SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/01/18

Behargintzak Sestaoko 44 langabe lan munduan birorientatu, birkolokatu eta berraktibatzeko plana bultzatuko du

Izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik

rss Ezagutzera eman
Behargintzak Sestaoko 44 langabe lan munduan birorientatu, birkolokatu eta berraktibatzeko plana bultzatuko du

ARGAZKIA JAITSI

Behargintzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ere abian jarri dute 3R Enplegu Programa. Sestaoko langabeen enplegagarritasuna hobetzen laguntzea helburu duen egitasmo horren lanestrategiak ekintzak biltzen ditu langabeak birorientatu, birkolokatu eta berraktibatzeko.

Programaren aurtengo helburua da lanik gabe geratu diren herriko 44 bizilagun lan-merkatuan berriz ere sartzea. Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 31n amaituko da. Beraz, interesa dutenek Behargintzara jo dezakete informazioa jasotzera.

Proiektu hori gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak 24.214,32 euroko dirulaguntza eman dio Behargintzari, eta nabarmendu behar da bertoko enpleguaren garapeneko zentroko langileek zuzenean garatu eta gauzatuko dituztela, bai proiektuaren koordinazioa, bai egin beharreko jarduera gehienak.

Sustapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotzi den Carlos García de Andoinek prentsaurrekoan azaldu duenez, "3R laguntza-programa oso pertsonala da, enplegurik aurkitzen el duelako, ezintasunak jota eta zer egin jakin gabe dagoen pertsonaren zailtasun-egoera zehatzari erantzuten saiatzen dena". "Programa honen bidez, haren egoeraren diagnostikoa egiten eta lana bilatzeko teknikak hobetzen lagunduko diogu, eta lan-eskaintzekin ere harremanetan jarriko gara. Ez da gauza bera prozesu hau bakarrik edo behargintzako profesionalen aholkularitzarekin egitea", gaineratu du zinegotziak.

Bestalde, Susana Gonzalez Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko zuzendari nagusiak gogorarazi du 3R Programa 2020an Bizkaia Aurrera plan estrategikoaren barruan martxan jarri zen tresnetako bat izan zela, pandemiak ekonomian eta enpleguan zituen ondorio negatiboei aurre egiteko. Harrezkero, 5.000 pertsonak parte hartu dute egin diren hiru deialdietan, eta, horietatik,milatik gora berriz ere laneratzea lortu da. Horretarako, foru erakundeak 2,5milioi euro baino gehiago inbertitu ditu. "3R tresna eraginkorra dela frogatu da", azpimarratu du Gonzalezek, eta aurreratu du 2024rako deialdia onartuta dagoela eta otsailean irekiko dutela udaletan izena emateko epea.

1. Lanerako birorientatzea

Helburu hauek ditu: informazioa, egoera indibidualaren diagnostikoa, aholkularitza, motibazioa eta laneratzeko prozesuan pertsonei laguntzea.Estrategia horrek honako jarduera hauek biltzen ditu:

a)Banakako diagnostikoa eta profila egitea. Parte-hartzaileari ematen zaion arreta espezifikoa da, haren trebetasunak, gaitasunak, prestakuntza eta esperientzia, interesak, familia-egoera eta lanbide-aukerak identifikatzeko, bai eta garrantzitsutzat jotzen diren beste aldagai guztiak identifikatzeko ere.

b) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea: aukera profesionalen identifikazioa; hala behar izanez gero, prestakuntza-ibilbide bat diseinatzea, parte-hartzailearen profilaren arabera; eta parte-hartzaileak egin beharreko enplegu-bilaketa aktiboko jardunak identifikatzea.

c) Ibilbidearen garapenean laguntza pertsonalizatua ematea eta jarduerakonpromisoa betetzea. Parte-hartzaileak bere ibilbidean egiten dituen jardueren jarraipen indibiduala eta pertsonalizatua egitea, ibilbide hori berrikustea eta eguneratzea, mugarriak, etapak eta betebeharrak betetzen direla finkatzea eta gainbegiratzea, eta haren aktibazioa errazteko eta enplegagarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren aholkularitza-, informazio- eta laguntza-eginkizun guztiak betetzea.

d) Curriculuma definitzeko aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria, lanbide-profila lanbide-gaitasunen arabera islatuko duena. Erabiltzaileei informazioa eta aholkularitza pertsonala, taldekoa edo orokorra ematea, bai eta curriculum pertsonalizatua egiteko tresnak eta laguntza-teknikak ematea ere.

Lan-orientazioa banakakoa da. 

2. Lanerako berraktibatzea.

Prestakuntza-eskaintzari, lan-araudiari (lan-kontratuak, eskubideak eta betebeharrak, hitzarmen kolektiboa) eta lan-merkatuari buruzko informazioa emateko talde-saioak egingo dira, eta honako eduki hauekin:

Enplegua aktiboki bilatzeko tekniken aplikazioa: Besteren konturako enplegua bilatzeko eskura dauden bitarteko, teknika eta tresnei eta buruzko informazioa emango da, haien erabilera aintzat hartuta, baliabide telematikoen eta sare sozialen erabilera barne.

Erabiltzaileei jakinaraziko zaizkie enplegu-aukerak areagotzeko baliagarriak izan daitezkeen lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko datuak edo inguruabarrak. Arlo hori banaka, taldeka edo orokorrean landu ahal izango da; aurrez aurre edo bitarteko telematikoak erabiliz.

3. Birkolokazioa

Parte-hartzaileei laguntza emango zaie lan-merkatuan sar daitezen, enpresekin topaketak eginez eta eskaintzak erakartzeko planak garatuz. Enplegueskaintzetara gehien egokitzen diren profilak identifikatzeko aurre-hautaketa bat egingo da.

Enpresek egin ditzaketen enplegu-eskaintzen eta langile-beharren prospekzioa eta identifikazioa aintzat hartuko dira. Horretarako, enpresetara bisitak egingo dira eta enpresa-erakundeekin hitz egingo da. Lanpostuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoko sektoreak identifikatu, eta lanpostu horien lanbideprofilak aztertuko dira.

Enplegu-eskaintzak kudeatuko dira, eskaintzak eta eskariak lotuz. Laneskaintzak erakarri eta kudeatuko dira,proiektuan parte hartzen duten langabeei helarazteko, haien lanbide-profilaren arabera, eta, bereziki, haien lanbide-gaitasunen arabera.

Era berean, informazio- eta aholkularitza-lanak eskainiko dira kontratazioari buruz eta enpresa-munduan birorientatzen, birkolokatzen eta berraktibatzen laguntzeko neurriei buruz.