SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/09/10

Gazte Artea Ezkerraldean erakusketak Sestaon abiaraziko du Ezkerraldeko udalerrietan zehar egingo duen bidaia

Erakusketa hasiera batean Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu zuen eta lau udalek antolatzen dute. Bederatzigarren ediziora iritsi da, eskualdeko artista gazteak sustatzeko

rss Ezagutzera eman
Gazte Artea Ezkerraldean erakusketak Sestaon abiaraziko du Ezkerraldeko udalerrietan zehar egingo duen bidaia

ARGAZKIA JAITSI

Gazte Artea Ezkerraldean erakusketaren bederatzigarren edizioa dagoeneko abian da, eta urtea amaitu arte Ezkerraldeko lau udalerriak bisitatuko ditu.

Gazte Artea Ezkerraldean erakusketa ibiltaria da. Hasieran Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu zuen, eta Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko Udalek antolatzen dute. Haren helburua da eskualdeko artista gazteak sustatu eta ikusgai bihurtzea.

Aurreko zortzi edizioetan guztira 36 artista berrik parte hartu dute. Aditzera emateko aukera izan dute, zenbait arte-diziplinatan, hala nola pintura, grabatu, ilustrazio, argazkigintza, marrazketa digital eta eskulturan, bere sormena eta artelana herritarrei erakustearekin batera.

Bederatzigarren edizio honetan, Sestao izango da anfitrioi eta, horregatik, urriaren 2ra arte bidearen lehenengo etenaldia egingo da bertan, hain zuzen ere, Musika Eskolako eraikinean.

Ondoren, erakusketa Portugaletera eramango da, Gazte Gelan urriaren 6tik 27ra egoteko. Gero, erakusketa Barakaldora iritsiko da, eta Gazte Bulegoan bisitatu ahalko da azaroaren 2tik 26ra. Eskualdean zehar bidaia Santurtzin amaituko da abenduaren 2tik 28ra, Mamariga Kuturgunean.

Oraingoan lau artista aukeratu dira, guztiak emakumeak:

  • Ángela Jurado Jimenez (Sestao): Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan graduatua. Bigarrenez parte hartzen du Gazte Artea Ezkerraldean. Halaber, bestelako pintura- eta bideo-proiektuak egin ditu. Gaur egun 3D Animazioko goi-mailako gradua ikasten dihardu.
  • Ester Matey Monge (Portugalete): Argazkigintza, zinema eta kirolen zaletua. 2018. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezkoen Komunikazioan, Multimedia Errealizazio eta Ekoizpenean aipamenarekin, gradua lortu zuen. Kamera eta bideo-editore modura aritu da publizitate-estudioetan eta ENG modura telebista-programetan. Halaber, argazki-zuzendariaren lanetan film laburrak gauzatu ditu. Gaur egun drone-enpresa batean komunikazioko arduraduna da. Hala, besteak beste, sare sozialetarako edukiak, argazkiak, bideoak, idatziak eta diseinuak burutzen ditu.
  • Iría Chillón Fernández (Barakaldo): Arte Batxilergo lehen mailako ikaslea eta 2016. urtean Beurko BHIko gurasoen elkarteko egungo logotipoaren lehiaketan irabazlea. Jakingura du beste arte-adar batzuengatik, hala nola bideo-edizioa, diseinua eta argazkigintza.
  • Irune Miravalles García (Santurtzi): Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazio Graduko hirugarren mailan dago. Bere zaletasunen artean azpimarratzekoak dira pintura, marrazkia eta diseinua. Arkatzez egindako erretratuak eta olio-pinturak ditu gustukoen. Bere prestakuntza artistikoa adin goiztiarrean hasi zen norberak ikasita eta, gero, hobetuz joan zen, marrazketa eta pinturako klaseei esker. Hala, zerbait estilo eta teknikekin (olio-pintura, ikatz-ziria, pastela edo akuarela) esperimentatzen hasi zen.