Prentsa Aretoa
2026/10/21
2026-2027 ikasturterako eskola-beken deialdia ebatzita
167 ikaslek laguntza jasoko dute jangela ordaintzeko eta 170ek testuliburuak eta eskola-materiala erosteko
Sestaoko Udalak 2026-2027 ikasturteko eskola-beken deialdia ebatzi du. Udalak 197.729 euroko inbertsioa egin du zailtasun ekonomiko handienak dituzten familiei eskola-ikasturtearekin lotutako gastu nagusiak ordaintzen laguntzeko.
Guztira 337 ikaslek jasoko dituzte udal-laguntzak: 167k eskola-jangelako kostua ordaintzeko eta 170ek testuliburuak eta eskola-materiala erosteko. Programa honi esker, Udalak hezkuntzan baldintza egokietan aritzeko haur guztien aukera-berdintasunaren eta eskubideen aldeko konpromisoa indartzen du.
Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotzia den Yosune Serapiok azpimarratu du “beka hauen atzean erabaki politiko argia dagoela: Sestaoko Udalak familia behartsuenen ondoan egon nahi du eta bermatu nahi die zailtasun ekonomikoak oztopo ez bihurtzea gure haurrek eskola-ikasturtea baldintzarik onenean gauza dezaten”.
“Ia 198.000 euroz ari gara zuzenean familietarako; baliabide ekonomiko horrek Udalaren konpromisoa islatzen du hezkuntzaren esparruan aukera-berdintasunaren eta eskubideen alde. Guretzat, familiei laguntzea ez da bigarren mailako gaia, herritarrenganako erakunde gertukoenen erantzukizuna baizik”, azaldu du.
Programaren alderdirik nabarmenena da Udalak behar duten dirua aurreratzen diela familiei gastua ordaintzeko. Hala, ikasturtearen hasieran jangelaren eta eskola-materiala erostearen ondoriozko kostuei aurre egin diezaiekete. Ondoren, Udalak zenbateko horren zati bat berreskuratuko du, familia onuradunek Eusko Jaurlaritzari bekak eskatu behar dizkiotelako ezinbestez.
170 laguntza eskola-liburu eta -materialerako
Testuliburuak eta eskola-materiala erosteko deialdian, 231 eskaera jaso ziren, eta 170 onetsi ziren.
Gainerako 61 eskaerak ezetsi egin dira arrazoi desberdinak direla eta: familia-unitateak deialdien oinarrietan ezarritako mugaren diru-sarrera ekonomikoak gainditzea, eskatutako dokumentazioa zehaztutako epearen barruan ez aurkeztea edo eskaera epez kanpo aurkeztea.
Halakoetan, Udalak txartel bat entregatzen dio ikasle onuradun bakoitzari, eta eskola-materiala eskuratzeko erabil dezake ikastetxean bertan edo liburu-dendan. Programa honetarako Udalak 22.000 euroko inbertsioa aurreikusen du.
167 ikaslek laguntza jasoko dute eskola-jangelarako
Bestalde, eskola-jangela ordaintzeko laguntzen deialdian 226 eskaera jaso ziren, eta 167 onetsi ziren. Ezetsi ziren 59 eskaerek oinarrietan zehaztutako arrazoietan funtsatzen ziren: diru-sarreren muga gainditzea, dokumentaziorik ez aurkeztea epearen barruan edo eskaera epez kanpo aurkeztea.
Hala, Sestaoko Udalak 175.729 euro bideratuko ditu eskola-jangelako laguntzetara; inbertsio honi esker, familia onuradunek gastua ordaindu ahalko dute ikasturtean zehar.
Deialdi honekin, Udalak familia behartsuenei laguntzearen aldeko apustuari eutsi dio, eta erraztasunak eman ditu zailtasun ekonomikoak hezkuntzara iristean oztopo ez izateko. Hala, udal-baliabideen 198.000 inguru erabili ditu familia onuradunek ikasturtea errazago has eta gara dezaten.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/10/15
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























