SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/11/09

Enplegua, Hezkuntza, Herritarren Segurtasuna eta Gizalegea dira arlorik garrantzitsuenak Sestaoko hiritarrentzat

350 pertsonak hartu dute parte parte-hartze prozesuan eta gehienak San Pedro Plaza estaltzearen aldekoak dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak gaur goizean eman ditu jakitera 2017 urterako udalaren aurrekontuak burutzeko azken bi asteotan sustatu duen herritarren parte-hartze prozesuaren emaitzak.

Gobernu Irekia arloak jaso eta Eduardo Abad zinegotzi ordezkariak aurkeztutako datuen arabera, guztira 347 pertsonak hartu dute parte prozesu honetan, eta kontuan hartuta Sestaoko Udalak lehen aldiz jotzen duela herritarrengana udalaren aurrekontuen gainean galdetzeko eta beraz ez dagoenez gai honen inguruan parte-hartzeko kulturarik, parte-hartzaileen kopurua interesgarria dela uste du.

Aurrekontuen arloan lehendabiziko parte-hartze esperientzia denez, Udalak proposatu duen prozesuak izaera pedagogikoa du; alegia, batez ere honelakoak azaltzea da kontua: aurrekontu bat zer den, diru-sarrerak nondik etortzen diren eta gastuak zertara bideratzen diren. Horren ondoren hiru galdera egin dira, erantzuteko errazak, eta horietan nagusiki gastuen lehentasuna ezartzea eskatu zaie herritarrei. Datozen urteotan, herritarrek ezagutza eta parte-hartzeko kultura handiagoa jasotzen duten neurrian, gobernu taldeak konpromisoak zabalduko ditu parte-hartze arloan.

Euren iritzia emateko, 347 pertsona horietatik, 287 pertsonak bertaratu eta informazioa auzoz auzo jarri da postontzia eta karpa erabili dute eta 60 pertsonak www.sestao.eus web orria. Sexua kontuan hartuta, parte-hartzaileen % 41,23 gizonak eta %58,77 emakumeak izan dira. Adinari begira, parte-hartzaileen kopuru handiena 36 eta 45 urte bitarteko pertsonek osatzen du eta jarraian 26 eta 35 eta 46 eta 55 urte bitartekoek. 

Lehendabizi herritarrei eskatu zaie udalaren arloen lehentasunaren araberako hurrenkera bat egitea gastua lehenesteko. Lortutako emaitzak garbi uzten du herritarren lehen hautua enplegua izan dela eta ondoren hezkuntza, herritarren segurtasuna eta gizalegea. Beste aldean, balorazio txikiagoa jaso duten atalak euskara, kirolak eta merkataritza izan dira.

Galdetegiko bigarren galderak inbertsioen kapituluak osatzen dituen programak lehenestea eskatzen zuen. Kasu honetan hiritarren iritziz, baliabide ekonomikoak batez ere kaleak konpontzera bideratu beharko lirateke eta ondoren ikastetxeak eta haurrek jolasteko guneak. Arlo honetan, zerrendako azkenak izan dira udalaren lokalen konponketa, kirol instalazioak hobetzea eta ekipamendu berriak sortzea.

Azkenik, herritarrei 2017 aurrekontuak jaso beharko lukeen proiekturik garrantzitsuenari buruzko iritzia emateko eskatu zaie, eta horretarako hiru aukera hauek: Las Llanas Zumarkalea berriro urbanizatzea, San Pedro Plaza estaltzea eta Hiru Kontseiluen Plaza Poliziaren polizia-etxe bat irekitzea. Lehen postuan San Pedro Plaza estaltzea geratu da eta ondoren Las Llanas Zumarkalea berriro urbanizatzea eta azkena Hiru Kontseiluen Plazan Polizia-etxe bat irekitzea.

Erantzun hauez gainera, parte hartu duten pertsonek aukera hau probestu dute Udalari 153 proposamen helarazteko irisgarritasuna, gizalegea, hiri-altzariak, aparkalekua, garbiketa, kultura eta beste zenbait konturi buruz, eta hauek guztiak aztertuko dituzte gobernu taldeak eta udaleko teknikariek bideragarriak diren ikusteko.

Datu hauek ezagutu ondoren, gobernu taldeak datozen egunotan azkenduko du udalaren aurrekontu proiektua hile honen bukaeran talde politikoei aurkezteko.