta. Datuak erabiltzeko baimena ematen ez duen erabiltzaileak ez du EAJ-PNVren jakinarazpenik jasoko eta berehala ezabatuko dira erabiltzaile horrek bidalitako komunikazioak, txarto jasotakoen multzoan klasifikatuko direlarik.

Edozein erabiltzailek balia ditzake aplikagarri dagoen legeriak datu pertsonaletan sartzeko, datuak zuzentzeko, aurka egiteko eta ezeztatzeko ematen dituen eskubideak. Hori egin nahi badu lopd@eaj-pnv.eus helbide elektronikora idatziz egin beharko du. Halaber, helbide berean eskatu ahalko du bere eskubideei buruzko informazio zabalagoa.

Erabiltzaileak bere borondatez eta askatasun osoz EAJ-PNVri emaniko datu pertsonalak datu base automatizatuetan metatu ahal dira baina erabaki automatizaturik aplikatu gabe. Titulartasuna EAJ-PNVrena da eta erakunde honek beretzat hartzen ditu datu basean gordetzen den informazioaren konfidentzialtasuna,integritatea eta kalitatea bermatzeko neurri teknikoak eta antolakuntza eta segurtasun alorrekoak, Datuen Babeserako 2016/679 Araudi Orokorrean, apirilaren 27koan eta hari lotutako zuzentarauetan ezarritakoarekin ados. Datuak denbora mugagabean gordeko dira eta baimen hori edozein momentutan ezezta daiteke berariaz jarriko diren mekanismoen bidez.

Erabiltzaileen eta EAJ-PNVren arteko komunikazioak ez du kanal segurua erabiltzen eta datuak ez dira zifratuko. Beraz, erabiltzaileei eskatzen zaie Araudi Orokorrak bereziki babestu beharreko datuen multzoan sartzen diren datu pertsonalak ez ematea, segurua ez den kanalean aplikatzen diren segurtasun neurriek hala gomendatzen baitute.

Erabiltzaileak berak bere borondatez jakinaraziko dituen datu pertsonalak ekintza komertzialak sustatzeko baino ez dira erabiliko eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, hau da, hartu diren helburu bakarrarekin. Helburu horien berri ematen zaio Erabiltzaileari Pribatutasun Politika hau jasotzen duen momentu berean.

Web gune honen bidez jasotako datu pertsonalak erabiltzaileak berak baimena ematen dien agente merkantilei edo bezeroei eman ahalko zaizkie.

Lege araua

“Lege Ohar” eta Web gune honen gainerako eduki guztia egin dira une oro aplikagarri dagoen legeriarekin bat eginik, bereziki datu pertsonalak Babesteko Legea eta 34/2002 legea, uztailaren 11koa, Informazio eta Merkataritza elektroniko Gizartearen Zerbitzuen legea, eta edozein momentutan berrikusi eta aldatu ahalko dira indarrean dagoen legerian nolabaiteko aldaketa egiten bada. Kasu horretan, eduki berria aplikagarria izango da aldarazpena Web Gunean argitaratzen den momentuan, eta ikusgarri egongo da Web gunearen erabiltzaileentzat.

Web gunea erabiltzea, sartzea eta nabigatzea askea da, baina derrigorrez onartu behar da Web gune honen “Lege Oharra” eta Espainian indarrean dagoen legeria onartzea.

Esteka politika

EAJ-PNVk ez du bere gain hartzen pertsona erabiltzailea web gune honen bidez sartuko den web guneetako informazioagatiko erantzukizunik.

COOKIE-ak

Gure Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko eta nabigatu duten bisitariei buruzko datu estatistikoak jasotzeko.

Zer dira cookie-ak?

Cookie delakoak gure web gunea bisitatzen denean erabiltzen den ekipoan instalatzen diren testu-agiri txikiak dira eta automatikoki ematen digute bisitariaren gaineko informazioa. Cookie hauek ezin dira birus informatikotzat hartu.

  • Ez diote ordenagailuari kalterik egiten, ez dute bere funtzionamendua moteltzen.
  • Gure “cookie”-ak edonoiz ezaba ditzakezu edo zure ordenagailuan instalatzea ezezta dezakezu zure web nabigatzailearen konfigurazioan.
  • "cookie"-ak ordenagailu zehatz baten nabigatzailearekin lotzen dira (erabiltzaile anonimoa).
  • “cookie” hauei esker, erregistratu diren erabiltzaileen nabigatzaileak ezagutu ahal ditugu eta, ondorioz, bisitari hauek ez dute behin eta berriz erregistratu behar izango beraientzat erreserbatutako gune eta zerbitzuetan sartzen direnean.
  • Gure web gunean aurki ditzakezun cookie-ek erabiltzailearen saioa identifikatzeko balio dute (saiorako cookie-ak) eta aldi baterako cookie-ak dira, ez dute erabiltzailearen izenik edo beste datu pertsonalik ematen.
  • Erabilitako cookie hauek ezin dituzte irakurri beste hornitzaileek sortutako beste cookie-ak.
  • Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake pantailan agertuko den ohartarazpen bidez cookie-ak instalatuko direla esateko edo disko gogorrean cookie-ak instalatzea eragozteko.

Gai honi buruzko informazio zabalagoa behar baduzu, mesedez, kontsulta itzazu zure nabigatzailearen jarraibide orriak.

Gure web guneak bi cookie mota erabiltzen ditu:

Hirugarren baten Cookie-ak:

Zure ordenagailuan instalatzen ditu Google Analytics zerbitzuak. Estatistika cookie-ak dira, eta gure Web gunea hobetzeko datuak ezagutzeko aukera ematen digute. Jasotzen diren datu batzuk dira, esate baterako, zenbat bisita jaso diren, bisita horiek nongoak diren, bilaketa egiteko zer hitz erabili diren edo bisitari gehien zer ordu tartean sartu diren. Google Analytics-en pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago hurrengo estekan har dezakezu: Google Analytics-en cookie politika.

Zure nabigatzailea konfiguratu ahalko duzu cookie horiek jaso nahi ez badituzu. Horrela egiten baduzu,ez dira instalatuko. Ez baduzu halakorik egiten, instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko dugu.

Cookie propioak:

Gure web guneak sortzen ditu eta hainbat funtzio ditu:

Kautotze cookie-ak:

Gure web gunean erregistratu ondoren kautotu diren pertsonak ezagutzeko erabiltzen dira. Cookie hauekin web gunean sarrera mugatua dagoen gunean sartu ahalko zara. Cookie horiek onartzen ez badira edo ezabatzen badira, web gunera sartzeko pasahitzek ez dute behar bezala funtzionatuko.

Interfazea pertsonalizatzeko cookie-ak:

Gure web gunean nabigatzeko prozesua errazteko erabiltzen dira. Gure web gunearen alderdi grafiko batzuk automatikoki gogoratzen laguntzen dute. Cookie horiek onartzen ez badira edo ezabatzen badira, gure web gunean nabigatzea ez da horren erraz gertatuko.

Publizitate-cookie-ak:

Gure web guneko publizitatea pertsonalizatzeko erabiltzen dira, ikusten diren edukien arabera eta iragarkiak erakusten diren maiztasunaren arabera.

Bakoitzaren ohituren araberako publizitatea egiteko cookie-ak:

Cookie hauek gure erabiltzaileen eta beren portaerari buruzko informazioa metatzen dute, erabilgarri dauden publizitate guneetan, bisitarientzat interesgarri gerta daitekeen informazioa eskaintzeko.

Gure Cookie politikari buruzko zalantzak badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan Bezeroari arreta emateko Departamentuan (web gunean bertan adierazitako telefonoaren, helbide elektronikoaren eta galdetegiaren bidez).

Cookie-ak nola ezabatu

Zure ordenagailuan erabiltzen duzun nabigatzaile bakoitzean instalatutako cookie-ak ezaba ditzakezu. Cookie-ak gu bisitatzeko erabili den nabigatzaile bakoitzean instalatzen dira eta, beraz, nabigatzaile bakoitzean ezabatu beharko dituzu.

Hona hemen nabigatzaile nagusienetan cookie-ak ezabatzeko informazioa:

Cookie-i buruzko informazio zabalagoa behar baduzu, hurrengo agiriak irakur itzazu:

Datuen Babeserako Espainiako Agentziak Cookie-en erabilerari buruz eginiko gida.

PRIBATUTASUN POLITIKA GIZARTE SAREETAN

Datuak Babesteko Europako 2016/679 Araudia, apirilaren 27koa eta Informazio eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea(LSSI-CE), uztailaren 11koa, betetzeko,

EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO
G48103956
C/ IBAÑEZ DE BILBAO 16
48001 BILBAO (BIZKAIA)

enpresak honen bidez jakinarazten du FACEBOOK, TWITTER, GOOGLE +, PINTEREST, FLICKR, YOUTUBE, LINKEDIN eta INSTAGRAM gizarte sareetan orrialde bana sortu duela bere aktibitatea ezagutzera emateko eta publizitatea egiteko.

Erabiltzaileak bere datuen erabilera askatasunez eta borondate osoz baimentzearekin batera,tratamendu horretan barnean hartzen ditu bere profilean argitaratutako datu pertsonalak. Erabiltzaileak une oro sar daiteke Gizarte Sarearen pribatutasun politiketan eta bere profila konfigura dezake bere pribatutasuna gordetzeko. EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO erabiltzaileak publiko egiten duen informazioan sar daiteke eta erabil dezake, bereziki harremanetarako erabiltzen duen izena. Datu horiek Gizarte Sarean baino ez dira erabiliko. Ez dira inolako agiritegian gordeko.

Erabiltzaileak datuetan sartzeko edo datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak balia ditzake arestian esandako helbidean. Halaber, erabiltzaileak gizarte sareen berezitasunak eta EUZKO ALDERDI JELTZALEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCOK sartzeko, zuzentzeko,ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideen aplikazioari dagokionez dituen mugak ezagutu beharko ditu. Erabiltzaileak horri buruzko zalantzarik balu gizarte sare ezberdinen berezitasunak kontsulta litzake sare sozial bakoitzaren lege klausuletan.

Erabiltzailea da EUZKO ALDERDI JELTZALEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCOren gizarte sareetako profiletan argitaratzen den eduki guztiaren erantzulea. Argitaratutako edukia indarrean dagoen legeriarekin bat ez badator, erabiltzailea izango da argitalpen horren erantzule bakarra.

Jarraian,hona hemen gure Gizarte Sareen pribatutasun politika ezagutzeko estekak:

Next Euskadi