Prentsa Aretoa
2018/06/27
Sestao izenak eta abizenak euskarazko grafiaz jartzeko kanpainari atxiki zaio
Interesatuek urrats erraz batzuk jarraituz egin dezakete aldaketa
Sestaok bat egin du “Apelliduak abizendu” kanpainarekin herritarrei euren izen eta abizenak euskarazko grafiara aldatzeko eman beharreko urratsak jakinarazteko helburuarekin.
Ekimen honen bultzatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta EUDEL dira, eta hori koordinatzeko ardura Alkarbidek, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri eta mankomunitateen euskara zerbitzuen topaguneak, du.
Ignazioren ordez Iñaki, Eguíluzen ordez Egiluz edo Echeverríaren ordez Etxeberria jartzeko eman beharreko urratsak errazak dira. Hasteko Euskaltzaindiaren (www.euskaltzaindia.eus) web orrian, tramiteak egiten hasi aurretik, kontsultatu behar da nola idatzi behar den izen edo abizen bat euskaraz.
Jarraian, Erregistro Zibilera edo Epaitegira joan behar da izenaren edo abizenaren grafia aldatzeko asmoa adierazi eta dagokion eskabidea betetzeko. Adingabea izanez gero, gurasoekin joan beharko du eskabidea egitera.
Inprimakia bete ondoren, zenbait dokumentu aurkeztu beharko dira, hala nola, NAN-aren kopia, jaiotza-agiriaren hitzez hitzeko ziurtagiria (jaioterriko epaitegian edo www.justizia.eus web orrian lor daiteke), errolda-ziurtagiria (Udalak ematen du), eta familia liburua. Interesatua adingabea izanez gero, aitaren eta amaren NAN-a eta errolda-ziurtagiria eta adingabearen errolda-ziurtagiria aurkeztu behar dira.
Zalantzaren bat izanez gero Sestaoko Udalaren Euskara atalera jo daiteke, Castaños Eraikineko 2. solairua, eta han informazio gehiago jasoko dute.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14