SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/01/17

Udalak etorkinei laguntzeko gida argitaratu du

Atzerritarrei gizarteratzeko prozesuan laguntza eman diezaieketen elkarteei buruzko informazioa jasotzen du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak etorkinei laguntzeko gida bat argitaratu du; gida hau oinarrizko gizarte zerbitzuetan banatuko zaie Sestaora beste herrialde batzuetatik heldu berri diren eta gizarteratzeko laguntza sarea behar duten herritar guztiei.

Flori Núñez, Gizarte Ekintza eta Adinekoak arloko zinegotziak azaldu duenez “gure udalerrira datozen atzerritarrak sarritan bakarrik eta galduta egoten dira. Bizkaian badaude horretako elkarteak funtzionatzen, eta  etorkinek elkarte hauek egoera berean dauden beste pertsona batzuk ezagutzeko, gizarteratzea sustatu eta baliabideak eskuratzeko baliatu ahal dituzte, baina hauen ezagutzarik ez dutenez, gure nahia kontaktuan jartzen laguntzea da eta horixe da hain zuzen ere gida honen xedea"

Agenda hauek, gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez argitaratuta daude, oinarrizko gizarte langileen eskura egongo dira, eta hauek izango dute ardura, euren iritzi profesionala kontuan hartuta, agenda jasotzeko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei banatzeko.

Liburuek bi informazio mota dituzte. Lehen atalean etorkinak, nazionalitatea edozein dela ere, etorkinei laguntza ematen dieten Bizkaiko elkarte guztien fitxa teknikoa jaso da. Modu argi batean zehazten dira izena, kokapena, harremanetan jartzeko era eta jarduera. Bigarren atalean etorkinen elkarteak datoz, burutzen duten jarduna jasotzen duten pertsonen jatorri geografikoaren arabera sailkatuta. Horrela bada, atal honetan laguntza ematen duten entitate hauen banaketa honako hau da: Europako Ekialdea, Hego Amerika, Afrikako Iparraldea, Afrikako Azpi-Sahara, Ekialde Hurbila, Ekialde Urruna, Indiako Azpi-kontinentea.

Udalak 900 gida argitaratu ditu guztira, horietatik 500 ale gaztelaniaz daude Latinoamerikako herritarrek osatzen baitute etorkin kopururik handiena, 200 frantsesez daude eta gainerako 200 aleak ingeleraz.  Datozen egunotan informazioa  Web orrian ere egongo da herritarrek modu eroso batean kontsultatu ahal izateko.

Gida honetaz  gain, Gizarte Ekintza eta Adinekoak arloak  EUDELEK Euskal Herriko udalei eskaintzen dien aldibereko itzulpen zerbitzua aktibo dauka. Baliabide hau gizarte laguntzaileen eskura dago eta telefono dei bat eginda 51 hizkuntzaren itzulpen zerbitzua izango du etorkinarekin dituen harremanetan laguntzeko.