Prentsa Aretoa
2021/07/23
Sestaok Lanbideri proiektuak aurkeztu dizkio 57 langabetu kontratatzeko
Aurtengo enplegu-planek 1,2 milioiko inbertsioa egitea espero dute
Sestaoko Behargintza dagoeneko lanean ari da udazkenetik aurrera enplegu-plan berriak kudeatzeko.
Beren proposamenak eta beharrak ezagutzeko udal-arloekin alderatze-lana gauzatu ondoren, Behargintzako talde teknikoak enplegu-planen bi proiekturi forma eman die, aste honetan bertan Lanbideri onetsi eta tokiko erakundeen esku jartzen dituen laguntza ekonomikoak eskatzeko.
Proposamen honek Enplegu Plan Orokorrarekin eta Gazteentzako Enplegu Planarekin lotutako ekintzak ditu, eta onetsiak izanez gero, 57 langabetu kontratatzea sustatuko da, Lanbide, Europako Gizarte Funtsaren eta Udalaren artean ia 1,2 milioi euro inbertituta.
Enplegu Plan Orokorraren barruan 11 proiektu sartu dira sei hilabetez % 75eko lanaldiarekin 51 pertsona kontratatzeko.
Garrantzitsua da berriz gogoraraztea Lanbidek deialdi honetan zenbait eskakizun dituela eta azken helburua dela enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten taldeak (hala nola 35 urtetik beherakoak, 45 urtetik gorakoak, luzaroan langabezian dirauten pertsonak eta gizarte-bazterketaren arriskua dutenak) lan merkatuan sartzea. Horri eutsiz, deialdiak eskatzen du kontratatutako % 40 emakumeak, % 15 55 urtetik gorakoak eta, gutxienez, % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) hartzaileak izatea.
Bestalde, Gazteentzako Enplegu Planaren barruan 4 proiektu sartu dira 30 urtetik beherako 6 pertsona lanaldi osoan 12 hilabetez kontratatzeko.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzan aurkezten direnean, Behargintzak itxaron beharko du Lanbidek ontzat ematea izen-ematearen prozesuari ekiteko. Euskal Enplegu Zerbitzuak ebazpenak irail eta urriaren artean publiko egitea espero da. Harrezkero, Behargintza eskaintzak hedatzen eta www.lanbide.eus webgunearen bitartez izena emateko epeak irekitzen hasiko da.
Sestaoko herritarrentzat enplegu-planak garatzea Gobernu Planean, Ekonomiaren Susperraldia, Enplegu eta Prestakuntza ildo estrategikoaren barruan, ageri den ekintza da, eta Iraunkortasunerako Tokiko Ekintza Planaren Garapen Iraunkorrerako Helburuetan kokatuta dago.
Orain arte igaro diren legealdiko bi urteetan enplegu planen bidez 146 pertsona kontratatu dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14