Prentsa Aretoa
2015/07/28
Sestaoko Udalak 33,7 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2015 urterako
Aurrekontuak berriro ere pertsonak izango ditu ardatz
Sestaoko Udalaren Osoko Bilkurak gaur goizean 2015. urterako udal-aurrekontua onartu du. Guztira 33.791.061 milioi eurokoa izango da. Aurrekontua aurrera atera da kontsentsu handi batekin gobernu taldeak azken asteotan egindako negoziazioei esker. Zentzu honetan, eta PNV alderdiak gehiengo osoz gobernatzen badu ere, nazionalistak zabalik egon dira gainerako taldeek egindako proposamenak entzuteko eta aurrekontu zirriborroan leku egiteko. Elkarrizketa hauei esker, PSE-EE alderdiak egindako emendakin guztiak onartu dira (10 guztira), 167.737 euroko balioarekin eta PP alderdiaren 7 emendakin, 116.000 euroko balioa dutenak. Ondorioz, sozialistek aldeko botoa eman diote aurrekontuari popularrek abstentziora jo duten bitartean. EH Bildu eta Bai Ahal Da-Sí Se Puede alderdiek, emendakinik aurkeztu ez duten bakarrak, kontrako botoa eman dute.
Aurrekontuak onartzea gobernu taldearen lehentasunetako bat da. Legealdiaren lehen 100 egunetan onartzeko konpromisoa hartua zuen Sestaoko Udalak kontuak indarrean izateko helburuarekin. Honen gainean, gogoratu behar da PNV alderdiak ahalegina egin zuela aurrekontua 2014 urteko bukaera aldean onartzeko baina gainerako indar politikoek negoziatzeko interes falta ikusita aurrekontua luzatzera derrigortu zuen. Hala eta guztiz ere, Udalean maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren ireki den aro politiko berriak, gobernu taldearen gehiengo osoarekin, puntu hau berriro hartzeko aukera ematen du eta bultzada berri bat eman.
Aurrekontua gaur goizean onartu da eta irailaren 1ean sartuko da indarrean, abenduaren 31ra bitarteko lan tresna izango delarik. Josu Bergarak, Sestaoko alkateak azaldu duenez, proiektu berri hau “Udalak 2015 urteko ekitaldia amaitu arte dituen beharrei aurre egiteko aurrekontua da eta lau hilabete hauetan gauzatu ahal diren inbertsio proiektuak modu onean aurrera eramateko”. Aurrekontuak “berriro ere pertsonak izango ditu ardatz, gizarte arloko diru-partidak eta enplegurako eta ekonomia suspertzekoak garrantzi handia hartzen baitute, guretzat garrantzitsuak diren beste batzuk, hiria eraberritzea esaterako, alde batera utzi gabe”, adierazi du alkateak.
Gizarte Ekintza, Adin Nagusiak eta Berdintasuna Atalek 5,5 milioi euroko aurrekontua izango dute, baliabideen %16, 2 alegia. Azken urteotan ohi den bezala, arlo honetan dauden lehentasunetako bat baldintzak betetzen dituzten gizarte larrialdietako laguntza eskabide guztiei erantzuna ematea izango da, eta horretarako gobernu taldeak 520.000 euroko diru-partida bideratu du. Etxean laguntzeko zerbitzurako kudeaketa bermatzeko 1.287.000 euro egongo dira, 27.000 euro familia behartsuei bestelako laguntzak emateko eta 7.000 euro etxe-gabetze arazoa duten familiei laguntza emateko Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin dagoen hitzarmena mantentzeko.
Herritarren segurtasunarekin lotuta dauden partidak 4,1 milioi eurokoak dira, aurrekontuaren % 12,1. Sail honen barruan Las Canteras aparkalekuan bideo-zaintza kamerak ipintzea bezalako ekimenak jasotzen dira. Kirol arloak, bestalde, 3 milioi euroko baliabideak izango ditu, aurrekontuaren % 9,1ekoa, diru hori instalazioen mantenua eta kirol eskaintza egitera, instalazioetan inbertsioak egitera eta kontratatuta dituen zenbait zerbitzu ordaintzera bideratuko dira.
Sustapen Ekonomia Arloak 1,1 milioi euroko aurrekontua izango du, % 3,2. Diru hori enplegua eta formakuntza programetan, Behargintza kudeatzeko eta tokiko merkataritzari laguntzak emateko inbertitzen ari da.
Hiria hobetzeko inbertsioen kapitulua 1,7 milioi eurokoa da. Horrela bada, urtearen azken partean egingo diren aktuazioetan azpimarratzekoa da Autonomia eta Los Baños kaleak Amador Palma parkearen bitartez lotzen dituzten eskaileren erreforma. Eskailera hauek azken urte hauetan berriro urbanizatu diren bi zonalde lotzen dituzte, eta hori dela eta inguru horretako eraberritzea azkentzeko erreformatuko dira.
Angela Figuera Institutua eta Las Canterasen artean kokatzen den Txakurgune parkean argiteria hobetzea izango da egingo den inbertsioetako beste bat, eta horretarako farolak jarriko dira parkearen azken zatian gaur egun dagoen argi faltari konponbidea emateko. Aurrekontu honekin beste proiektu garrantzi bati ere bultzada eman nahi zaio, hain zuzen ere egoera txarrean dauden zuhaitzen txorkoak berrituko dira egokitu eta erorketak saihesteko. Azkenik, Kasko plazan auto-garbiketa egiten duen bainu publikoa jarriko da egoteko toki hau erabiltzen duten pertsonen behar fisiologikoei erantzuteko. Aktuazio hauetaz aparte La Paz Auzunean jarriko diren igogailuak aipatu behar dira, proiektu hau ez da jasotzen aurrekontuetan eta beste 1,2 milioi euroko inbertsioa da.
Urte bukaera arte interesa duten beste diru-partida batzuk eskolako bekak emateko jarri diren 115.000 euro eta Sestao Berri Elkarteari eman zaizkion 284.000 euro dira, azken partida hau Txabarri kaleko 25, 27, 29 eta 31 zenbakietako eraberritze lanak egiteko bideratu da. Horretaz aparte 62.900 euro jarri dira antzinako Patronatuaren etxadiko eraikinen fatxadak eraberritzeko proiektua idatzi eta udazkeneko merkataritza-bonoa berriz egiteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14