Prentsa Aretoa
2014/12/22
Sestaok Labe Garaia balioan jartzeko erakundeen inplikazioa izango duen egitasmoaren lidergoa hartuko du
“Labe Garaia” proiektuaren helburua Labe Garaiaren kudeaketa, antolaketa, finantza eta museo eta kultura arloko edukia adostasunez zehaztu eta diseinatuko duen plana egitea da
Sestaoko Udalak “Labe Garaia” izeneko proiektua bultzatuko du Labe Garaiaren defentsa, mantenua eta balioan jartzearen inguruan administrazio publikoen eta entitate pribatuen arteko elkarlana sortzeko asmoz.
Gaurko egunera arte Kultura Ministerioak hiru milioi eurotik gora inbertitu ditu, bi fasetan banatuta, Labea eraberritzeko. Monumentuaren erdia baino gehiago eraberrituta, Josu Bergara Sestaoko alkateak uste du iritsi dela unea Labe Garaiarekin zerikusia duten guztiak bildu eta hausnartzeko zein den modua elementu hau Sestao, Ezkerraldea eta Bizkaiko bizitza turistiko, kultural eta aisialdikoan txertatzeko.
Zentzu honetan, alkatearen nahia da mahai baten jartzea labearen jabetza duen SEPI, lurraren jabetza duen Arcelor Mital, eraberritze lanak finantzatu dituen Kultura Ministerioa, babesa eman dion Bizkaiko Foru Aldundia, Sestaoko Udala bera eta baita industria ondarearen defentsa eta siderurgiaren memoria historikoa gordeko duten bestelako entitate, fundazio eta enpresa pribatuak ere.
“Labe Garaia” proiektuaren papera borondate guztiak batu eta Labe Garaiaren kudeaketa, antolaketa, finantza eta museo eta kultura arloko edukia adostasunez zehaztu eta diseinatuko duen plana egitea da.
Horrela bada, lehengo erronka eraberritze lanak amaitzea izango da. Horrekin batera monumentua bisitariak hartzeko prestatzea eta erakunde guztiak horren kudeaketa eta mantenua bermatzeko konpromisoa lortuko duen akordio bat sinatzea.
“Labe Garaia” proiektuaren buru Nati de la Puerta izango da, Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomiaren Historian Doktorea. De la Puerta andrearen ibilbide profesionala irakaskuntza eta hezkuntza, museoen diseinua eta kudeaketa, nagusien alfabetizazio digitala, Web orriak sortzea, liburuak editatzea eta kulturaren sustatzeko arlokoa izan da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14