Prentsa Aretoa
2021/03/08
Udalak eta Arcelor Mittal enpresak Txabarri kaleko mendi-mazelak egokituko dituzte
Udalak obrak kontratatzeari ekin die 1,6 milioi euroren truke
Sestaoko Udalak eta Arcelor Mittal enpresak abian jarriko dute jarduera berria hiria eraberritzeko. Helburua da Txabarri kaleko mendi-mazelak lehengoratzea eta hiri-bilbean txertatzea.
Proiektua errealitate bihurtzeko, Udalak obren lizitazioa hasi du 1.645.000 euroren truke (BEZa barne). Horrenbestez, garatu nahi duten enpresek hurrengo martxoaren 29ra arte izango dute beren eskaintzak aurkezteko.
Jarduera honek bere jatorria du altzairu-fabrikaren birpartzelazio-proiektuan. Hirigintza-dokumentu hura 2018ko urtearen amaieran onetsi zen, eta Arcelor Mittal enpresak hartzen dituen lursailak antolatu zituen, altzairu-fabrikaren inguruko mugak zehazteaz gain.
Ondoren, Arcelor Mittalek hesia eraiki du lurzoru pribatua espazio pribatutik bereizteko, eta, aldi berean, urbanizazio-proiektua idatzi du, Txabarri kalea eta altzairu-fabrika bereizten dituzten mendi-mazelak egokitze aldera. Joan den astean urrats handia eman zen espedientea izapidetzeko orduan, obrak kontratatze aldera administrazio-prozesuari ekin baitzitzaion. Xede horrez, aldez aurretik, Tren Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) baimena lortu zen obrak egikaritzeko.
“Udalak auzoa eraberritzen lanean jarraitzeko duen helburu estrategikoaren barruan, orain arte egin ditugun guztiekiko proiektu desberdina aurkezten dugu gaur. Proiektuaren helburua da Txabarri kaleko mendi-mazelei dagokien espazio fisikoa egokitzea, itxura hobetzeko, herritarrentzat espazio berriak irabazteko eta urte askoz abandonatuta egon den espazioa bultzatzeko”, azaldu du Josu Bergara udalerriko alkateak. Nolanahi ere, berak balioa eman die lankidetza publiko-pribatuaren onurei Sestao eraldatzen jarraitzeko. Izan ere, Arcelor Mittalek ordainduko ditu obrak 1.486.000 euroko ekarpen ekonomikoarekin, eta gainerako dirua udal-altxortegitik aterako da.
Proiektu honen jarduera-eremua Sestaoko Renfeko geltokitik Iberia kaleraino zabalduko da, eta guztira 41.000 metro karratu dira. Proiektua sei zonatan banatu da, bakoitza bere ezaugarri bereziekin, nahiz eta guztietarako alderdi erkidea izan: mendi-mazeletatik zaborra kendu eta sastrakak garbitzea, ingurunea landareztatzea eta herri-argiak hobetzea.
Sei zona horietan honako lan hauek garatuko dira:
1. zona – Hiru Kontzejuak plazaren atzeko aldea
Hormaren goiko aldean aurrez ikusi da berdegunean sastrakak kendu eta garbitzea, egoera txarrean dauden zuhaitzak kimatzea, espezie inbaditzaileen aurka tratamendua egitea eta, gero, hidroereitea guneari lorategiaren itxura emateko. Zona txukundu nahi da, mantentze-lanak hobetu eta inguruneko herritarren eskeei erantzutearekin batera.
2. zona- Urbano Ruiz Laorden
Zona honetan harri-lubetaren horma eraikitzea proiektatu da, lurren betelana eusteko. Horri esker, gune laua irabaziko da mendi-mazelaren goiko aldean, eta Txabarri kalearen hiri-bilbearen ondoan espazio librea sortuko da. Halaber, oinezkoentzako pasabideen sarea egingo da bi altueratan, eta batean harri-lubetako ezponda behar da multzoaren egonkortasuna ziurtatzeko.
3. zona – La Benedictara sartzeko bidearen eta Ikastunen Eskolaren artean
Zona honetan bakarrik lorezaintzako jarduerak egingo dira: sastrakak kendu eta garbitzea, egoera txarrean dauden zuhaitzak kimatzea, espezie inbaditzaileen aurka tratamendua egitea eta, gero, hidroereitea guneari lorategiaren itxura emateko. Halaber, hainbat zuhaitz landatzea aurrez ikusi da. Gainera, argiak ordezkatuko dira berriak jartzeko.
4. zona – Ikastunen Eskolaren eta Sorospen Gelaren artean
Zona honetan sastraka guztiak garbituko dira, eta egoera onean dauden zuhaitzak mantenduko dira, horiek garatzea uzten ez dutenak kentzeaz gain.
5. zona – Labe Garaien ingurunea
Gune honetan sortuko dira soropilak, bi metroko zabalerako oinezkoentzako pasealekua eta, horrekiko paralelo, 2,5 metroko zabalerako bidegorria. Oinezkoentzako ibilbideak konektatuko ditu La Benedictara iristeko bidearen azpian dagoen aparkalekua eta Bilbo-Santurtzi trenbidearen azpian dagoen pasabidea, Ikastunen Eskolaren gunean. Hala, 4. eta 5. zonak elkartuko dira. Irisgarritasuna dela eta, bidegorriak jarraipenik ez duenez izango azpiko pasabidetik, etorkizunean 6. zonaraino luzatzeko aukera aztertuko da, bertatik irteera emate aldera. Zona honetako zerbitzuei dagokienez, berdeguneetarako ureztapen-sarea eta oinezkoentzako pasealekurako, bidegorrirako eta beheko pasabiderako argien sarea instalatuko dira.
6. zona – Arcelor Mittal enpresarako sarbideak
Zona honetan bideen espazioa berregituratuko da eta, xede horrez, biribilgune obalatua eraikiko da, eremuan dauden enpresetara eta, bereziki, Arcelor Mittalera sarbidea hobetzeko. Biribilguneak zortzi metroko galtzada izango du, espaloiak egingo dira horren kanpoaldean eta erdian irlatxoa.
Gainera, trenbidea gurutzatzen duen oinezkoentzako pasabidea eraitsiko da. Azkenik, trenbideen azpitik doan pasabidea garbituko da, tren-geltokitik Arcelor Mittalen sarreraraino. Ate batekin jendearentzat itxiko da, eta bakarrik mantentze-lanak egiteko sartuko da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14