Prentsa Aretoa
2024/05/13
Udaberriko kanpaina berria herriko merkataritzan, 40 establezimenduren parte-hartzearekin
Ekimenak bi ekintza izango ditu: erakusleiho-lehiaketa bat eta arraspa-joko bat
Merkatarien Elkarteak, Sestaoko Udalarekin lankidetzan, udalerriko merkataritza eta zerbitzuen sektorea sustatzeko eta laguntzeko udaberriko kanpainaren II. edizioa jarri du abian, "Sestaoko merkataritzak hegoak zabaltzen ditu" lelopean.
Aurten, tximeletak hartu ditugu inspirazio-iturri, SESTAOko merkataritzak duen eraldaketa- ahalmen handiaren sinbolo gisa eta "tximeleta-efektua" kontzeptua ere erabili dugu ideia baten kontzientzia sortzeko: itxuraz sinplea den keinu txiki batek, hau da, tokiko saltoki edo zerbitzu batean erosketa bat egiteak, eragin handia du establezimendu horren bizitzan eta, bereziki, gure herriko bizitzan.
Kanpaina maiatzaren 15etik 31ra bitartean egingo da, bizi dugun urtaroa aprobetxatuz eta merkataritza biziaren irudia sortzeko eta Sestaoko merkataritza ingurunea dinamizatzeko helburuarekin.
Kanpaina Erakusleihoen eta Barne Dekorazioaren Lehiaketa izango da, eta, horrela, establezimenduek beren erakusleihoak eta barruko espazioak udaberriko giroaz apaintzea sustatuko da, sari gozoak eskuratzeko aukera izan dezaten.
Lehiaketak lau sari banatuko ditu guztira. Erakusleiho onenaren lehen saria egongo da, 400 eurokoa. Bigarren sariak 200 euro jasoko ditu eta hirugarren sariak 100 euro. Laugarren saria barne dekorazio onenarentzat izango da eta 200 euroko saria izango du. Pizgarri gisa, saritutako edozein Sestaoko Merkatarien Elkarteko kide bada, saria % 50 handituko da.
Bestalde, kanpainaren bigarren ekintza "arraspa-jokoa" izango da, erosketak sustatzeko eta bezeroak saritzeko. 10 eurotik gorako erosketekin 10 euroko 80 sari banatuko dira kanpainari atxikitako establezimenduetan hurrengo erosketetan/zerbitzuetan kontsumitzeko. Gainera, saririk jaso ez duten arraspek ere saria jasotzeko aukera izango dute, zozketa baten bidez.
Guztira 40 establezimenduk eman dute izena kanpainan parte hartzeko, aurreko edizioan baino bat gehiagok, eta hainbat sektoretakoak dira: arropa eta oinetakoak, liburu-denda, ile-apaindegia eta estetika, optikak... Kanpainari dagokion kartela jarri ahal izango da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
BERRIA
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14