SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/06/01

Behargintzak Gaztelaguntza jarri du abian, lana aurkitzeko prozesuan gazteei laguntzeko programa

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa honek lan merkatuan sartzeko ibilbide pertsonalizatua diseinatuko du parte hartzaile bakoitzarentzat

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

​Behargintza Sestaok bultzatutako Gaztelaguntza programa 2022ko maiatza eta azaroa bitartean udalerrian garatuko da. Ekimen berri horren ardatza lan bila dabiltzan gazteei laguntzea eta haien enplegagarritasuna hobetzea da. Egitasmoa euren lanegoera dela eta larri edo kezkatua dauden 16 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Proiektua pertsona bakoitzaren egoera zehatzetara egokituko da ibilbide pertsonalizatu baten bidez. Hartara, lan bila dabiltzan gazteei bere baliabideak optimizatu eta enplegua aurkitzeko aukerak maximizatzeko aholku eta tresnak eskainiriko zaizkie, lan-merkatuan sartzeko ate eta bideei buruzko informazioaren bidez, besteak beste.

Horrela, Gaztelaguntzak pertsona bakoitzari, bere egoera soziolaboralaren arabera, beharrezkoak zaizkion tresnak emango dizkio. Hala, zenbait ekintza egingo dira, banakako eta taldeko ikuspegietatik enplegua bilatzeko motibazioa eta aktibazioa lantzeko.

Alde batetik, banakako saioetan, besteak beste, bilaketa-prozesuan laguntzeko ekimenak, marka pertsonala, enplegu-atarietako profilen eguneratzea eta optimizazioa eta lan-elkarrizketetarako prestakuntza eta entrenamendua jasoko dira. Bestalde, talde-saioak egingo dira, antzeko esperientziak dituzten gazteen artean tailerrak eta dinamikak sortzeko aukera emateko, arazoak beste ikuspegi batetik konpontzeko espazioak sortzeko eta, aldi berean, taldearen beharretara egokitutako etorkizuneko tailer eta dinamikak sortzeko

Laburbilduz, Gaztelaguntzak informazioa, aholkularitza eta laguntza eskainiko dizkie lan bila dabiltzan gazteei beren egoera soziolaborala hobetzen laguntzeko.

«Programa hau gure bizilagunei enplegua aurkitzen laguntzeko martxan jartzen dugun beste tresna bat da, eta kasu zehatz honetan kolektibo jakin bati zuzentzen gatzaizkio, gazteriari, hain zuzen ere. Kolektibo horren egoerak kezkatzen gaitu, eta, horregatik, ibilbide pertsonalizatu horien bidez lan-munduan sartzeko aukerak areagotzeko gaitasunak indartu nahi ditugu», azaldu du prentsaurrekoan Jesús Amenedo Garapen Ekonomikoko zinegotziak.