Prentsa Aretoa
2017/10/11
Gaztelan programak Sestaoko 120 gazte langabetu aktibatuko ditu lan arloan
Proiektu hau, Europako Gizarte-Funtsaren eta Udalaren artean finantzatua, eta Eusko Jaurlaritzak lagundua, urrian jarriko da abian
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta Josu Bergara Sestaoko alkateak, gaur goizean iragarri dute aurtengo urria eta 2018ko uztaila bitartean udalerrian anbizio handiko programa bat garatuko dela, Gaztelan izenekoa, lan egiteko aukera gehien behar duten herritar multzo horretara bideratua: bazterketa arriskuan dagoen gazteria.
Gaztelan, Sestaon gazteen artean dagoen langabezia arazoari aurre egiteko aurrez aurreko plana da. Nerabezaroa igaro ondoren ikasketak utzi eta kualifikaziorik edo lan eskarmenturik ez duen gazteei eta baita gaitasun handiak eta lan esperientzia izanik, enplegua aurkitzen ez duten goi mailako tituludunei begira eginda dago. Ekimen honek aukerak eta irtenbideak eskainiko dizkie 16 eta 30 urte bitarteko 120 gazteri, Sestaon erroldatuak, langabeak eta gaur egun prestakuntza jasotzen ari ez direnak, etorkizun pertsonala eta lan arlokoa izan dezaten.
Alkateak azpimarratu duen bezala, “enplegua gobernu talde honek duen lehentasun nagusiena da”, hori dela eta proiektu hau “arlo honetan legealdiak duen erronka handienetakoa izango da, udalerrian enpresa berriak jarri eta Lanbiderekin enplegu planak antolatzearekin batera”. Bergarak dioenez, “Gaztelan programa gazteen langabezia arazoari irtenbide bat eskaintzeko asmoz sortu zen, arazo hori gure udalerriak duen lakra eta kezka handia eragiten digun arazoa da, une honetan 30 urtetik beherako 402 pertsona baitaude egoera horretan”.
Artolazabal Sailburuak bere aldetik adierazi du “Sestaon erakunde guztiek enplegua sortzeko jarri dituzten neurrien aldeko apustuak apurka-apurka fruituak ematen ari dela. Azken hamabi hilabeteotan %5,3 gutxitu da langabezia Sestaon”. Dena dela hau bezalako “kimu txikiek” bultzatzen gaituzte lan egiten jarraitzen, oraindik ere eta nire ustez egiteko asko geratzen baitzaigu".
Programa hau garatzeko definitu diren lau profilak eta horietako bakoitzean ezarri diren parte-hartzaile kopuruak honakoa hauek dira:
● Ikasketarik eta lan eskarmentutik gabeko gazteak (36 pertsona - %30)
● Ikasketarik ez baina lan eskarmentua duten gazteak (24 pertsona - %20)
● Ikasketak bai baina lan eskarmenturik ez duten gazteak (36 pertsona - %30)
● Ikasketak eta lan eskarmentua duten gazteak (24 pertsona - %20)
Parte-hartzaile bakoitzak laneratzeko bere beharren araberako ibilbide pertsonalizatua jarraituko du, hau da, “egongo dira prestakuntza urria izanik lana aurkitzeko kualifikazio profesionala behar duten pertsonak eta egongo dira baita prestakuntza sendoa izanik lan egiteko lehen aukera behar dutenak esperientzia hartzen hasteko eta enpresen ateak irekitzeko”, adierazi du alkateak.
Horrela bada, Gaztelan programak parte-hartzaile bakoitzari zenbait lan ildo eskainiko dizkio, pertsona bakoitzaren egoera kontuan hartuta, azken helburua lortzeko. Horrela, aurreneko ekintza gaitasun pertsonalak eta sozialak eta mentoring pertsonala entrenatzeko saioak egitea izango da. Bigarren ekintza enplegu bat bilatzeko coaching eta bakarkako eta taldekako laguntza saioak antolatzea izango da.
Enplegagarritasuna lortzeko giltzarri diren gaitasunak garatzeko saioak ere egongo dira eta ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-moduluak egingo dira profesionaltasuna eta eskarmentu profesionala egiaztatzeko gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko dispositiboaren bitartez. jarduketa garrantzitsuagoa izango da kontraturik gabeko lan praktikak, horretarako enpresetan prospekzio lana egingo da dituzten beharrak ezagutu eta aukeratutakoen profilekin uztartzeko.
Gaztelak programak 720.000 eurok kostua du, horietatik 532.594,44 euro Europako Gizarte-Funtsak jarriko ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, Gaztelan programa Euskadirentzat Europako Gizarte-Funtsak onartu duen 2014-2020 Euskal Autonomia Elkarteko gazteen enplegurako programa operatiboaren barruan dagoelako. Gainerako 187.405,56 euroak Udalaren aurrekontutik irtengo dira. Euskadiko Fondo Formación fundazioa aukeratu da proiektu hau garatzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14