SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/03/09

Sestaok emakumeen trainerua izango du eta Kaiku eta Iberia biltzen ditu KAE2 ligan batera lehiatzeko

Plan honek Iberia taldea Udal Arraun Eskolan sartzea aurreikusten du

rss Ezagutzera eman
Sestaok emakumeen trainerua izango du eta Kaiku eta Iberia biltzen ditu KAE2 ligan batera lehiatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak tokiko arraun arloko esku-hartze proiektua sustatuko du; bertan udalerriko bi talde nagusienek, Kaiku Arraun Kirol Elkartea eta Iberia Arraun Kirol Taldea, parte hartuko dute.

Plan honen burua Udal Kirol Zerbitzua-Sestao Kirolak da eta berehala burutuko da. Hiru helburu ditu: arraunean emakumeen kirola sustatzea, bi taldeen arteko harremanak sendotzea eta Sestaon arraun egiteko praktikaren kalitatean jauzi bat ematea.

Programak hiru aktuazio egitea aurreikusten du 2018 urtean zehar, Sestao ordezkatuz lehiatuko den emakumeen trainerua sortzea, Iberia eta Kaiku B taldeak traineru bakar batean batzea KAE2 ligan lehiatzeko eta Iberia taldea Udal Arraun Eskolan sartzea; entitate hau Kaiku zuzendu izan du gaur arte Sestao Kirolak zerbitzuarekin duen hitzarmenaren bidez.

Arraun arloko Udalaren esku-hartzea urte betekoa izango da eta 2018 urtera mugatuko da. 2019 urtetik aurrera taldeek proiektu berri hauen lidergoa hartu beharko dute, baina dena dela, Sestao Kirolak laguntza eskaintzen jarraituko du, hasierako momentu honetan bezain espezifikoa izan ez arren.

Arrauna zaletasun eta pisu historiko handia duen kirola da Sestaon bai Kaikuk eta bai Iberiak iraganean egin dituzten egitandiei esker. Gainera, Eusko Jaurlaritzarentzat interes estrategikoa du eta Udalak berak ere berebiziko garrantzia eman dio historian zehar.

Esku-hartze hau planteatu denean, Sestao Kirolak aurrez aztertu diren zenbait faktore izan ditu kontuan. Elementu hau honako hauek dira: Udal Arraun Eskolaren goraldia, emakumeen arraun eremuan jarduera espezifikoa egiteko aukera, gaur egun dauden harreman onei esker bi taldeen arteko jarduera bateratua egiteko aukera eta arraun taldeen proiektutarako sosten gu ekonomikorik ez egotea.

Portugaleteko emakumeen trainerua desagertu izana, bertan arraunean ari ziren sestaoarrak etxera bueltatu nahi izatea eta Arraun Eskolan jubenil eta kadete adineko zenbati neska egotea izan dira Sestaoko emakumeen traineru berria sortzeko oinarriak. Proiektuaren sorreran 22 arraunlari daude eta senior mailan lehiatuko dira Kaikuren fitxak erabiliz. Horretarako, Udalak jantziak erosi, trainerua egokitu eta Sestaoko Bandera antolatzeko gastuak bere gain hartuko ditu, eta horretaz aparte La Benedictako instalazioak utziko dizkio entrenatzeko.

Emakumeen arrauna bultzatzeko erronka hau oso positiboa da, izan ere Udalak emakumeen arteko kirol praktikari laguntzen dio honekin eta uste du emakumeen senior mailako trainerua sortzea Arraun Eskolan prestakuntza hartzen ari diren gazteentzat erreferentzia izan daitekeela eta baita arraun mundura hurbildu daitezkeen beste gazte batzuentzat ere.

Udal Arraun Eskolari dagokionean, hasiera batean proiektuaren Zuzendaritza Teknikoa bi taldeei eskaini zitzaien. Une hartan eman ziren arrazoiengatik, Iberiak uko egin zion gonbidapenari, eta hori dela eta Arraun Eskola Kaikuren zuzendaritzapean egon da harrezkero. Udalaren esku-hartze proiektuak ezartzen duenaren arabera apurka-apurka partaidetza emango zaie Iberiako teknikoei eta pertsonalari, hauek ere udalerriko gazteak entrenatu ahal izateko.

Iberia eta Kaiku B taldeak traineru bakar batean batzeak -proiektuaren hirugarren hanka- on egingo die Arraun Eskolari eta bi taldeei. Hori eginda Arraun Eskolatik ateratzen diren gazteek, etorkizunean, Sestaon, talde batean zein bestean arraun egiteko aukera izango dute. Horrekin arraun arloko antolakuntza erabat konponduta geratuko da udalerrian. Kasu honetan, Sestaok Kirolak ekipamendu eta dagokion banderaren antolakuntzagatiko gastuak ordainduko ditu.