Prentsa Aretoa
2018/02/13
Delituak %8 jaitsi dira 2017 urtean
“Datuak positiboak dira baina ezin gara geldi egon, gogor jarraitu behar dugu lanean", esan du Herritarren Segurtasuna arloko zinegotziak
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak jasotako datuen arabera, arau-hauste penalak %8 jaitsi ziren Sestaon 2017 urtean zehar, eta gaur aurkeztu dira Herritarren Segurtasuna Batzordean. Estatistikari begiratuz gero ikusiko dugu Sestao 1.281 arau-hauste penal eman zirela iaz, 2016an 1.403 izan ziren bitartean, eta horrek 122 kasu gutxiago suposatzen du.
Oro har kriminalitatearen jaitsiera zigor-arloko arau-hauste gehienetan antzeman da. Kopuruak banakatzen baditugu, konturatuko gara lesio-delituak %4,38 jaitsi direla (153 kasu, 2016an 160 izan ziren), ondarearen kontrako delituak eta sozioekonomikoak atzera egin dute %7,88 (822 kasu, 2016an 914 izan ziren) eta tortura-delituak eta integritatearen kontrakoak %2,82 gutxitu dira (69 kasu, 2016an 71 izan ziren). Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak %10,34 gutxiago izan ziren (52 kasu, 2016an 58 egon ziren) eta ordena publikoaren kontrako delituak %8,33 gutxiago (11 kasu, 2016an 12 izan ziren).
Hilketak eta sexu askatasunaren kontrako delituek ez zuten aldaketarik izan. Iaz hilketa bat egon zen Sestaon, bikotekidearen etxean senarrak emakume gaztea hil zuen, eta kasu hau biolentzia matxistaren barruan katalogatu zen. Sexu askatasunaren kontrako delituei dagokionean, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak guztira zortzi kasuren berri izan dute, 2016an jaso zen kopuru bera.
Aurten kriminalitate tasan %8,70ko jaitsiera eman da, baina aurretik, %6,8ko igoera eman zen 2016an, %10eko jaitsiera 2015ean eta %14ko jaitsiera 2014an. Beraz, azken urteotan delituen kopuruak etengabeko jaitsiera izan du udalerrian.
“Lanean jarraitu behar da”
Ainhoa Basabe, Herritarren Segurtasuna eta Gizalegea arloko zinegotziak, “positibotzat” jo ditu datu hauek, baina eskatu du “erne egoteko” eta "hobekuntza hau datozen urteotan errealitate izaten segi dezan seriotasunez lanean jarraitzeko”.
Herritarren Segurtasuna Batzordean, Udaltzain-buruak iazko ekitaldiari dagokion jardueraren txostena aurkeztu du. Iaz Udaltzaingoak hiru jarduera lerro hartuta antolatu zuen lana; lehenengoa, Ertzaintzarekin koordinatuta lan egitea udalerrian herritarren segurtasuna hobetzeko; bigarrena, hemen ere Ertzaintzarekin elkarlanean aritzea bide-segurtasuna hobetzeko; hirugarrena, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko lan egitea.
Udaltzaingoaren Txostena
2017an Udaltzaingoak 24 pertsona atxilotu zituen eta ikerketa ireki zion 56 pertsona baino gehiagori delituren bat egin izanaren susmopean. Bestalde, 117 salaketa jarri zituen Herritarren Segurtasun Legea hausteagatik. Horietatik, 68 substantzia estupefazienteak hartu edo izateagatik, 16 armak eramateagatik, 24 agenteen agindua ez betetzeagatik edo hauek gutxiesteagatik, 8 ordena publikoa hausteagatik.
Garabiak 277 ibilgailu erretiratu zituen, 2.315 trafiko isun jarri ziren eta bide publikoan abandonatutako 27 ibilgailu erretiratu ziren tratamendu zentro batera. Udal ordenantza hausteagatik 179 isun jarri ziren, horietatik 59 zarata handia ateratzeagatik, 44 txakurrengatik, hamar borrokengatik eta bost ostalaritza establezimenduei jarriak ixteko ordutegia ez betetzeagatik.
Istripuak
Istripuei dagokionean, 231 trafiko istripu egon ziren, 92 kasutan biktimak egon ziren eta 139tan ez. Ez zen hildakorik egon, baina bai larri zauritutako bat eta 114 zauritu arin. Gainera, zazpi harrapaketa egon ziren.
Iaz, Poliziak 1.868 txosten egin zituen Estatistika atalerako, horietatik 1.528 erroldari buruzkoak izan ziren, 319 bizikidetzari buruzkoak, 198 pertsonak etxebizitzetan bizitzeari buruzkoak eta bi bizigarritasunari buruzkoak. Jarduerarekin bukatzeko, 2.357 etengabeko lokalizazio-kontrol egin ziren, 1.571 jakinarazpen judizial eta Polizia Uniformatuak egindako 178 jakinarazpen.
2018 urteari begira, pasa den urtarrilean zinegotzigoak jakinarazi zuen bezala, Udaltzaingoak, udalerrian herritarren artean udal ordenantzak betetzea sustatzeko helburuz egingo duen prebentzio kanpaina kopurua handituko du. Izan ere Udaltzaingoak egiaztatu ahal izan du handiagoa dela gizabidearen kontrako ekintzengatik dagoen kezka eta kexa delituengatik dagoena baino.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14