SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/07/13

Uztailaren 24an Las Camporras parkean mountain bikeko erresistentzia-lasterketa egingo da

Partaideek 4 kilometroko zirkuituan birak eman beharko dituzte lau orduz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Uztailaren 24an (larunbata), 19etan, Sestao Ezkerraldeko Mountain Bikeko txirrindularitza-epizentro bihurtuko da, SESTAOKO UDALAREN I. SARIA – BTTko 4 ORDUKO ERRESISTENTZIA egingo baita.

Kirol-proba berri hori Rebonza Txirrindularitza Elkarteak antolatzen du, eta Sestaoko Udalaren nahiz Deskonecta enpresaren babesa du.

Txirrindulariek erresistentziako lehiaketari ekin beharko diote, eta Las Camporras parkean eta Portugaleteko mendi-mazeletan 4.380 metroko zirkuituari birak emango dizkiote. Lau ordutan zirkuituari bira gehienak ematen dizkioten txirrindulariek irabaziko dute.

Lehiaketa banaka (emakume eta gizonen kategorian) edo biko taldetan egin daiteke. Taldeak bi gizonekin edo bi emakumerekin osatu ala mistoak izan daitezke. Kasu honetan, batek pedalei eragingo die zirkuituan; bien bitartean, bestea atsedenean egongo da erreleboa eman arte.

Proba federatua da, beraz, partaide guztiek lehiaketarako edo zikloturismorako lizentzia izango dute eta, hala ez bada, eguneko lizentzia emango zaie.

Halaber, kadeteek eta juniorrek parte ahalko dute adin nagusikoen baldintza berdinetan, baina bi orduz.

Eta ikusgarriagoa izateko, probaren azkeneko ordua gauean izango da, beraz, txirrindulariek argia eraman beharko dute bidea ikusteko.

Proba etorkizunerako jarraipen-zaletasunarekin sortu da, hurrengo urteetarako helburua baita erresistentziako 4 orduko OPEN bihurtzea.

Informazio gehiagorako eta izena emateko webgunea: www.sociedadciclistarebonza.es. Izenak emateko epea uztailaren 22ko 23:59an amaituko da.