Prentsa Aretoa
2016/09/02
Udalak baimendu egin du Lantegi Batuak Sestao Bai poligonoan ezartzea
Udalak goiz honetan sinatu du obra-lizentzia, enplegu zentro berezia
Sestaoko Udalak obra-lizentzia eman dio Lantegi Batuak Fundazioari, lanerako eta enplegu-zentro berezia eraikitzeko Sestao Bai industria poligonoan. Horrela iragarri du gaur goizean Josu Bergara alkateak. Esan duenez, “oso berri ona da gure herrirako, inguruko ekonomia berrindartzen eta lan aukera berriak sortzen lagunduko duen enpresa-proiektu bat ezarriko delako, desgaitasuna duten pertsonen kolektibo bati zuzendua".
Lanerako zentroak sorospen, giza-heziketa eta formazio izaerako zerbitzuak dira, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta autonomiaren sustapena lortzeko lana eskaintzen dutenak. Enplegu-zentro bereziek, aldiz, duten helburu nagusia da desgaitasuna duten pertsonei lan merkatuan sartzen laguntzeko lan produktiboa eskaintzea.
Beraz, Lantegi Batuak-ek 2,8 milioi euroko inbertsioa egingo du bulegoak izango dituen industria-lantegi arin bat eraikitzeko, 2.152 metro karratuko azalera izango duena. Instalazio hauetan bi jarduera mota burutuko dira. Batetik, arlo industriala egongo da, zirkuitu elektronikoak egitera eta azpimultzoen eta azken multzoen mihiztatzera bideratua, ondoren beste enpresa batzuetara bidaltzeko. Bestetik, formazio arlo bat ere egongo da, langileei beharrezko duten formazioa eta trebetasunak eskaintzeko, produkzio aldera pasatu ahal izateko.
Lantegi Batuak-eko lanerako zentroak eta enplegu-zentro berezia Sestao Bai enpresa-gunean ezarriko den bigarren enpresa-proiektua izango da. Orain arte Precicast-ITP enpresa dago, eta 2017 jasieran jardunean hasiko den beste lantegi bat eraikitzen ari da, eta 2021erako 200 lanpostu inguru sortzeko aurreikuspena du.
Lantegi Batuak proiektuak ere enpleguari bultzada handia emango dio. Gaur egun Sestaoko 42 pertsona ari dira fundazioaren zentroetan lanean. Hala ere, instalazio berrietan 110 pertsonak lan egin ahal izango dute, eta horrela aldeko erantzuna eman ahal izango die itxaronzerrendan dauden pertsonei, Sestaon eta eskualdeko gainerako herrietan. Azpiegitura berri hau egiteak epe ertain eta luzera eskualdean orokorrean eta Sestaon modu berezian dauden pertsona ezgaituentzako lanbide plazen eta enplegu bereziko postuen beharra konponduko duela.
Alkateak gogoratu duenez, Sestao Bai enpresa-gunearen bazkide sustatzaile biak diren Sestaoko Udaletik eta Bizkaiko Foru Aldunditik “harremanak burutzen dira enpresekin, bertan dauden lurrak okupatu ditzaketen proiektu berrien bila”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14