Prentsa Aretoa
2015/01/26
Udalak 444 pertsonen kontratazioa eta formazioa sustatu zituen 2014 urtean
Urtarrila eta abendua bitartean 101 langabetu gutxiago zenbatu dira Sestaon, eta honek langabetuen tasa %24,01eko tasara jaistea suposatu du
Sestaoko Udalak 109 pertsonaren kontratazioa eta 335 pertsonaren formazioa sustatu zuen iaz jarritako enplegu planen laguntza eta formazio-hobekuntzaren bitartez. Jardun hauek gauzatzeko, Sestaoko Udalak 1.154.000 euroko inbertsioa egin zuen beste administrazio publiko batzuen laguntzarekin.
Leire Corrales Enplegua eta Prestakuntza zinegotziak honela laburbildu du 2014 urteko jarduera: arlo honetan egindako lana gogorra izan da gure herritarrengan pentsatuz sustatu ditugun hamabostetik gora planak aurrera ateratzeko. Zinegotziak gogoratu du enplegua gobernu taldearen jardueraren lehentasuna eta ardatz estrategikoetako bat dela, eta hori dela eta ahalegin guztiak egin dituela ahalik eta aukera gehienak eskaintzeko, bai baliabide propioak erabiliz eta bai beste erakunde batzuetan dirua bilatuz.
Pasa den urtean Behargintzak bost programa garatu zituen langabezian dauden pertsonak kontratatzeko. Horietan garrantzitsuena Udalak Lanbiderekin batera finantzatutako Enplegu Plana izan zen, sei hilabetez 47 pertsona aldi baterako kontratatzea ahalbidetu duena. Era berean garrantzi handikoa izan da kontratatua izateko konpromisozko prestakuntza programa, Carrefour enpresarekin bigarren urtez jarraian egin dena, eta aurretik formazio prozesua eginda supermerkatuan 29 pertsona hartzea ahalbidetu duena.
Udalak hiribideak berriro urbanizatzeko sustatu dituen lanek ere tokia izan dute eraikuntza arloko langabetuek lan egiteko. Horrela, Ignacio Zuloagan, Juan Tomás de Gandariasen, Bide Nagusian eta Santa Mari parkean guztira 7 herritarrek lan egin dute.
Kontrataziorako diru-laguntza programak 13 pertsona langabetu zerrendatik ateratzea ahalbidetu zuen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2013-2014 urteetan finantzatutako Hirigunea Edertzeko Planak bere aldetik 13 pertsona aldi baterako kontratatzea ekarri zuen.
Prestakuntza planei dagokionez, 131 pertsonak parte hartu zuten elikagaiak manipulatzeko ikastaroan, beste 97 pertsonak eraikuntzako txartel profesional lortu zuten, 46 pertsonako talde batek formazioa hartu zuen lan arriskuen prebentzioan, 41 pertsonak parte hartu zuten enplegurako konpetentzien tailer batean eta 20 herritarrek portuko formazio ikastaroa egiten hasi dira. Jarduera hauei guztiek Gurutze Gorriaren “Lan eginez Ikasi” programa gehitu behar zaio, honetan 30 urtetik gorako 15 pertsona daude ostalaritza eta sukaldaritza arloko ofizioa ikasten.
Gazteek era Behargintzaren interesa sortu duten, hauek lan merkatuan sartzeko duten egoera ikusita. Kolektibo honi laguntza eskaintzeko helburuarekin, Udalak udal beka programa bat sortu du bertan 25 urtetik beherako 9 gaztek parte hartu dutelarik.
Udalaren jarduera honek, ziur gaude, eragin positiboa izan du langabezian, 2014 urtean jaitsiera txiki bat ekarri baitu. Urtarrila eta abendua bitartean 101 langabetu gutxiago zenbatu dira Sestaon, eta honek 2013ko azken hiruhilekoan zegoen %25,40ko langabetuen tasa 2014 azken hiruhilekoan zegoen %24,01eko tasara jaistea suposatu duelarik.
Sestaoko Udalak konfiantza du joera hau 2015 urtean mantenduko dela eta langabezia apurka-apurka gutxituz joango dela udalerrian. Zentzu honetan, Corrales andreak azpimarratu du 2015 urteko aurrekontuen aurre-proiektuak 533.510 eurorekin hornitzen duela Behargintza, iaz baliatu ziren baliabide ekonomikoak baino %18 gehiago, eta hori dela eta oposizioko taldeei eskatzen die "ahal denik eta azkarren" erraz dezatela aurrekontua onartzea programa berriak abian jarri ahal izan daitezen.
Ekimen publikoez aparte, enpresa pribatuek ere lagun dezakete udalerrian enplegua sortzen. Horregatik, Udalak espero du Carrefour enpresaren gasolindegia, Vicinay enpresaren anpliazioa, La Naval ontziolak itsasontziak egiteko sinatu dituen kontratuak bezalako enpresa proiektuek edota Bricomat empresa Sestaon ezartzeak lagunduko dutela enpleguari bultza txiki bat ematen.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14