SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/06/14

Sestaoko gobernu-taldeak 107 ekintza baino gehiago bultzatu ditu legealdiaren lehenengo urtean

Gobernu-taldeak gaur goizean prentsaurrekoa eskaini du Sestaoko Udalean legealdiaren lehenengo urteari dagokion balantzea egiteko. Udalerriko alkateak, Josu Bergarak, “oso ekitaldi bizia izan dela” azpimarratu du. Errealitate ekonomiko konplexutik abiatuta, bere taldeak 107 ekintza bultzatu ditu, bai banan-banan, bai beste herri-administrazio batzuen laguntzaz. “Hau oso urte gogorra izan da, baina indartsuagoak egin gaitu eta guztiaren gainetik guk herriarekin konpromisoa hartu dugula argi eta garbi gelditu da. Hala, zuhurtziaz, zintzotasunez eta serio lan egiten jarraituko dugu aurrera ateratzeko”.

rss Ezagutzera eman
Sestaoko gobernu-taldeak 107 ekintza baino gehiago bultzatu ditu legealdiaren lehenengo urtean

ARGAZKIA JAITSI

Egindako lana baloratzen hasi baino lehen, gobernu-taldeak herriari hamabi hilabete hauetan eskainitako laguntza eta emandako indarra eskertu dizkio. Era berean, pertsona askok udalerria hobe dadin Udalarekin jarduteko interesa eta inplikazioa eskertu ditu. Halaber, egin diren akatsengatik barkamena eskatzeko denbora izan da; horiek, zalantzarik gabe, suspertu egiten dizkiete egunero zinegotzigoetan hobetzen saiatzeko.

Analisi zehatzagoa eginez, EAJko ordezkarien iritziz, azkeneko urtean Sestaon etapa berria hasi da, “errealitateen garaia eta ez fantasiena”, azaldu du alkateak. Ildo horri jarraiki, adreiluarekin zerikusia zuten proiektu faraoniko handien politika utzi da Udalaren agendan herritarren egiazko beharrak jartzeko, hala nola enplegua, aparkalekua eta gizarte-arreta.

Herritarrekiko alkatearen eta zinegotzi taldearen gardentasuna eta hurbiltasuna gobernu berriaren beste nortasun-zigilu bat da. Aurrekoari eutsiz, alkateak bere bulegoan 320 herritarrei arreta eskaini die, beren arazoak entzun eta ebazten saiatzeko. Hainbat kaleratze gelditu ditu, herriko familiak kalean ez uzteko. Horretarako, pertsonalki jarri da harremanetan erakunde finantzarioekin. Orokorrean, Udalak jendeak informazioa eskatu ostean, 1.247 proposamen, kexa eta eskaera erantzun ditu. Horiek eremu guztietatik iritsi dira, eskabide arruntetatik hasita gizarte-sareen bidez harreman pertsonala izateraino.  Azkenekoei erreparatuz, gutxi gorabehera 450 Obra eta Zerbitzuen Arloari dagozkio.

Krisiaren testuinguruan eta diru-sarrera publikoak jaisten ari diren garaian, Sestaoko Udalak ahalegin garrantzitsua egin du diru gutxiagorekin berdina egiten saiatzeko. Horretarako, enpresen arteko lehia aprobetxatuz, udal-kontratu batzuen karga ekonomikoa murriztea lortu du, adibidez, pertsona adinduen zentroei edo Gaztelekuari dagokien kudeaketarena. Bide hori jarraitzen saiatuko da legealdian zehar gainerako udal-kontratuekin.

Inbertsioen eremuan, udalerriaren birgaitze-prozesuak aurrera jarraitu du; obra berriak egin dira eta asko beste herri-administrazio batzuek finantzatu dituzte, Udalaren eta gainerako erakundeen arteko sintonia onaren lekuko. Azkeneko urtean 1,8 milioi euroko obrak hasi eta amaitu dira Sestaon eta 18 milioi euroko proiektuak jarri dira abian. Gaur egun horiek egiten ari dira.

Aldi berean, egungo gobernu-taldeak Txabarriko errepidea eta San Diego kalea berritzez amaitzea eskatu zuen. Bi obra horiek aurreko legealditik zetozen eta joan den urtearen amaieran bukatu ziren.

Aparkalekuen eremuan, gainazalean doako 310 plaza gaitzeko urratsak eman dira, 109 Kuetoko ur-biltegi zaharrean eta 200 inguru Las Canterasen. Gainera, Camino Txikito eta Alonso Ercillako parking-zonak asfaltatu dira, herritarren eskaera garrantzitsuari erantzunez.

Hirigintzaren Arloak bizilagunen komunitateetan igogailuen instalazioa arautzeko ordenantza idatzi du eta Kueton 140 etxebizitza babestu eraikitzeko hirigintza-espedienteari berriz eutsi dio. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzarekin Txabarri El Sol PERRI izenekoaren 1. fasea hastea itxi da. Hala, jada 25 de Diciembre kalean 44 gizarte-etxebizitza altxatu dira.

Diru-sarreren Bermerako Errentaren aginpidea Lanbideri transferitu ondoren, Gizarte Ekintzaren Arloak berrantolatzeko barne prozesua hasi du. Helburua erabiltzaileei arreta hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzea da. Aldaketa hori gaur egun egiten ari da eta hurrengo urtean amaitzea aurrez ikusia dago.

Industria Arloak Sestaora Vicinay Cadenas enpresa iristeko beharrezko kontaktuak garatu ditu. Sestao Bai sozietate publikoarekin lankidetza estuan, La Navalen ondoan kokatutako industria-poligono berriaren urbanizazioa osatu da eta 41.000 metro karratu lurzoru eskaintzea lortu da.

Beste lorpen garrantzitsua izan da Udalari 900.000 euro sor zizkion enpresa batek, aurreko gobernu-taldea arrakastarik gabe kobratzen saiatu arren, zenbateko hori ordaindu duela.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta gobernuaren lehenengo urtearen balantzea nahiko positiboa izan, Bergara udalerriko etorkizunari buruz kezkatuta dago. Ildo horri eutsiz, Udalaren egoera ekonomikoa geroz eta ahulagoa da. 2009. eta 2011. urteen artean 12 milioi euroko diruzaintzaren soberakina agortu ondoren, Udala orain “aurrera jotzeko itsulapikoan aurrezkirik ez duen familia bezala da” Egoera horrek gastua lupaz begiratzera darama, inoiz baino gehiago, Udala sor ditzakeen diru-sarreren mende baitago. Hala, tokiko ekonomia arriskuan jar dezaketen proiektu faraonikoak baztertuko ditu.