SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/05/17

Rebonzan Egoitza bat eraikiko dugu eta inguruko kaleak hobetuko ditugu 29 milioi euroko inbertsioarekin

Jarduerarik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, 120 plazako egoitza bat eta eskualdeko erreferentziazko zentro soziosanitario bat eraikitzea izango da, 25 plazakoa

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ainhoa Basabe EAJren Sestaoko alkategaiak Rebonza auzoak datozen urteetan aurreratuta jarrai dezan gure hauteskunde programan daramatzagun proiektu nagusiak azaldu ditu.

Jarduerarik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, 120 plazako egoitza bat eta eskualdeko erreferentziazko zentro soziosanitario bat eraikitzea izango da, 25 plazakoa, orain Rebonza ikastetxea dagoen lurretan. Eraikin hori eraitsi egingo da, kontserbazio-egoera dela-eta.

Bi ekipamendu horien eraikuntza Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuko du 29 milioi euroko inbertsioaren bidez. Sestaoko auzo honetara azken hamarkadetan iritsiko den inbertsiorik garrantzitsuena.

Egoitza eta zentro soziosanitarioa eraikitzeak hainbat hobekuntza ekarriko ditu ondoko kaleetan -Juan Crisóstomo Arriaga, Federico García Lorca eta Rebonza-, irisgarritasun handiagoa emateko. Eraikin berriaren azpian, gainera, inguruko bizilagunentzako aparkalekuak prestatuko ditugu.

Amaitzeko, ez dugu enplegua ahaztu nahi, 2011n Sestaoko Alkatetzara iritsi ginenetik izan dugun kezkarik handienetako bat baita. Egoitza honek eta zentro soziosanitario honek ehun bat lanpostu sortuko dituzte, eta Sestaoko herritar askok eskuratu ahal izango dituzte, gure udalerrirako enplegu-eragile bilakatuz.