Prentsa Aretoa
2018/10/03
Sestaok Zaintza Bankua izango du adinekoentzat
Proiektu honen bidez, bultzatu egingo da udalerrian bakarrik dauden adinekoei laguntzeko boluntario sare bat sortzea
Integrando Fundazioak, Udalarekin batera, Zaintza Banku bat jarri du abian 65 urtetik gorako pertsonek bizi izaten dituzten bakardade-egoerei aurre egiteko.
Flori Núñez Gizarte Ekintza eta Adinekoak Saileko zinegotziak azaldu duenez, proiektu horren “ideiak emaitza ona izan du Bruselasen. Joan den urtean Bilbon egindako nazioarteko kongresu batean izan genuen horren berri, eta poz handia ematen digu martxan jarri izanak; izan ere, uste dugu oso interesgarria eta erabilgarria izango dela Sestaorako”.
Zinegotziak esan du proiektuaren helburua dela “boluntariotza sozialaren programa bat ezartzea. Denboraren Bankuaren antzeko ezaugarriak izango ditu, baina kasu honetan, berezitasuna izango da batez ere bakarrik dauden 65 urtetik gorako adinekoei egongo dela zuzenduta”.
Carmen Fernández Sestaoko Integrandoko koordinatzaileak adierazi du oso erraza dela Zaintza Banku horren funtzionamendua: “Laguntza jakin bat ematean datza, denbora-unitate batzuen truke eguneroko behar txikiei irtenbidea emateko. Zaintza horiek emango dituzten pertsonek denbora-unitateak pilatuko dituzte, eta zaintzarako beste kontraprestazio batekin trukatu ahal izango dute. Hala, haien denboraren truke zerbait jaso ahal izango dute".
Hasiera batean, proiektu horren helburuak bestelakoak ziren: kafe bat hartzeko elkartzea, telefonoz hitz egiteko elkarri deitzea, bakarrik dauden adinekoei erosketak egiten laguntzea, eta banketxera nahiz osasun zentrora joaten laguntzea.
Esperientzia horren asmoa ez da langile profesionalen eginkizuna ordezkatzea; izan ere, helburua da zaintzak modu altruistan ematea denbora-bonoen truke, pertsona horiek erabili ahal izateko edo beharrizana izan dezakeen auzoko beste pertsonaren bati nahiz senideren bati oparitzeko.
Programa Sestaoko herritarrei zuzenduta dago, adinagatik, mendekotasun-egoeratik edo zaintzetan laguntza horren beharra izan dezaketenei. Seniderik edo babes sozialik ez duten pertsonak izan daitezke; izan ere, askotan ez dira ausartzen etxetik ateratzen eta azkenean bakardade egoeran amaitzen dute.
Gizarte zerbitzuen bidez, Integrando Fundazioaren bidez edota partikularrek hartutako akordioen bidez bideratuko dira herritarrak Zaintza Bankura.
Boluntarioei dagokienez, denbora librea duten adineko pertsonen talde bati modu altruistan eta solidarioan prestakuntza ematen saiatuko dira, haien denbora oparituz esperientzia honetan parte hartu nahi dutenei.
Hasiera batean, Zaintza Bankua astelehenetik ostiralera egongo litzateke martxan, goizez nahiz arratsaldez, baina eskaeren arabera, asteburuetara ere zabaldu liteke.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14