Prentsa Aretoa
2025/10/09
Autoentzat lau eta motorrentzat hiru aparkaleku gehiago Kaskoko parkingean
Udalak Kasko plazan udal-erabileretarako gordeta dituen aparkaleku kopurua seira murriztea erabaki du

Sestaoko Udalak Kasko plazako lurpeko parkingean udal-erabileretarako gordeta dituen aparkaleku kopurua seira murriztea erabaki du.
Ondorioz, libre gelditu diren zazpi plazak (4 autoentzat eta 3 motozikletentzat) udal-parking horretako itxaron-zerrenda osatzen duten bizilagunei alokairu-erregimenean eskainiko zaizkie datozen asteetan.
Erabaki hori Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen atzo, asteazkena, egindako bileran.
Izan ere, Udalaren aburuz, egun sei aparkaleku nahiko dira bere antolakuntzarako eta udal-zerbitzuen berezko beharrei erantzuteko.
Horrenbestez, Sestaoko erdigunean dauden aparkaleku horiek herritarren zerbitzura jartzeko, Ogasun eta Ondare Sailak libre utzitako zazpi plazak itxarote-zerrendan dauden bizilagunei eskainiko dizkie, izen-emateen hurrenkeraren arabera.
Bigarren aldia da Sestaoko Udalak Kaskoko parkingeko aparkalekuak utzi eta herritarren eskura jartzen dituela. 2015ean autoentzako 21 aparkaleku zeuden udal erabilerarako erreserbatuta, eta orduan kopurua 10era jaistea erabaki zen.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/09/15
BERRIA
2025/09/08
BERRIA
2025/07/14
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2024/05/14
BERRIA
2024/03/11
BERRIA
2024/02/22
BERRIA
2024/04/26
BERRIA
2024/07/08