Prentsa Aretoa
2022/09/01
Sestaoko Udalak 15 langabe kontratatuko ditu Europako funtsekin finantzatutako programa baten bidez
Bizilan Sestao proiektuak bateratu egingo ditu arreta soziosanitarioko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza eta hamar hilabeteko lan-aldia, udalerriko adinekoei laguntzeko lanak egiten
Sestaoko alkate Ainhoa Basabek eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburu Idoia Mendiak gaur goizean aurkeztu dute Bizilan Sestao programa, gizarteratzeko eta laneratzeko proiektua. Udalak 15 langabetu kontratatzea eta prestatzea sustatuko du, hirugarren eta laugarren adinekoei laguntzeko programa bat abian jartzeko.
Bizilan Sestao Europar Batasunak COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko bultzatutako susperraldi ekonomikoko planetan oinarrituta sortu da, eta, horregatik, haren finantzaketaren zati handi bat Europako funts ekonomikoetatik dator.
Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak, Europako funts horien kudeatzaile gisa, 4,3 milioi euro baino gehiago banatu ditu hamabost udal eta mankomunitateren artean, langabeei laguntzeko hainbat ekimen bultzatzeko, eta Sestao izango da diru-banaketa horren onuradun izango den udalerrietako bat.
Gaian sartuta, Bizilan Sestao enplegu eta prestakuntzako proiektu mistoa da, orientazio profesionaleko ibilbide pertsonalizatuekin batera. Proiektu horren helburua da iraupen luzeko langabeen kolektiboko 15 parte-hartzailek gizarteratzeko eta laneratzeko dituzten aukerak hobetzea, baldin eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eta/edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradun badira, hau da, gizarte-bazterketako egoeran edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak, baldin eta egoera horren ondorio ekonomikoa ikusi bada.
Ohiko enplegu-planetan ez bezala, Bizilan Sestaok plus bat eskaintzen die halakorik ez duten pertsonei, arreta soziosanitarioaren arloko profesionaltasun-ziurtagiria lortuz, programa amaitzean esperientzia horrek lan-merkatuan lana aurkitzen lagun diezaien.
Programak hamabi hilabeteko iraupena du. Lehenengo biak prestakuntzakoak izango dira soilik. Hasierako fase honetan, parte-hartzaileek DSBE eta/edo BGDS kobratuko dute, egunean 9 €-ko garraio/kontziliazio beka bat gehituta. A Programa osoan zehar, lan-orientazioko eta laguntza, aholkularitza eta informazio profesionaleko ekintzak garatuko dira, enplegua aktiboki bilatzeko.
15 parte-hartzaileak Sestaoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailari atxikita egongo dira, eta udalerriko adinekoei eguneroko zereginetan laguntzeko lanak egingo dituzte. Programa horrek balorazio ona du ohiko enplegu-plan honen erabiltzaileen artean.
Sestaoko Bizilan programan izena eman nahi duten guztiek irailaren 2tik 8ra egin ahal izango dute, www.lanbide.eus webgunean.
Proiektu hau garatzeko 354.276 euroko inbertsio ekonomikoa egingo da. Eusko Jaurlaritzak 281.970 euro jarriko ditu eta Udalak 72.306,31 euro.
Ainhoa Basabe alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Sestaoko Udalaren arteko lankidetza nabarmendu du, beste behin ere, “langabezian dauden pertsonei laguntzeko, eta, kasu honetan, iraupen luzeko langabetuak diren pertsonei laguntzeko”. Basabek adierazi duenez, udalak langabeen prestakuntza eta enplegua lortzea sustatzen duten ekimen guztiekin duen konpromisoa, eta kasu zehatz honetan, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza indartzeko Udalak emango duen laguntza ekonomikoan oinarritzen da, horrela parte-hartzaileek soldata-baldintza hobeak lor ditzaten beren kontratazio-aldian.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14