Prentsa Aretoa
2022/10/13
Enplegu-plan berri batek 30 langabetu kontratatzea sustatuko du
Udalak eta Lanbidek 628.000 euroko inbertsioa egingo dute plana abian jartzeko
Sestaoko Udalak gaur aurkeztu duen enplegu plan berriak 30 langabe sei hilabetez kontratatzea du helburu.
Euskal Enplegu Zerbitzuak eta , Behargintzaren bitartez, Sestaoko Udalak sustatu dute eta 628.000 euroko inbertsioa eskatuko duen ekimen hori. Horietatik 375.000 euro Lanbidek emango ditu, dirulaguntza ekonomiko baten bidez; eta Udalak, bere aldetik, 253.000 euroko ekarpena egingo du programa hori finantzatzen laguntzeko.
Oraingo honetan honako lanpostu hauek eskaintzen dira: 2 obra-arduradun, igeltserotzako 6 peoi, pinturako 4 peoi, igeltserotzako 6 ofizial, pinturako 4 ofizial, garbiketarako 2 pertsona, 2 administrari, kirol-koordinatzaile 1, 2 kirol-teknikari eta artxiboko koordinatzaile 1.
Enplegu-plan honetan parte hartu nahi duten pertsonek honako baldintza hauek bete behar dituzte: langabezian egotea, Lanbiden inskribatuta eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea, Sestaon erroldatuta egotea 2022ko ekainaren 1a baino lehen, eta, azkenik, Sestaoko Udalak kontratatuak ez izana 2021eko enplegu-planetan.
Izena emateko epea urriaren 14tik 20ra egongo da zabalik www.lanbide.eus webgunean.
Azken 14 urteetako langabezia-tasarik txikiena
Lanbidek argitaratutako azken datuaren arabera, langabezian izena emanda zeuden 2.072 pertsona aintzat hartuta, Sestaoko langabezia-tasa % 16,1ekoa zen irailaren amaieran; hau da, azken 14 urteetako daturik txikiena.
Ainhoa Basabe alkateak eta Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Jesús Amenedok diotenez, enplegua bultzatzeko, gure lurzoru produktiboak garatzen jarraitzeko formularen alde egin dute, Ibarzaharran, Sestao Bain eta, orain, La Navalen enpresa berrien instalazioa bultzatuz. Halaber, ahalegin horren osagarri, beste ekintza batzuk ere egin dituzte, hala nola, urtero beste administrazio publiko batzuekin elkarlanean antolatutako enplegu-planak.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14