SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/02/04

Sestaoko Udalak eta BiscayTIK Fundazioak “Sestao Zabaltzen" plataforma aurkezten dute

Esta herramienta está pensada para acercar la actividad municipal a la ciudadanía, favoreciendo la comunicación y la participación

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak eta BiscayTIK Fundazioak “Sestao Zabaltzen

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik Fundazioak eta Sestaoko Udalak gaur goizean aurkeztu dute Sestao Zabaltzen online programa, web horri hau Sestaoko herritar guztientzat zabalik dago eta udalaren jardunean parte hartzeko eta harekin kolaboratzeko erraztasun guztiak eskaintzeaz gain komunikazio bide berriak irekitzen ditu.

Sestao zerbitzu hau duen Bizkaiko bigarren udalerria izango da 2014an abian jarri zuen Derioren atzetik. Aurkezpenean parte hartu dute Josu Bergara Sestaoko Alkateak eta Juanan Martín Zubiaur Biscaytik Fundazioaren Zuzendari Nagusiak. Hauek Sestaoko udalerrian izan duen harrera ezin hobea eta zerbitzu berri hau gardentasunaren kudeaketan pausu bat gehiago dela azpimarratu dute.

Sestao Zabaltzen plataforma Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik Fundazioaren eta Sestaoko Udalaren elkarlanaren emaitza da. BiscayTIK Fundazioak gobernu jarduera zabal eta gardena inplementatu nahi duten udal guztien eskura jartzen duen Udala Zabaltzen online plataforma pertsonalizatzearen emaitza da. Horren bidez herritarren parte-hartzea errazten da; tresna hau arina, intuitiboa eta modernoa da eta udal bakoitzak pertsonaliza dezake.

Herritarren parte-hartzea

Web helbide berrian herritarren parte-hartzearekin lotuta dauden jarduerei buruzko azken berrikuntzak ikusi ahal izango dira eta inkesten bidez gaurkotasuna duten gaien inguruko iritzia eman ahal izango da eta hori guztia Interneten bidez.

Gainera, Sestao Zabaltzen programak Kalezaindu atala ere badu, online tresna aurreratu honen bidez hondatuta dauden, funtzionatzen ez duten edota hobetu daitezkeen hiri altzarien edo bestelako elementu publikoen gora beheren berri eman ahal zaio Udalari. Azken batean, atal honi esker, herritarrek toki publikoak egoera onenean mantentzen kolaboratu ahal izango dute.

Hau guztia [zabaltzen.sestao.net] helbidera jota lor daiteke. Gaur bertan hasita Sestao Zabaltzen programarako lotura zuzena ere izango da Udalaren web orrian.

Sestaoko Udaleko mugikorrentzako app-a

Kalezaindu atalak mugikorrentzako bertsioa ere badu. Smartphon-a erabiliz edozein sestaoarrek bidali ahal izango ditu testua duten oharrak eta argazkiak udaletxera, dauden matxuren eta gorabeheren berri emateko. Ardura hori duen udaleko sailak bere aldetik abisu horri erantzuteko ahalegina egingo du ahalik eta modu egoki eta azkarrenean.

Mugikorretarako aplikazio hau Android eta Apple aparailuetarako bertsioan dago. Laster Windows Phonerako bertsioa ere eskuragarri egotea aurreikusten da.

Alkateak azpimarratu du Sestao Zabaltzen programa abian jartzea legealdia honetan abian jarri den tokiko administrazioaren modernizazio prozesuaren barruan kokatzen dela. Zentzu honetan, gogora ekarri du legealdi honetan  Udaleko web orria berritu dela, Udalarekin ehun bat tramite online egiteko aukera ezarri dela, Kasko eta San Pedro plazetan doako wifia instalatu dela eta kiroldegietako erabiltzaileei zenbait espazio online alokatzeko aukera eman zaiela.

Gobernu taldea sare sozialen, posta elektronikoaren eta instantzien bidez lan handia egiten ari den arren  herritarrek hiribidean ikusten dituzten intzidentziei erantzuteko , Bergara jaunak uste du Kalezain zerbitzua abian jartzeak aukera emango duela herritarrei parte hartzeko tresna berri bat eskaini ahal izateko, era horretan Udalarekin harremanetan jartzea ahalbidetuz eta ematen diren kalte horien berri jaso eta udalaren esku-hartzea izateko.