SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/06/01

Josu Bergara López izango da Sestaoko Alkatetza berresteko EAJ-PNVren hautagaia

Gaur egungo alkateak bere hirugarren hautagaitzari aurre egiten dio eta, esaten duenez, “ohore bat da eta, aldi berean, erronka handia ere bai, eta neure gain hartzeko prest nago”

rss Ezagutzera eman
Josu Bergara López izango da Sestaoko Alkatetza berresteko EAJ-PNVren hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko alderdikideek erabaki dute Josu Bergara López izango dela herriko EAJ-PNVk datorren urteko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen alkategaia. Udal Batzarra, atzo arratsaldean eginiko bilkuran, bere babesa adierazi zion gaur egungo alkateari, zeinen hautagaitzak (prozesuan aurkeztu zen bakarra) alderdikideen ahobatezko babesa jaso zuen. Horrela ba, Bergara izango da, hirugarren aldiz, Sestaoko EAJ-PNVren zerrendaburu eta alkategaia. Hautagaiak bere esker ona adierazi die alderdikideei udal proiektua lideratzeko eskaini dioten konfiantza. “Ohore bat da eta, aldi berean, erronka handia ere bai, eta neure gain hartzeko prest nago”, adierazi du alkateak.

Josu Bergara alkatea da 2011ko ekainaz geroztik. Udaleko buru gisa egin zuen lehen legealdian gehiengo sinplearekin gobernatu zuen 21 zinegotzien artetik 8ren babesa izanik, eta oraingo legealdian gehiengo nagusia dauka udal korporazioa osatzen duten 21 zinegotzietatik 13ren babesa jasotzen duelako. Bergarak ibilbide luzea egin du orain arte udal kudeaketan. Alkategaiak zentzu honetan uste du Udaleko buru gisa eman dituen zazpi urteek eta oposizio lanetan eman dituen beste lauek eskarmentu eta esperientzia handia eman diotela. “Sestao ondo ezagutzen dut, bere arazoak eta martxan jarri behar diren konponbideak. Eta uste dut bide onetik goazela udalerria hobetzeko eta bere beharrizan guztiei erantzuna emateko”.

Bere agintaldian, Josu Bergarak bultzada handia eman dio Sestao birgaitzeko prozesuari, eta xede horrekin abian jarri ziren Txabarriko Arko Etxearen birgaikuntza lanak, Txabarriko 33,35 eta 55 zenbakiko eraikinak berreraikitzeko proiektua eta Abenduaren 25 a kaleko 20. Zenbakiko birgaikuntza osoa.

Etxebizitza alorrean, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Galindo Ibarreko proiektua desblokeatu du eta eraiki dira,jada, lehen 163 etxebizitza babestuak. Bere agintaldian ere hasi dira La Salle Berria proiektuko lanak, herrigunean bertan, eta hilabete batzuen buruan hasiko dira Kuetoko ur biltoki zaharrean etxebizitza berriak eraikitzen.

Bere kudeaketa lanaren beste ardatz nagusi bat izan da herriko ekonomia suspertuko duten eta enplegu berriak sortuko dituzten enpresei Sestaon ezartzeko erraztasunak ematea. Aldi honetan udalerrira etorri dira Vicinay Cadenas, Precicast-ITP, Bricomart eta Lantegi Batuak.

Bere kudeaketa lanean garrantzi handia eman dio politika sozialak hobetzeari, enplegu programei eta irisgarritasuna hobetzeari, besteak beste La Paz Taldeko igogailuen eraikuntzarekin. Proiektu honek milioi bat euroko inbertsioa izan zuen.

Etorkizunera begira, ahalegin berezia eginez dedikatu nahi da Ibarzaharrako lurzoruak garatzera, inguru horretan enpresa gehiago ezar daitezen ; Galindoko Hondakin Uren Araztegiko lehen mailako dekantazio-tangak modernizatzera eta estaltzera, Urbinagako geltoki intermodala eraikitzera eta Labe Garaiaren birgaikuntza lanak burutzera.

Josu Bergara Txabarrin bizi da eta auzo honetan bizitzeak daukan gauzarik interesgarrienetakoa da beretzat “birgaikuntza prozesuaren lekukoa izatea”. Zentzu berean esan duenez “jakin dakit oraindik lan handia egin behar dela, baina argi daukat esfortzuarekin eta adostasun politikoarekin lortuko dugula”. Ezkongabea da, 39 urte ditu eta ez dauka seme-alabarik. Bergara oso kirolzalea da baina aitortu du nahiago lukeena baino gutxiago praktikatzen duela. Oso alkate hurbila da eta herritarrekin harreman zuzena dauka bere eguneroko jardunean. Oso ohikoa da kaletik ibiltzen eta herrikideekin hizketan ikustea. Sestaon gehien gustatzen zaion gauzetako bat da “bere giroa”. “Berdin dio asteko zein egun den, beti dago jendea kalean, plazetan, La Pelan…”. Sestaoko elkarteek osatzen duten sarea ere azpimarratu du, eurei esker herrian horren agenda aberasgarria duelako. “Herri honetako benetako harribitxiak dira”, amaitu du.