Prentsa Aretoa
2021/09/01
Sestaok uda aire zabaleko zinema- zikloarekin agurtuko du
Filmak ostiraletan 20:00etan emango dira Kasko plazan
Sestaoko Udalak udako azken asteburuak aire zabaleko zinema-zikloarekin dinamizatuko ditu. Egitarauaren barruan guztira bost emanaldi daude, eta azkeneko urteetako oso film-izenburu ezagunak ageri dira. Nagusiki jende ororentzat dira, familia-aisialdia sustatzeko eta, batez ere, adingabekoetan pentsatzeko.
Ziklorako sarrera doakoa izango da edukiera osatu arte. Ostiral honetan hasiko da Padre no hay más que uno 2 Santiago Segurak zuzendutako komediarekin. Programak irailaren 10ean jarraituko du. Egun horretan Jumanji: Siguiente Nivel filma ikusi ahalko da; irailaren 17an, ordea, Maléfica, Maestra del Mal filma.
Irailaren 24ko ostiralean La Boda de Rosa helduentzako zinema-proposamenaz gozatu ahal izango dugu, eta egitarau hau bikain amaituko da urriaren 1eko ostiralean, Euskal Jaian, haurrentzat euskaraz Lur eta Amets filma emanaz.
Egitaraua garatzeko zenbait kokapen aztertu ondoren (besteak beste, Santa Maria parkeko anfiteatroa, Markonzaga parkeko anfiteatroa eta hainbat ikastetxeko patioa), azkenean, antolaketa- eta eragiketa-arrazoiak direla eta, filmak Kasko plazan emango dira, eta euria eginez gero, San Pedro plazara eramango dira. Filmen emanaldiak 20:00etan hasiko dira.
Garrantzitsua da gogoraraztea nahitaez bete behar direla osasun-neurriak koronabirusaren transmisioa gelditzeko. Hala, nahitaez erabiliko da maskara eta segurtasun-distantzia mantenduko da.
Aire zabaleko zinema-ziklo hau antolatu da Alderdi Sozialistak 2021eko ekitaldiko udal-aurrekontuan aurkeztutako zuzenketari erantzuteko, Gobernu Taldeak onetsi ondoren.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14