Prentsa Aretoa
2014/08/07
Ur Partzuergoak eltxoen ugaltzea arintzeko neurrien programa bat jarri du abian Galindoko araztegian
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ur kloratuko zorrotada bidezko garbiketa automatikorako sistema berritzailea ezarri du uztailaren amaieran, Galindoko (Sestao) HUAn eltxoen ugaltzea murrizteko
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ur kloratuko zorrotada bidezko garbiketa automatikorako sistema berritzailea ezarri du uztailaren amaieran, Galindoko (Sestao) HUAn eltxoen ugaltzea murrizteko. Ur klarifikagailuen gunean egindako hobekuntza lanek 120.000 euroko inbertsioa ekarri dute. Arintze-neurri hau aurreko udan probatu zen, eta arrakastatsua izan zen. Era horretan, aldizkako garbiketak eta klarifikagailuetan hazten diren landare akuatikoak eta algak kentzeak intsektuak murrizten lagundu zuten; hain zuzen ere, 2013an, izaki heldugabeen (larbak) populazioen %73 murriztu zela egiaztatu ahal izan zen.
Neurri hau beste ekintza osagarri batzuekin (fumigazioak, antifouling pinturak, tranpa gehiago eta abar) batera hartuko da, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak diseinatutako Eltxoen Populazioak Murrizteko Estrategiaren parte da. Orain dela bi urte jarri zen abian araztegian, ikerketa zientifiko zorrotz baten barruan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Biologia Zelularreko Saileko adituen lankidetzarekin.
Galindoko HUAk milioi bat biztanleri ematen dio zerbitzua Bizkiako Lurralde Historikoan, eta 1979an Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak abian jarritako Bilbao Metropolitarraren Saneamendu Plan Osoaren gakoa da. Instalazio mota hauen lehengaia hondakin urak dira; horregatik, batzuetan, bere jarduerak eragozpenak, adibidez, usainak eta intsektuak, eragiten ditu hurbileko inguruan.
Aurrekariak
Arazo horren jakitun, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ikerketa bat egin zuen 2012an, HUAn eta inguruetan zeuden intsektu-populazioen jatorria eta eragin-gunea zehazteko, horren konposizioa ezaugarritzeko eta osasun publikoan izan dezakeen eragina neurtzeko. Lortutako emaitzekin, intsektuen ugalketarako balizko guneak zehaztu eta hazkuntza toki nagusiak lokalizatu dira; horiei esker, arazoa arintzeko ekintzak prestatu eta ezarri ahal izan dira.
Zentzu horretan, eltxoen fauna nagusiki HUAn arazitako uraren klarifikagailuetan sortzen dela egiaztatu ahal izan zen 2012an, eta Culex pipiens eltxo arrunta da. Ikertzaileek, horien forma eta hegan egiteko era direla-eta, eltxoarekin nahas daitekeen beste intsektu mota bat identifikatu dute, eta horien larbak klarifikagailuetan dauden arazketa lohietan garatzen dira. Intsektu horiek ez dute ziztatzen, baina alarma soziala eta eragozpenak sor ditzakete; hortaz, hartutako neurriek horien populazioa murriztean ere dautza.
Ur zorrotadak
Aurreko ikerketan lortutako emaitzetatik abiatuta, hainbat ekimen prestatu eta egin dira. Aipagarriena zirkulazioan ari den tratamendu terziarioko ur kloratuko zorrotada-sistema bigarren mailako klarifikagailu guztietan instalatzea da. Neurri eraginkorra da, izan ere, garbiketa automatiko horrek algak garatzea saihesten du, horietan ugaltzen baitira izaki heldugabeak (larbak). Ur horretako hondakin-kloroak biozidaren funtzioa betetzen du: larben garapena gelditzen du, eta, aldi berean, HUAren amaierako efluentearen ezaugarri bakteriologikoak hobetzen ditu.
Horretaz gain, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak diseinatutako estrategiak beste hainbat neurri osagarri biltzen ditu. Zentzu horretan, klarifikagailuen izkinetan eta hormetan algak sortzea saihesteko, klarifikagailuen zabortegiak, xurgatze hodiak eta metalezko egiturak antifouling pinturarekin inprimatzea ideia ona dela ondorioztatu da. Gaur egun, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa proba pilotu bat egiten ari da klarifikagailuetako batean hainbat pintura motarekin.
Klarifikagailuetan larbak ugaltzearen kontrako beste neurri bat larbazida biologikoak erabiltzea da, adibidez, Bacillus turingensis; izan ere, eltxoen larbentzat oso bakteria toxikoa da. Organismo horren jardunak eltxoaren eta euli beltzaren larbei bakarrik eragiten die, eta ez da kaltegarria gainerako intsektu edo animalientzat. Gainera, ez du kalterik eragiten ingurumenean, eta OMEk eltxoen populazioak kontrolatzeko gomendatzen du.
Bestalde, eta izaki helduei dagokienez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak bultzatutako ikerketak egiaztatu duenez, HUAko arbola guneak intsektuentzako itzal eta atseden guneak sortzen ditu. Hori dela eta, aipatutako populazioa murrizteko asmoz, intsektuak hiltzeko kanpainetan aditua den enpresa espezializatu bat fumigazioak egiten ari dira astero. Gainera, tranpa kopurua %300 areagotu da.
Estrategia konbinatua
Arintze estrategia konbinatu honek hainbat ekintza biltzen ditu: garbiketa automatikoak ur kloratuko zorrotadekin, antifouling pinturak erabiltzea, kontrol biologikoko teknikak erabiltzea eta izaki helduen atsedenguneak aldizka fumigatzea. Horiek guztiak neurri eraginkorrak dira intsektuen populazioak murrizteko; hala ere, landa ikerketako behin betiko datuak ez dira erabakigarriak izango datorren urtera arte.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14