Prentsa Aretoa
2012/05/09
Sestaoko alkateak oso balorazio positiboa egiten du Arcelor Mittalek jarduera berriz hasteari buruz
“Arcelor Mittalen faktoriak produkzioa berriz hastea Sestaorako oso berri positiboa da, bai lanpostuengatik, baita sortuko duen inpaktu ekonomikoarengatik ere”.
Hori da komunikabideetan argitaratutako informazioei buruz gaur Josu Bergara Sestaoko alkateak egindako balorazioa. Informazio horiei jarraiki, maiatzaren 21ean Bizkaiko Acería Compacta ohiaren langileak beren lanpostuetan berriz hasiko dira, ekainean produkzioari ekiteko.
Bergararen iritziz, erabaki hori “Bizkairako eta, batez ere, Sestaoko udalerrirako oso berri positiboa da, enpresa horrek 400 pertsona baino gehiagori lana ematen diolako eta zeharka beste 2.000 lanpostu mantentzen dituelako”.
Labeak piztu eta jendea lanean hasten denean, jarduera ekonomikoa eta diru-sarrerak berriz suspertuko dira, zazpi hilabeteko etenaldiak udalerrian izandako ondorioen ostean. Ildo horri jarraiki, gogorarazi du planta aldi baterako ixtearen ondorioz ez direla bakarrik foru-ogasuna eta portua kaltetuak izan, baita tokiko ekonomia ere, Udala Arcelor Mittal bezalako enpresa handiek jarduera ekonomikoen zergaren eta beste kontzeptu garrantzitsu batzuen bitartez sortzen dituzten diru-sarreren mende baitago.
Gainera, zazpi hilabete horietan ziurgabetasun handiak izan dira eta plantaren etorkizunari buruz zurrumurru ugari entzun da, horregatik, alkateak zuzendaritzari eta enpresa-batzordeari dei bat egin dio, akordio batera iritsi eta etorkizuneko itxaropenekin jarduera berriz has dadin. “Enpresak aurrera egitea, behingoz finkatzea eta inoiz izan duen arriskua desagerraraztea nahi dugu. Laburbilduz, zuzendaritzak Sestaoko udalerriaren, fabrika honen, langileen kalitatearen, bere teknologiaren eta betiere egiaztatutako egite egokiaren aldeko apustua egitea nahi dugu”.
Era berean, alkateak finkatze-prozesuarekin batera beste proiektu batzuk abian jartzearen nahia azaldu du. “Horiek orain ez dela denbora asko Arcelor berak gure udalerrian iragarri zituen”.
Vicinay Cadenas
Bestetik, Vicinay Cadenas konpainia "legendarioari” La Mudelan fabrika berria egiteko obra-lizentzia eman eta egun bat geroago, alkateak industria-proiektuaren ontasunak azpimarratu ditu, ibilbideari 1995. urtean ekin ondoren. Orduan, enpresak jarduera Bilbotik Sestaora ekartzeko lehenengo kontaktuak egin zituen.
“Hori ere oso berri ona da, ontzigintzaren sektorean munduan muturrean dagoen enpresa bat Sestaon kokatuko baita eta hazkuntza-planak nahiz produktibitatea hobetzeko planak baititu. Are gehiago, bere produkzio-bolumena ehuneko garrantzitsuan gehitu nahi du. Hori beti berri ona da”, baloratu du alkateak.
Nahiz eta Vicinay bere langileekin iritsi, Udala produkzioa gehitu eta etengabe hobetzeko prozesuari esker, “langile berriak behar izateari buruz itxaropentsu da. Hala, gure langabetuentzat aukera paregabea izango da”. Era berean, “faktoria bera eraikitzeko aukerak sortuko dira eta Udalak herriko pertsonak kontrata ditzaten eskatuko du”.
Bere esku-hartzea amaitu baino lehen, Bergarak gogorarazi du Sestaok industria-lurzoru eskaintza garrantzitsua duela eta Udalak Sestao Bai eta Ibarzaharra industria poligonoekin zerikusia duten konpromiso berriak iragartzeko lanean diharduela.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14