SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/01/10

Sestaok sei prestakuntza ikastaro antolatuko ditu laneratzeko arazoak dituzten pertsonentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak 60.000 euroko diru-laguntzak emango ditu prestakuntza ikastaro hauek egiteko, hauek 72 langabeturen lanerako gaitasuna hobetuko duelarik

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Udalak sei lan egiteko gaitasun ikastaro antolatuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak izanik ahultasun egoeran dagoen kolektiboarentzat. Sei prestakuntza jarduera hauek Lan Berri / Sestaolan 2017-2018 programaren barruan daude eta finantziazio osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik etorriko da Behargintzari eman zaion 60.735 euroko diru-laguntza baten bitartez. Leire Corrales Ekonomia Sustapena arloko zinegotziak jakinarazi duenez, "ikastaro hauetako bakoitzak 12 plaza eskainiko ditu, eta beraz programan guztira 72 pertsonak hartuko du parte”.

Abian jarriko den lehen jardueran 12 emakumek hartuko du parte administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarrien arloan egiaztagiri profesionala eskuratzeko. Zinegotziaren esanetan, “ikastaro honetan prestakuntza jaso dutenek edozein  administrazio edo zerbitzu orokorreko ofizina, bulego edo sailetan lan egin ahal izango dute, arlo pribatuan zein publikoan, laguntzaile, harreragile, telefonista, teleoperatzaile, leihatilako langile, gutuneriaren sailkatzaile eta banatzailea edo ordenantza lanpostuetan”.

Profesionaltasun ziurtagiri honek 390 orduko formazio teoriko-praktikoa, gehi 40 orduko lan harremanik gabeko lanbide-praktikak ditu. Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 15etik 31ra bitartean eta ziurrenik ere otsailaren erditik maiatzaren bukaerara emango da.

“Gaitasun teknikoak” izeneko atalaren barruan hiru ikastaro egongo dira, guztiak adinekoekin eta mendekotasuna dutenekin lan egitera bideratuak, sektore honek lan egiteko aukerak ematen jarraitzen baitu. Ikastaro hauen edukia honakoa izango da: zaintza aringarriak (40 orduko iraupena), alzheimerrak jotako gaixoen laguntza (45 orduko iraupena) eta doluaren kudeaketa (30 orduko iraupena).

Azkenik, “Gaitasun pertsonala” atalaren barruan, beste bi prestakuntza jarduera egongo dira, bata Lan aktibazioa izenekoa, 20 orduko iraupena izango duena eta bestea Lan-bilaketa Aktiborako Teknika berritzaileak izenekoa, hau ere 20 orduko iraupenarekin.

Gaitasun tekniko eta pertsonalak hobetzeko ikastaro hauen hasiera martxoan izatea aurreikusten da. Edonola ere, prestakuntza jarduera guztiak maiatzaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.