Prentsa Aretoa
2021/05/04
Gaztediak ideiak emango ditu tokiko merkataritza hobetu eta erakargarriago bihurtzeko
Merkatarien Elkarteak, Udalaren laguntzaz, “scape room” izenekoa antolatuko du maiatzaren 22an gazteek establezimenduak bisitatu eta proposamenak planteatzeko
Sestaoko Merkatarien Elkarteak, Udalaren laguntzaz, “scape room” izenekoa antolatuko du, tokiko merkataritza gazteei hurbiltzeko eta beren talentua nahiz ezagutzak aprobetxatzeko. Helburua da ideia freskoak sortzea udalerriko merkataritzaren sektorea hobetu eta bultzatzen laguntze aldera.
Proiektua, Googaz 3.0 izenekoa, hurrengo maiatzaren 22an gauzatuko da. Egun horretan Gyncana egingo da udalerriko kaleetan zehar. Taldeak 18 eta 30 urte bitarteko Sestaoko gazteek osatuko dituzte, eta elkar arituko dira lanean modu burutsuan herrian aurkituko dituzten erronka eta arazoei ahalik eta lasterren konponbidea emateko.
Ihes-jokoa tokiko merkataritzak dituen arazoetan oinarrituko da eta, gainera, Sestaoko saltokiei lotuta, QR kodeen bidezko probak edo galderak egongo dira, gerora, hobetzeko ideiak lantze aldera. Emaitzekin batera, memoria batean islatuko dira.
Merkatarien Elkarteak eta Udalak 100 euroko hiru sari banatuko dizkiete tokiko merkataritzan gastatzeko honako talde hauei: “scape room” izenekoa azkarren ebazten duenari, puntu gehienak lortzen dituen taldeari eta ideia onenak proposatzen dituen taldeari.
Azkenekoa izango da Sestaoko irabazlea, eta bigarren fasera pasako da Bizkaiko gainerako taldeekin jarduteko. Bigarren proban xehetasun gehiagoz garatu beharko dituzte tokiko merkataritza hobetu eta gazteentzako erakargarriago bihurtzeko beren proposamenak.
Bizkaiko irabazleak Europan zehar Interrailean bidaia egingo du, Gipuzkoako eta Arabako irabazleekin batera. Hala, hurbileko merkataritza sustatzeko beste herrialde batzuetan erabiltzen ari diren azkeneko joerak eta estrategiak ezagutuko ditu.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14