SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/11/18

Udalak lagundu egingo dio mugikortasunerako laguntza teknikoak biltzeko Gaurko Nagusia Fundazioaren kanpainari

Dei egiten du gurpil-aulkiak, taka-takak eta antzeko artikuluak emateko, behar dituztenek mailegu solidarioz hartzea izan dezaten. Ekarpenak egiteko kontaktua: 94 440 91 16 edo bat@fundacionabueloactual.org

rss Ezagutzera eman
Udalak lagundu egingo dio mugikortasunerako laguntza teknikoak biltzeko Gaurko Nagusia Fundazioaren kanpainari

ARGAZKIA JAITSI

Udalak lagundu egingo dio mugikortasunerako laguntza teknikoak biltzeko Gaurko Nagusia Fundazioaren kanpainari. Gurpil-aulkiak, taka-takak, ohe artikulatuak eta antzeko artikuluak jasotzea xede duen kanpaina Bizkaiko lurralde historiko osoan egiten ari da, eta kanpainan jasotako guztiak udalerriko Laguntza Teknikoen Bankuan (BAT, gaztelaniaz) bilduko dira. Kanpaina azaroaren 15etik abenduaren 12ra bitartean egingo da. Jasotako artikuluak mendekotasuna edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei mailegu solidarioak egiteko erabiliko dira.

Kanpainaren helburua laguntza teknikorako artikuluen katalogoa handitzea da mailegu eskari gero eta ugariagoei erantzun ahal izateko. Era berean, ekimenak produktu horiek berrerabili beharraz kontzientzia piztu eta behar dituztenen eskura jarri nahi ditu.

Gaurko Nagusia Fundazioak eta Udalak dei egiten dugu elkartasunerako eta hainbatentzat hain onuragarri izan daitezkeen artikuluak aprobetxatzeko. Dei horri erantzunez, hainbat udal, elkarte eta erakundek bat egin dute ekimena Bizkai osora hedatzeko. Sestaoko Udalak kanpaina hedatzen lagunduko du eta Gizarte Ekintza Arloaren bidez dirulaguntza ere emango dio.

Udal BATa laguntza teknikorako artikuluen mailegu-zerbitzu solidarioa da baliabide gutxien dituztenak lehenetsiko dituena. Bete gabeko behar bati erantzuna eman nahi dio. Izan ere, Euskadiko Desgaitasunari Buruzko Liburu Zuriaren arabera Bizkaian 65 urte edo gehiagoko 40.832 pertsonek dute desgaitasuna eta, adierazten dutenez, ez dituzte eskura bere jarduerak normaltasunez egin ahal izateko gailuak.

Ohe artikulatuak, eskaren kontrako koltxoiak, etxerako garabiak, makuluak, taka-takak, gurpil-aulkiak, higiene-aulkiak , besteak beste, eman daitezke. Udalak badu hasierako erreferentzia-katalogoa, aurreko ekarpenei esker handitzen joan dena, eta handitzea espero du eskaria gero eta handiagoari erantzun ahal izateko.

Ekarpenak egiteko kontaktuak ondoko hauek dira: 94 440 91 16 edo bat@fundacionabueloactual.org ; behin harremanetan jarrita, haiek adieraziko dute zein den kasuan kasuko bilketa sistemarik onena.

Horrelako artikuluren bat duena jar dadila harremanetan udal BAT bankuarekin eta, erabilgarria bada, bizitza berri bat emango diote; higienizatu eta konpondu ostean, beste norbaitek erabili ahal izango duelako. Maileguak Bankuko terapeuta okupazionalaren laguntza tekniko eta aholkuekin egingo dira. Laguntza teknikorako artikuluak erabiltzailearen esku utzi eta, behar izanez gero, beraren etxebizitzan instalatu egiten dira. Horren ostean sor litezkeen gorabeheretarako eta mantentze-lanetarako arreta ere emangu Bankuak. Udal BATak heldu zaikion artikuluen erabilera zirkular egokia ziurtatu egiten du.

Sortu eta ia bi urtera Udal BATa baliabide estrategikoa bihurtu da laguntza teknikoak hiritar guztien esku jartzeko, beraien ekonomiko eta soziala gorabehera. Egun, Bizkaiko 18 Udalekin elkarlanean, hiritarrei laguntza teknikoen mailegu solidarioak eginez ia 100 familiaren behar bereziei erantzun egin die.

Jardun duen denboran BAT ohartu da, zerbitzua ezagutu ahala, eskariak biderkatu egiten direla. Horregatik, Bizkaiko udalerri guztietara hedatu eta gizarte arlo ahulenetara heltzea du helburu