SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/06/24

Sestaoko EAJ-PNVren komunikatua txosnagunean agertutako pintaden aurrean

EAJ-PNVk salatu du ezezagunek pintadak egin dituztela Sestaoko txosnagunean

rss Ezagutzera eman
Sestaoko EAJ-PNVren komunikatua txosnagunean agertutako pintaden aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Euzko Alderdi Jeltzaleak salatu nahi du gure Alderdiaren eta gure Alkate Ainhoa Basaberen aurkako pintada iraingarriak egin direla herriko txosnakeko jai-gunean, gune publiko hau irekitzen den lehen egunean.

Alderdi politikoak eta administrazio publikoetan dituzten ordezkari legitimoak seinalatzeko eta dianan jartzeko garaiak gainditutzat ematen genuen, beste garai baten parte zirela uste genuen, baina kezkaz ikusten dugu oraindik ere badela jendea iraganera ainguratuta dagoena, bere pintadekin, irainekin eta deskalifikazioekin beldurtzen saiatzen dena, oraingoan, gainera, jabari publikoko lekuetan, guztientzat askatasunekoak izan beharko luketenak.

Sestaoko EAJ-PNVk lanean jarraituko du gure Herria eraikitzeko, ezberdinen arteko elkarbizitza eta ideologia eta ikuspuntu guztiekiko errespetua oinarri hartuta.

Amaitzeko, gure babes osoa helarazi nahi diogu gure Alkate Ainhoa Basaberi, azken hilabeteetan gure udalerriko hainbat tokitan eraso eta pintada iraingarrien bidez jazartzeko kanpaina koldar baten xede izan baita.

Next Euskadi