SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/02/12

Emakumeak Ahalduntzeko eta Prestakuntza Feministarako Eskola berriz itzuliko da tailer berriekin

Programa hau Berdintasun Arloaren mendekoa da eta bost jarduera izango ditu martxotik ekainera bitartean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Emakumeak Ahalduntzeko eta Prestakuntza Feministarako Sestaoko Udalaren Eskolak bere jarduerari berriz eutsiko dio eta, horretarako, jardueren programa berria antolatu du. Martxotik ekainera garatuko da, koronabirusaren hedapena saihesteko, egun indarrean dauden osasun-neurriei egokituta.

Ahalduntze-eskolaren helburua da partaidetza-, topaketa- eta hausnarketa-gune feminista eskaintzea, adin guztietako emakumeak banaka eta taldean ahaldun daitezen sustatzeko.

Denboraldi berri honetan eskolak emakumeentzat bost tailer oso interesgarri antolatuko ditu. Guztiak aurrez aurre egingo dira Vicente Uribe enpresen haztegian, osasun-egoerak formatua aldatzera eta telematikoki egitera behartzen ez badu.

Lehenengoa ahalduntze digitalerako tailerra da eta martxoaren 1etik 11ra bitartean garatuko da. Komunikaziorako bitarteko digitalak ezinbesteko bihurtu dira azkeneko urteotan, eta zehatzago, azkeneko hilabeteotan, baina arrakalez beteta daude, ez baitaude guztion esku. Tailer honek eman nahi ditu tresnak komunikazioa errazten duten tresna digital nagusiak (bideo-deiak, sare sozialak…) erabiltze aldera trebakuntza izateko.

Martxoaren 16tik maiatzaren 4ra zoru pelbikoa ezagutzeko eta indartzeko tailerra egingo da, eta horri esker, emakumeak bere perineoaz jakitun izango dira. Erlaxatzen eta indartzen ikasiko dute, bere funtzioaren kalitaterako arriskutsuak izan daitezkeen faktoreak ezagutuko dituzte eta arriskurik gabe landuko dute sabelaldea.

Data berdinetan Chi Kungeko tailerra egingo da ere bai, jarduera multzo baten bitartez gorputza, adimena eta energia erabiliz pertsonen osasuna hobetzeko. Ariketa arinen bidez, arnasketaren eta arreta osoaren laguntzaz, partaideek osasuna eta bizi-energia hobetzea nahiz emozioak orekatzea lortuko dute.

Martxoaren 18tik maiatzaren 6ra eskolak pentsatzen eta ez pentsatzen ikasteko tailerra antolatuko du. Ikastaro honekin mindfulnessaren teknikan murgilduko gara, pentsatzen ikasteko eta argudiatu, planifikatu edo erabakiak hartu behar ditugunean oso-osorik egiteko. Halaber, ez pentsatzen ikasiko dugu, gure beharrei erreparatzeko adimena nahasia edo kezkatuta dagoenean.

Denboraldi honetako bosgarren eta azkeneko tailerra elikaduraren tailerra da. Emakumeek hizpide izango dute janariak eta sistema zein presio estetikoak duten harremana, eta janariaren egitura, usain eta zaporeei arreta jarriko diete. Halaber, elikagaien eragina gorputzean eta emozioetan izango da aztergai.

Ikastaro hauetan izena emateko epea irekia egongo da otsailaren 15etik 23ra eta hurrengo egunean, hau da, otsailaren 24an, plazak esleitzeko zozketa antolatuko da. Inskribatzeko Udaleko webgunean (www.sestao.eus) argitaratuko den galdetegia beteko da; bestela, 94 472 90 37 telefono-zenbakira deitu ala empoderamiento@sestao.eus helbide elektronikora posta bidal daiteke.

Tailerrak aurrez aurre egiteko aukera badago, taldeak gehienez 10 emakumerekin osatuko dira. Sestaon ahaldundutako emakumeek lehentasuna izango dute. Aldez aurretik ohartarazita, haurtzaindegi-zerbitzua izateko aukera emango da.