Prentsa Aretoa
2015/03/13
Udalak bi enplegu programa aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzari Europako fondoekin finantzatzeko
GAZTELAN eta BIZILAN proiektuak 2,6 milioi euroko inbertsioa aurkeztu dute datorren lau urteotan 400 langabetu aktibatzeko helburuarekin
Sestaoko Udalak GAZTELAN eta BIZILAN enplegu proiektuak aurkeztu ditu Europako finantza lortu eta abian jartzeko helburuarekin. Bi programa berri eta anbizio handikoak dira eta helburua langabezia modu gogorrean pairatzen ari diren hiru kolektibo lanean txertatzea da. Hiru kolektibo hauek kualifikazio gutxiko 25 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabetuak eta 45 urtetik gorako langabetuak dira.
Josu Bergara alkateak eta Leire Corrales Enplegua eta Formazio zinegotziak eman dituzte 400 langabetu aktibatzeko helburuarekin 2,6 milioi euroko inbertsioaren detaileak. 2014 urtean langabezia tasa %25,88tik %23,55ra jaitsi den arren , alkateak gogoratu du egoera zaila dela oraindik era eta horregatik Sestaoko Udalak dauden lekuan daudela baliabideak bilatzeko betebeharra duela enplegua sortzea ahalbidetuko duten jarduketa guztiak indartzeko.
Alkatearen esanetan azken urteotan enplegu planak finantzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren fondoak lortu ondoren, Udalak beste urrats bat eman du gaizkien pasatzen ari diren pertsonen aldeko konpromisoan eta Europako ateak jo ditu Europako Gizarte Funtsatik gure langabetuei aukera bat ematea ahalbidetuko duten baliabideak lortzeko eta azaldu du Espainiako Estatuari 9.090 milioi euro dagozkiola 1014-2015 epean gizarte politikak eta enplegua finantzatzeko eta dirua horren parte bat Sestaora ekarri nahi duela gure herritarrei laguntzeko.
Aukera hor dagoela ikusirik, Udalak urte anitzeko bi proiektua igorri ditu Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren eta Europako Gizarte Funtsa batera finantzatzeko Deialdien barruan. Eskabide hauek uda aurretik ebaztea aurreikusten da.
Leire Corrales Enplegua eta Formakuntza zinegotziak honakoa azpimarratu nahi izan du “Eusko Jaurlaritzak Europako funtsak izateko aukera planteatu zigunean argi ikusi genuen. Interes horren erakusgarri bakarrik aurkeztu garela izan da, beste udal batzuk tokiko beste administrazio batzuekin batera aurkeztu dituzten bitartean. Ihes egiten utzi behar ez genuen aukera aparta da".
GAZTELAN (kualifikazio baxuko langabetuei zuzendutakoa) eta BIZILAN (epe luzeko eta 45 urtetik gorako langabetuei zuzendutakoa) izeneko proiektu hauek kolektibo hauek duten problematikan eragin nahi dute, pertsona horiek dituzten beharrizanei hurbiletik eta era pertsonal eta banakoan aztertuz. “Programa hauek laneratzeko ibilbide pertsonalizatua eta zehatza planteatzen dute, hortik hain garestiak izatea. 2.6 milioi euro dira 40 pertsonarentzat, guziek kalitatezko enplegua lortu eta dugun langabezia tasa jaisteko" zehaztu du Josu Bergarak.
Eusko Jaurlaritzak proiektu hauek onartzen baditu, Sestaok udalerrian dagoen langabezia tasan eragin zuzena izango duten tresna eta baliabideak izango ditu.
GAZTELAN proiektua: Sestaon gazteek enplegua lortzeko oztopoak ezabatzea.
2 urteko iraupeneko GAZTELAN proiektuaren helburua Sestaon lanik gabe eta ikasten eta formakuntza jasotzen ez dauden 16 eta 25 urte bitarteko gazteak lan merkatuan era sostengarrian txertatzea da.
Enplegurako eta formakuntzarako tresna pertsonalizatua eta integrala sortuz, Udalak gutxienez Sestaoko 100 gazteren enplegagarritasuna hobetu nahi du, lan merkatuan sartzea erraztuz, enpleguaren kalitate maila eta egonkortasuna sendotuz eta aukera berdintasuna sustatuz.
Tresna hau gazteek dituzten arazoei erantzun integrala eta pertsonalizatu ematen ahaleginduko da. Zentzu honetan, jarduerak egingo dira honakoak lortzeko bidean: gizarte aktibazioa, orientabidea eta lanbide hezkuntza, enplegu aukeren prospekzioa eta enpleguaren eskaintza eta eskaeraren arteko bitartekaritza, benetako lan-eskarmentua lortzea eta kontrataziorako laguntzak.
Proiektua onartzen bada, 2015eko ekainean hastea aurreikusten da eta 2 urtetan zehar luzatzea, 2017ko maiatzera arte.
proiektu hau aurrera eramateko aurreikusten den aurrekontua 642.000 eurokoa da, horietatik Sestaoko Udalak 48.150 euro jarriko ditu, proiektu osoaren %7,5. Gainerakoa Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da.
BIZILAN proiektua: epe luzeko langabetuak eta 45 urtetik gorako pertsona langabetuak enplegatzeko aukera berriak sortzen.
BIZILAN proiektuaren helburua kolektibo hauen langabezia arazoari irtenbide bat eskaintzea da. Beharrezkoa da neurriak hartzea azkenean, duten adinagatik edota denbora luzean lan merkatutik kanpo egon egonik kapazitazio falta izateagatik pertsona langabetu kopuru handi bati aurre egin nahi ez badiogu.
BIZILAN proiektuarekin Udalak zenbait neurri artikulatu nahi ditu eta kolektibo hauei aukera eman lanbide-gaitasunak eskuratuz euren profil profesionala egoki dezaten enpresen sareak dituen beharrizanei erantzun bat emateko. Proiektu honen helburua kualifikazioa lortzeko formakuntza prozesuak eskaintzea da, kalitatezko enplegua eta bermatua lortzera bideratuak; lan merkatuan berriro sartzeko berraktibatuz eta horrekin gizartean guztiz integratzea erraztuz.
Sestaoko Udalean kontziente gara kolektibo hauek duten langabezia arazoaz eta arazo hori ikuspegi global, integral eta pertsonalizatu batetik aztertu behar dela. Zentzu honetan, BIZILAN proiektuaren helburua epe luzeko eta 45 urtetik gorako 300 pertsona langabeturi enplegua lortzeko aukerak hobetzeko irtenbidea emateko tresna izatea da.
Zentzu honetan, BIZILAN proiektuak zenbait tresna eskainiko ditu, hala nola berraktibazioa eta ahalduntzea, orientabide profesionala eta eskarmentu profesionalaren aitortza, enplegua lortzeko ezinbesteko formakuntza gaitasunak, pertsonen eta enplegua emango duten agenteen arteko lan-bitartekaritza eta etorkizunean egon daitezkeen kontrataziorako laguntza eta pizgarriak.
Udalaren helburua da neurri hauek langabezian dauden epe luzeko eta 45 urtetik gorako kolektiboko 300 langabetuen esku ipintzea datozen 4 urteetan zehar. BIZILAN proiektua onartzen bada 2015eko ekainean hastea eta 2019ko abenduan bukatzea aurreikusten da.
BIZILAN proiektuak 2.000.000 euro inguruko aurrekontua du, Udalak kopuru horren %50 jarriko du eta gainerako %50 Europako Gizarte Funtsaren laguntza izango du Euskadiko Autonomia Erkidegoko Programa Operatiboaren bitartez.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14