SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/12/19

Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontua %5,5 handiagoa da, 36,56 milioikoa

Aurrekontuak prestatzerakoan gobernu taldeak herritarren segurtasuna, inbertsioak eta babes sozialeko programak indartu nahi izan ditu

rss Ezagutzera eman
Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontua %5,5 handiagoa da, 36,56 milioikoa

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Gobernu Taldeak gaur goizean aurkeztu ditu 2015erako aurrekontuak, guztira 36,56 milioi eurokoak. Udal kontuek %5,5eko igoera izango dute aurreko urtearekiko, eta horrela diru gehiago erabili ahal izango da programa guztietan.

Josu Bergara alkateak adierazi duenez “2015eko aurrekontuek udalei exijitzen zaizkigun legezko betebehar guztiak betetzen ditu, hala aurrekontuen egonkortasuna nola gastuaren araua". Era beran, “zerbitzu publiko guztiak mantentzea eta Sestaoko herritar guztien bizitza kalitatea ere bermatzen dituzte" aurrekontu hauek, eta "ekonomia beharrei" erantzunez egin izan dira, hala ere "krisiaren alderik txarrenaren amaiera eta ekonomiaren susperraldiaren hasiera” baten aurrean gaudela erakusten dute.

Josu Bergarak azaldu duenez, aurrekontuak prestatzerakoan gobernu taldeak herritarren segurtasuna, inbertsioak eta babes sozialeko programak indartu nahi izan ditu, gaur egun udalerrian dauden beharrei erantzuteko asmoz. “Edozeren gainetik, pertsonei zuzendutako aurrekontua da" adierazi du alkateak.

Hiriaren hobekuntza aldetik, alkateak azpimarratu du obrarik gehienak auzoetan izango direla, "aurrekontu honekin Sestao Portugaleterekin bat egiten duen aldearen eraberritze urbanistikoari abiada ematen zaio, alde horretan hutsune handiak detektatu baitira eta horiek hurrengo urteetan konpontzen joateko asmoa daukagu”.

Sarrerak handitu egin dira joan den urtearekin alderatuta, izan ere Udalkutxa Fondotik datozen diru sarrerak handitu baitira (17.000.000 €), eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin izenpetutako hitzarmena ere, milioi bat eurorekin finantzatuko baititu La Paz auzuneko igogailuak eraikitzea, horrela auzo horretako irisgarritasuna hobetuz. Sarreren igoera horren beste adierazgarri bat da katastroa berritzeko azken hilabeteetan egindako lana, 600.000 euro gehitu baita da Ondasun Higiezinen Zergan jasota ez zeuden jabegoak erregularizatu ondoren.

Aurrekontuetan gehien hazten diren kontu-sailak honako hauek dira: Herritarren Segurtasuna %11; Gizarte Zerbitzuak %7,80; Bide Publikoen Pabimentazioa joan den urtean baino %7,37 gehiago. Eta osotara hartuta, Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen Sailak 5,5 milioi euro izango ditu. Herritarren Segurtasun Sailak 4,2 milioi euro; Bide Publikoak 4,6 milioi euro, Herritarren Segurtasunak 4.2 milioi euro, Enplegua eta Formazioak 1,3 milioi euro, Kirol Sailak 3,2 milioi euro eta Kultura, Euskara eta Gazteria Sailak 1,9 milioi euro.

Aurrekontuetan 4,7 milioi euro bideratu dira inbertsioak egitera. Diru horrekin, Udalak honako lan hauek finantzatuko ditu: La Paz Auzoan bi igogailu jartzea (1.350.000 euro), Francisco Llaseras Auzunea berriz urbanizatzea (310.000 euro), Txabarri kaleko 51tik 61era arteko zenbakien atzeko aldearen urbanizazioa (190.000 euro) eta Energia-eraginkortasunerako Planaren 4. Fasea burutzea (80.000 euro). Horrez gainera, beste bi proiektu garrantzitsu finantzatzeko aurrekontu-sailak ere zabalik utzi dira, Las Llanas Zumarkalea berriro urbanizatzea eta Amador Palmako eskailerak eraberritzea alegia.

Gizarte Ekintza arloan, aurrekontuan 550.000 euro jasotzen dira Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako, 1.220.000 euro Etxean Laguntzeko Zerbitzua ordaintzeko, 115.000 euro eskoletako bekak emateko, 27.000 euro familia behartsuei bestelako laguntzak emateko, 2 milioi euro Juan Ellacuría adinekoentzako egoitza kudeatzeko, 22.000 euro adinekoen etxeetan suteen detektagailuak jartzeko planarekin jarraitzeko eta 20.000 euroko aurrekontu-sail berri bat, familia behartsuei Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzen laguntzeko.

Herritarren Segurtasun arloko berrikuntzen artean, 125.000 euroko aurrekontu-sail bat sortu da, Hiru Kontzejuen Plazan udaltzaingoaren  polizia-etxe bat irekitzeko eta balen aurkako txalekoak erosteko, udaltzainen segurtasuna handitzeko helburuz eta sindikatuen eskariz.

Formazio eta enplegurako, 243.000 euro jasotzen ditu aurrekontuak 2014-2015eko Enplegu Planerako, eta 533.000 euro Behargintzaren mantenurako eta jarduerak burutzeko. Arlo honetan, alkateak adierazi du Eusko Jaurlaritzak 2015ean Enplegu planen deialdi berri bat ateratzea espero duela, eta Lanbidek udalerriari emango dion kopurua ezagutzen denean orduan sartuko da kontu hauetan.

Aurrekontuan badago 1,1 milioi euroko aurrekontu-sail garrantzitsu bat babes ofizialeko etxebizitzak erostera bideratuko dena. Aurrekontu-sail horretan Txabarri kalko 25etik 31ra arteko zenbakietako sustapenean pisuak erostera bideratuko da, finantziazioa desblokeatu eta eraikinaren eraberritze lanak datorren urte hasieran hasteko helburuz.

Ikastetxe publikoen mantentze lanen aurrekontua 965.000 eurokoa da, Lanbide Hastapeneko Zentroarena 487.000 eurokoa, Musika Eskolako 819.000 eurokoa, Liburutegikoa 372.000 eurokoa, jaietarako 270.000 euro, kirol instalazioen behar bezalako funtzionamendurako 2 milioi euro, eta 2015eko Merkataritza Bonorako 45.000 euro.

Aurrekontuek, Udalak Portopín garaje-partzelak erosteko iaz eskatutako 1,8 milioiko kreditua itzultzea ere jasotzen dute, bigarren itzulketa kopurua 290.000 eurokoa izango da, eta baita Gobernu zentralak, La Benedictarako sarbideko bide berria egiteko, aurreko legealdian Udalari eman zion 2 milioi euroko maileguaren 200.000 euro itzultzea.

Aurrekontu proiektua gaur goizean aurkeztu zaie talde politikoei Ogasuneko Batzordean, eta hauek urtarrilaren 8ra arteko epea izango dute zuzenketak aurkezteko. Tokiko Gobernua zabalik dago aurrekontuak hitzartzeko borondatea duten alderdi guztiekin onartzeko.