SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/06/26

Sestaok gazte enplegurako plana abian jarri du, lanbiden eta behargintzan izena emandako 30 urtetik beherako bi pertsona kontratatzeko

Izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da / Izen-ematea www.lanbide.eus web-orrian edo telefonoz (945 160 600) egingo da

rss Ezagutzera eman
Sestaok gazte enplegurako plana abian jarri du, lanbiden eta behargintzan izena emandako 30 urtetik beherako bi pertsona kontratatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak gazteen enplegurako bi programa eskatu dizkio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, 2021-2027 aldirako Euskadiko PLUS Europako Gizarte Funtsaren Programaren deialdiaren barruan. Programa horien helburua da gazteen lan-aukerak hobetzea, beraien lanbide-gaitasunak garatuz.

Alde batetik, Hiri Mugikortasun Jasangarriari buruzko programak mugikortasun-teknikari bat kontratatuko du; eta, bestetik, Gazteriaren arloko jarduerei dagokien programak, gazteria teknikari bat.

Bi kasuetan, lanaldi osoko kontratazioak izango dira eta 12 hilabeteko iraupena izango dute.Kontratazioa egiteko aurreikusitako data 2024ko uztailaren 19a da, eta hautagaiek, eskaintzek zehazten duten titulu akademikoa izateaz gain, deialdian adierazten diren honako baldintzak hauek bete behar dituzte:

  • 16 eta 30 urte bitarteko gazteak izatea
  • Langabezian eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea
  • Gazte Bermea Sistema Nazionalean izena emanda egotea.

Carlos García de Andoin Ekonomia Sustapen eta Enpleguko zinegotziak enpleguaren aldeko proposamen berri hau aurkeztu du, Maite Martínez Granado Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendariarekin batera.

García de Andoinek azpimarratu du Udalean urtebetez lan egiteko aukera hori "esperientzia baliotsua" izango dela hautatutako bi pertsonentzat, eta xehetasun handiagoz azaldu ditu profil horietako bakoitzak izango dituen eginkizunak: "Mugikortasuneko te​knikaria arduratuko da Sestaoko Mugikortasun Jasangarriaren Planeko ekintzak gauzatzeaz, azken urteotan eraldaketa handia izaten ari den mugikortasun-eredu baterantz aurrerapausoak ematen jarraitzeko". Bestalde, Gazteriako teknikaria​ "gure udalerriko gazteei zuzendutako jarduerak eta programak diseinatu eta antolatzeaz arduratuko da, Gazteguneko eta Kultura arloko lan-tdeen laguntzarekin".

Maite Martínez Granadok, bere aldetik, adierazi du Eusko Jaurlaritza 2018az geroztik garatzen ari den programa honen helburua dela "gazteei lan-esperientzia eskaintzea, euren enplegagarritasuna hobetzeko, gazteen langabeziaren aurka borrokatzeko Europako estrategia baten barruan". Deialdi horrek 8 milioi euroko aurrekontua du 2024urtean, Euskadiko udalerri guztien eskariari erantzuteko. Iaz, Euskadiko 31 toki-erakundek antolatu zituzten gazteentzako enplegu-plan espezifikoak, eta 7,9 milioi euro gastatu zituzten horretarako.

2024-2025 aldirako Sestaoko Gazte Enplegu Planak 119.002,90 €-ko kostua du gutxi gorabehera. Zenbateko horretatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 78.319,12 €-ko dirulaguntza emango du soldata-kostuetarako, eta gainerako zenbatekoa (40.683,78 €) udal-utxek jarri beharko dute.