Prentsa Aretoa
2023/05/17
Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspena esleitu du
Udalerriko hirigintza plangintza berria diseinatzeko eta onartzeko lanak aurtengo udan hasiko dira
Sestaoko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra eguneratzen laguntzeko aholkularitza teknikoaren kontratazioa esleitu du. Hirigintza-arlorako lan-tresna hori estrategikoa da, udalerriaren etorkizuneko hirigintza-garapena finkatuko baitu.
Plan Orokor berria diseinatzeko eta onartzeko lanak udan hasiko dira, udal hauteskundeetatik aterako den Gobernu Talde berria karguaz jabetu ondoren, eta datozen urteetan jarraituko dute.
Plan Orokorra egiteko prozesuak herritarren parte-hartze fase garrantzitsu bat ekarriko du berekin, herritarrek ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izan ditzaten.
Oro har, udalerrirako ahalik eta Plan Orokor zehatzena egin nahi da, honako osagai hauek barne hartuko dituena: azken urteetako hirigintza-garapen berriak, antolamenduaren barruan finkatutako eraikin gehienak eta oraindik garatzeke dauden eremuetarako irtenbideak.
Gaur egun indarrean dagoen Plan Orokorra duela 23 urte onartu zen, eta ordutik igaro den denbora guztia dela eta, plangintza hura berrikusi eta berria onartu beharra sortu da, Udalak hurrengo urteetako hirigintza-erronkei aurre egin ahal izan diezaien.
Lana zazpi fasetan banatu da:
- 1. fasea.- Herritarrek parte hartzeko programa eta horrekin lotutako dokumentuak.
- 2. fasea.- Lurralde- eta ingurumen-loturen laburpen-dokumentua.
- 3. fasea.- Aurrerapena eta hasierako dokumentu estrategikoa egitea, indarrean den plan orokorrean oinarrituta. Generoaren araberako eragina ebaluatzeko hasierako dokumentua egitea.
- 4. fasea.- Herritarrek parte hartzeko prozesurako dokumentazioa, Aurrerapenaren eta Ingurumen Dokumentu Estrategikoaren edukiari dagokiona.Jendaurrean jartzeko aldian sortutako alegazioei erantzutea. Gidalerroen eta helburuen behin betiko dokumentua egitea. Hizkuntza-inpaktuaren hasierako dokumentua.
- 5. fasea.- Plan Orokor berrikusia egitea, honako hauek barne hartuta: antolamendu-planoak, ingurumen-ebaluazio estrategikoa, bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterketa, iraunkortasun ekonomikoaren memoria, ondare-ondasunen katalogoaren eta ingurumen-ondasunen katalogoaren berrikuspena, urbanizazio- eta eraikuntza-ordenantzak, genero-eraginaren azterketa, hiri-lurzoruaren azterlan akustikoak, kutsadura akustikoari buruzko ordenantza, jasangarritasun energetikoaren azterketa eta hizkuntza-inpaktuaren azterketa. Fase hau hasierako onespenarekin amaituko da.
- 6. fasea.- Jendaurrean jartzea. Herritarren parte-hartzearen laburpen-txostena eta Plan Orokorraren hasierako onespenari aurkeztutako alegazioei emandako erantzuna. Behin-behineko onarpenerako agiri bategina.
- 7. fasea.- Testu bategina. Behin-behineko onespenaren ondoren aurkeztutako alegazioen balorazio-txostena. Behin betiko onarpena. Argitaratzeko behin betiko testua.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/12/04
BERRIA
2024/12/03
BERRIA
2024/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14