Prentsa Aretoa
2021/09/15
Emakumeak Ahalduntzeko eta Prestakuntza Feministarako Ahalduntze Eskola berriz itzuliko da jarduera berriekin
Berdintasun Arloak tailerren kopurua gehitu du emakume gehiagok parte hartu ahal izateko
Ainhoa Ortega Berdintasuneko zinegotziak prentsaurrekoan Emakumeak Ahalduntzeko eta Prestakuntza Feministarako Eskolako ikastaro berriak aurkeztu ditu. Urrian hasi eta abenduan amaituko dira.
Emakumeak Ahalduntzeko eta Prestakuntza Feministarako Eskola “topaketa- gune bat da, non Sestaoko emakumeek haientzat denbora duten, eta beren buruak ezagut eta zain ditzaketen, euren artean gozatzeaz gain. Halaber, gune honetan jardun eta teoria feministetan sakontzen da. Gainera, zapalketei buruz hausnarketa egin eta erresistentziak eraikitzen dira, eguneroko espazioetatik gizarte-espazioak eta politikoak menderatzeko”, azaldu du Ainhoa Ortegak.
“Programa 2014. urteaz gero Arloak antolatu dituen ahalduntze-tailerretatik abiatuta sortu zen, eta 2018an Ahalduntze Eskola bihurtu zen. Hiru urte eskasean finkatu egin da Berdintasun Arloko proiektu garrantzitsuenetariko modura”, azpimarratu du Ainhoa Ortegak. Aurrekoari eutsiz, gogorarazi du tailerrek eske asko dituztela.
Izan ere, pasa den ikasturtean 220 izen-emate jaso ziren Udalak eskaini zituen 50 plazetarako, beraz, edizio berri honetan, programa beste hiru tailerrekin zabaltzeaz gain, Berdintasun Arloak eremu handiagoak bilatu ditu, edukiera gehitu eta partaide gehiago hartzeko asmoz, baldin eta osasun-araudiak ahalbidetzen badu.
Ikasturte berrirako edukia “aurreko ikastaroetako partaideek egindako iradokizunak aintzat hartuta diseinatu da. Horretarako, amaitutakoan gogobetetze-galdeketak bete zituzten”. Horrenbestez, programazioaren barruan autozaintza pertsonalerako tailerrak errepikatuko dira, eske handia izan zutelako. Autozaintzarako tailerrekin batera, “tailer berriak sartu ditugu, hala nola zeramikaren tailerra (bat berariaz emakume gazteentzat) edo dantza, sexualitate ala ahalduntze emozionalaren tailerrak, Eskola emakume anitzei hurbiltzeko eta berez eduki feminista gehiago emateko", adierazi du Ainhoa Ortegak.
Hurrengo hiruhilekoan Eskolak emakumeei doako zortzi tailerretan parte hartzeko aukera emango die. Hurrengo ikasturtean honako tailer hauek irakatsiko dira:
- Chi kung-en tailerra
Chi kung jardun-multzo bat da, pertsonen osasuna oso-osorik hobetzeko, beraz, aintzat hartzen ditu gorputza, adimena eta energia. Ariketa arinen bidez, arnasketaren eta arreta osoaren laguntzaz, emakumeek osasuna eta bizi- energia hobetuko dituzte.
- Komunikazio ez-oldarkorretik ahalduntze emozionala
Tailer honetan emakumeek gune seguru bat sortuko dute, haien ahalduntze- prozesuan elkar laguntzeko. Helburua da batera paradigma berria eraikitzen hastea, indarkeria patriarkaletik urrun eta balio feministetan funtsatuta erlazionatzeko. Emakume partaideek abileziak garatuko dituzte honako hauekin zerikusi dutenak: esperientzia emozionalarekin konektatzea, barrurantz eta kanpoalderantz entzuteko gure gaitasuna garatzea, zintzotasunez eta egiazkotasunez adieraztea, mugak jartzea, behar duguna ari eskatzea eta askoz gehiago.
- Pentsatzen eta ez pentsatzen ikastea mindfulnessaren bitartez
Ikastaro honekin emakumeak mindfulnessaren teknikan murgilduko dira, pentsatzen ikasteko eta argudiatu, planifikatu edo erabakiak hartu behar ditugunean oso-osorik egiteko. Halaber, ez pentsatzen ikasiko dute, haien beharrei erreparatzeko adimena nahasia edo kezkatuta dagoenean.
- Dantza 5 erritmotan: bakoitzaren botere naturalaren bila
Dantza-tailerra emakume partaideek beren emakume-energiarekin konektatu eta antzinako kontzeptu eta topikoak askatzeko. Helburua gozatu eta norberaren burua onestea da.
- Zeramika ahalduntzeko tresna gisa (2 tailer)
Tailer honen helburua da sormen-gune bat dinamizatzea, emakumeen artean konektatuta eta ingurunearekin konexioa galduta elkar zaintzeko. Partaideek zeramikaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte haien pieza propioa sortzeko eta, aldi berean, jakitun izango dira arte-diziplina honi ahalduntze-erabilera emateko prozesu propioaz. 25 urtetik beherako emakume gazteentzat talde bat antolatuko da eta beste bat emakume helduentzat (18 urtetik gorakoak).
- Gure sexualitateaz gozatuz
Tailer teoriko/praktiko honetan emakumeek berriz aurkituko dute beren gorputza, harekin izan nahi duten harremanari erreparatuko diote, norberaren sexualitate eta plazerarekin. Partaideak jakitun izango dira zeharkatzen dizkieten kultur, genero eta familiaren agindu zehatzez, gorputza berreskuratu eta plazerak berriz aurkitzeko. Ikastaroan ariketa dinamiko errazekin lan egingo da, emakumeek hausnarketa pertsonala egin eta taldean ikasteko nola ezagutu onetsi eta gozatu.
- Pelbis-zorua ezagutu eta indartzeko tailerra
Tailer honi esker, emakumeek pelbis-zorua hobe ezagutuko dute: perineoaz jakitun izatea, erlaxatzen eta sendotzen ikastea, zer faktore izan daitezkeen arriskutsu kalitate funtzionalerako, sabelaldea arriskurik gabe lantzea, etab. Halaber, tailer honetan pelbis-zorura emakumearen sexualitatetik hurbilduko da.
Ikasturtea ofizialki irailaren 30ean hasiko da San Pedro plazan inaugurazio- ekitaldi berriztatzaile baten bitartez, Eskola jendearen artean ikusgaiagoa izateko. Ekitaldi horretan Sestaoko Sumore taldeak, Yaiza Castillero eta Oihane Cainzosekin, kontzertu bat emango du, eta Emakume Ijitoen Sim Romi elkarteko Victoria Giménezen eskutik olerki-emanaldia antolatu da.
Lehenago, irailaren 19an (igandea), San Pedro plazan Sestaoko Emakume Sortzaileen I. Azoka egingo da, udalerriko zenbait emakumek herritarrei hainbat diziplina sortzailetan lanak aurkezteko.
Tailerretan izena emateko epea irailaren 20tik 30era egongo da zabalik. Eskeak eskainitako plazen kopurua gaindituz gero, urriaren 1ean zozketa egingo da.
Emakumeek hiru aukera dituzte tailerretan izena emateko:
- Udaleko webgunean (www.sestao.eus) argitaratuko den inprimakia betetzea.
- Udaleko webgunetik (www.sestao.eus) inprimakia deskargatu eta posta elektronikoz (empoderamiento@sestao.eus) Berdintasun Arloari bidaltzea.
- Etxeetako postontzietan sartuko den paperezko inprimakia betetzea eta Berdintasun Arloan entregatzea (Castaños eraikineko bigarren solairua).
Tailer guztietan partaideen esku jarriko da doako haurtzaindegiaren zerbitzua. Zerbitzua erabiltzeko, Berdintasun Arloari gutxienez hiru egun lehenago ohartarazi behar zaio.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14