Prentsa Aretoa
2016/12/27
Udalak 33,1 milioi euroko aurrekontua onartu du 2017rako
Enplegua, gizarte politikak, herritarren segurtasuna eta garbiketa kontratu baten kudeaketa izango dira datorren urteko lehentasunak
Sestaoko Udalak onartu du 2017rako aurrekontua, guztira 33,1 milioi eurokoa. Kopuru horrek 2016koarekiko %7ko murrizketa dakar diru-sarreretan.
Datorren urterako aurrekontuaren murrizketa zenbait arrazoirengatik eman da: Lehenengo eta behin, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalkutxa funtsak 673.000 euro gutxiago emango dio Udalari. Honi gehitu behar zaio Sestaoko enpresa nagusi den ArcelorMittal enpresa jarduera maila baxuan ari dela lanean, eta horren ondorioz, energia kontsumitzaile handiak diren enpresek ordaindu beharreko tasagatik Udalak jasotako sarrerak 300.000 eurotan murriztuko dira. Datorren ekitaldiko kontuetan ez da jasoko enpresa berriak ezartzeagatik hirigintza izaerako diru-sarrera berezirik, aurten Bricomart eta ITP Precicast enpresekin gertatu izan den bezala.
Beraz, gastatzeko 2,5 milikoi euro gutxiago izango dira, eta aurrekontuaren ardatzak bi hauek izango dira: Zerbitzu guztiak ematea bermatzea eta herritarren ongizatea eta bizitza-kalitatea hobetzea. Horrela, 2017a urte zaila izango dela dirudien arren, Udalak enpleguan, gizarte politiketan, herritarren segurtasunean eta hiriaren garbiketaren hobekuntzan ezarri ditu lehentasunak. Lan lerro horietan jasotzen dira azaroaren amaiera eta abenduaren hasiera bitartean egindako parte-hartze prozesuan herritarrek adierazi dituzten nahiak. Gainerako sailek, aldiz, murrizketak izango dituzte euren aurrekontuetan, Udalaren egoera ekonomiko berrira egokitu beharraren ondorioz.
%26an igo da enplegu eta formazio programetarako dirua
Horrela, ekonomi sustapena eta merkataritza bultzatzeko programek 1,3 milioi euro jasoko dute, hau da, joan den urtean baino %26,3 gehiago. Kopuru horrekin Behargintza, enplegu zentruaren jarduera eta gaur egun abian den enplegu plana ere indartuko dira. Berrikuntza bat izango du, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzari esker, Lanberri izeneko programa berri bat izango du, langabetuen formazioa hobetzeko helburuz. Era berean, Udalak beste proiektu berri bat ere sustatuko du, Gaztelan izenekoa. Horren helburua gazteak lan munduan sartzea izango da, eta hau Europar Batasunak diruz lagunduta dago.
Gizarte Ekintza, Adinekoak eta Berdintasun Arloko sailek 5,8 milioi euro kudeatuko dituzte, hau da, 2016an baino %2 gehiago. Horrela, diru gehiago bideratuko da etxean laguntzeko zerbitzuaren programetan, gizarte larrialdiko laguntzetan, hirugarren adinekoen behatokian eta Juan Ellacuria adinekoen Egoitzan gastatzeko. Horrez gain, mantendu egingo dira aurten Udalak Aunar, Afises eta Neba-Neba elkarteekin sinatutako hitzarmenak, udalerriko honetako zenbait kolektiboren beharrei erantzuteko lana egin dezaten.
Herritarren Segurtasuna eta Gizalege arloak 4.370.355 euroko aurrekontua izango du, 2016an baino %6,7 gehiago. Igoera honek badu bere azalpena, batez ere azken urtean Udaltzaingoan egindako berregituraketagatik. Hala ere, bestelako proiektuak ere burutuko dira, hala nola udaltzaingorako ibilgailuak berritzea. Gaur egun duen baino patruila-ibilgailu bat gehiago izango du, eta oraingoan teknologia hibridoaren aldeko apustua egingo da.
Kale Garbiketaren hobekuntza
Kale garbiketa eta hiri-hondakin solidoen bilketarako udal zerbitzuak ere aurrekontu-sail handiagoa izango du. Hain zuzen ere, gaur egun baino %9,3ko kopuru handiagoa bideratuko da, guztira 4.530.180 euro. Horrekin gaur egun lehiaketa fasean dagoen eta laster adjudikatuko den garbiketa-kontratu berriari egingo zaio aurre. Kontratu honek berrikuntza handiak ekarriko ditu, adibidez udalerriko edukiontzi eta paperontzi guztiak aldatuko dira, ibilgailu berriak jarriko dira lanean eta Sestao garbiago baten irudia emango duten zerbitzu berriak jarriko dira abian.
Gainerako udal sailek murrizketak izango dituzte beren sailetan, zeinek bere lehentasunen arabera, parte-hartze prozesuan herritarrek adierazitakoari erantzunez. Hezkuntzak, adibidez, soilik %3,12ko murrizketa izango du, bere garrantzia kontutan hartua. Kirol Sailak %5,5eko jaitsiera izango du, eta Kulturak ere %8 gutxiago. Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak sailak izango dira beren aurrekontuetan murrizketarik handiena jasango dutena.
750.000 euro San Pedro Plaza estaltzeko
Inbertsioak egiteko aurreikusitako dirua erdira jaitsiko da, pertsonen aldeko apustua egite aldera. Hala ere, aurrekontuan 900.000 euroko aurrekontu-saila jasotzen da, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin sinatutako lankidetza hitzarmenetik datorrena, eta bide publikoan hobekuntzak egiteko proiektuetara bideratu behar dena.
Aurrekontuan jasotzen den aktuazioetako bat San Pedro Plaza estaltzeko aurrekontua da, horrelaxe eskatu izan baitute auzotarrek burututako parte-hartze prozesuan. Obra hori egiteko 750.000 euro bideratuko dira. Era berean, Las Llanas Zumarkalea berriro urbanizatzeko gastuei aurre egiteko 150.000 euroko hasierako kopuru bat zehaztu da. Koporu hori Diruzaintzako gerakinarekin eta 2018ko aurrekontuarekin osatuko da.
Zorra murrizten da
Udalak Industria Ministerioarekin eta BBKrekin duen zorra ordaintzera 447.000 euro bideratuko dira. Zor horren jatorria La Benedictako Bida eraiki eta Portopineko garajean aparkaleku partzelak erostetik dator.
Diru sarrerei dagokienez, kopururik handiena Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalkutxa Funtsatik dator, 16.461.943 euro. Ondoren Ondasun Higiezinen Zergatik (OHZ), guztira 4.695.000 euro bilduko baitira. Hurrengo diru-sarrera iturria Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga da, hau da, bi milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresek ordaintzen duten zerga. Honekin Udalak 1.297.000 euro bilduko ditu. Ondoren datoz Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren bidez jasotzen direnak, 1.150.000 euro.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14