SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/03/24

Sestaok Estatuan erreferentzia diren enpresa eta udalerriekin elkarlanean jardungo du Ekonomia Zirkularra bultzatzeko

Udala ideiak eta negozio-aukerak trukatzeko nahiz proiektu interesgarriak identifikatzeko proiektu garrantzitsuari atxiki zaio, Sevilla, Valladolid eta Gijón bezalako hiriekin batera

rss Ezagutzera eman
Sestaok Estatuan erreferentzia diren enpresa eta udalerriekin elkarlanean jardungo du Ekonomia Zirkularra bultzatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udala Ekonomia Zirkularrean Berrikuntza Hub garrantzitsuenetariko bat da Espainiako estatuan, Josu Bergara alkateak atzo arratsaldean erakunde-ekitaldian telematikoki parte hartuta proiektu horri atxikitzea sinatu ondoren.

Sestaoz gain, UCUUS-Ekonomia Zirkularra eta Hiri Iraunkorrak Huba honako udalerri hauetako udalek osatuko dute: Gavá, Gijón, Valladolid, Sevilla, Sant Cugat del Vallés, Las Rozas eta San Fernandok. Halaber, Iberdrola, EDP, Vodafaone, Roca, Aguas de Barcelona, Celsa Cetaqua enpresak eta Tech Friendly ikerketa-zentroa egongo dira.

“Erabili eta botatzearen” kulturaren aldean, ekonomia zirkularrari jarraikiz, ekoizpen- eta kontsumo-ereduak ahal den guztietan dauden material eta produktuak berrerabili eta birziklatzearen aldeko apustua egiten du. Helburua da bizi-zikloa luzatzea eta hondakinak gutxienera murriztea.

Kontzeptu hori abiapuntutzat hartuta, ECUUS Huba elkarlanerako gune publiko-pribatua da, eredu ekonomiko honetarantz aurrerapausoak ematen laguntzeko. Xede horrez, ezagutza eta negozio-aukerak trukatuko dira, baita proiektu interesgarri komunak, erronkak eta finantzaketa-aukerak identifikatu ere. Azkenik, hitza izango da Estatuko eta Europako politikak definitzeko orduan.

Proiektua ondorengo helburu hauekin sortu da:

  • Kide diren hiri-zirkularretan oinarrituta, ekimen berritzaileen garapen-poloa eratzea.
  • Zirkulartasun-ahaleginen buru izatea eta hiriak bultzatzea aldaketa-palanka nagusi gisa eredu ekonomiko linealetik ekonomia zirkularrera pasatzeko.
  • Lurralde-ekosistema iraunkorra sortzea 7 B izenekoetan oinarrituta: Berriz pentsatzea, Berriz diseinatzea, Berrerabiltzea, Konpontzea, Berriz manufakturatzea, Birziklatzea eta Berreskuratzea.
  • Ezagutza eta esperientzia sortzea tokian eredu zirkularrak ezartzen laguntzeko.
  • Hirien eta industriaren artean sinergiak sustatzea eta ezagutza nahiz esperientziak eskualdatzea.
  • Herritarrei nahastea eta, horretarako, enplegu berdea sustatzea, baita kontsumo-politiketan eragitea ere.
  • Europako eta Estatuko finantzaketa-iturrietara batera jotzea politika horiek inplementatze aldera.

Hitzarmenak alde sinatzaileen konpromisoa du ahaleginak egiteko honako arlo hauetan:

  • Aktibazio- eta lotura-motor bezala jardutea industriako sektoreen artean. Hala, erraztasunak emango dira tokiko administrazioen, enpresen eta funtsezko eragileen artean kontratua egiteko ekonomia zirkularraren arloan berrikuntza sustatze aldera.
  • Ezagutza nahiz negozio- eta garapen-aukerak trukatzeko plataforma bihurtzea.
  • Nazioartean, Europan eta Estatuan interes komuna duten proiektuak lor daitezen sustatzea.
  • Merkatuko joerak eta beharrak identifikatzea.
  • Hubeko kideen ikuspegia zabaltzea, beste enpresa, administrazio eta ezagutza-zentro batzuekin harremanetan jarrita.
  • Hubeko alde guztiei laguntza- eta aholkularitza-zerbitzuak ematea.
  • Nazioan eta nazioartean ikusgai bihurtzea eta batera kokatzeko tresna gisa jardutea.

Halaber, dokumentuak ekintza-ardatzak zehazten ditu erronka komunei aurre egiteko. Hurrengo hauek dira:

  • Dinamizazio-jarduerak (webinarrak, workshop eta tailerrak) aukerak identifikatzeko.
  • Elkarlan publiko-pribatuko proiektu berritzaileak aktibatzea, ekonomia zirkularra bultatzen laguntzeko.
  • Finantzaketa-iturriak identifikatzea.
  • Komunikazio-ekintzak Huba aditzera emateko eta hiri zirkularretan jardun onak zabaltzeko.
  • Urtean deialdi bat egitea ekonomia zirkularrean hiri-ekimenik onena saritzeko.

Gavàko Udalak izango du erakunde-ordezkaritza ECUUS Hubean, betiere kide diren hiri eta erakunde pribatu guztiak aipatuta. Era berean, Jarraipen Batzordea osatuko da, eta gutxienez erakunde sinatzaileen ordezkari bana egongo da. Batzorderako deialdia gutxienez bi hilez behin egingo da, eta aldeen arteko harremanak koordinatuko ditu, baita helburuak lortzeko neurriak bultzatu eta jardueren garapena ebaluatu ere.

Alkateak programa honetan Udalaren partaidetza kokatu du azkeneko urteetan garatzen ari den lan-ildoan, hau da, Sestao ingurumena gehiago errespetatzen duen udalerri iraunkor bihurtzeko saioan.

Aurrekoaren harira, Josu Bergararen esanetan, “ingurumen krisia eta klimaren aldaketa direla eta, behartuta gaude etorkizunean serioski pentsatzera. Jakitun izan behar dugu baliabideak bukaezinak ez direla, eta, horregatik, urratsak eman behar ditugu birziklatzea eta berrerabiltzea saritzen dituen bizi- eta ekoizpen-eredurantz. Topagune honi esker (HUBa), sektore publiko eta sektore pribatuaren artean sinergiak sortuko dira, ekonomia zirkularrari lotuta ideia berritzaileak sortzeko. Nolanahi ere, horiek susperraldi ekonomikoa bultzatzen eta enplegua sortzen lagunduko digute, betiere ingurumena babestu eta garapen nahiz hazkuntza iraunkorra sustatu behar dela aintzat hartuta”.