Prentsa Aretoa
2012/05/07
Sestaoko adinduentzako bi zentroek ia 4.000 bazkideei dozena bat berrikuntza eskainiko dizkiete
Sestaoko Udalak bi urtez Edex enpresari esleitu dio Rebonza eta Conde Balmaseda plazako adinduentzako zentroen kudeaketa. Zerbitzuaren kostua urtean 420.000 eurokoa izango da, beraz, urtean 35.000 euro aurreztuko dira aurreko kontratuarekin alderatuz. Kontratu hori ere merkataritza-enpresa berdinari esleitu zitzaion.
Kontratu hau abian jartzen denean, dozena bat berrikuntza izango dira eta pixkana ezagutuko dira. Dena den, Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen zinegotziak banan-banan zerrendatu ditu gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Ildo horri jarraiki, instalazio horietan eskainitakoak honako zerbitzu berriekin aberastuko dira:
1.- Uztailean eta abuztuan zentroak egunero hogeita hamar minutu gehiago irekiko dira.
2.- Aldizka buletina argitaratuko da, zerbitzuak eta jarduerak zabaldu eta zahartze aktiboa sustatzeko. Hiru hilez behin kolorez argitaratuko da A-3 formatu tolesgarrian. Zenbakiko 1.000 ale argitaratuko dira. Adinduentzako zentroetan eta, oro har, jendea dabilen tokietan banatuko dira.
3.- Udaleko web gunea elikatuko da. Udaleko web orrian sartzeko Udalaren esku aldizkako buletina eta zentroetako jarduera aipagarriei buruzko prentsa-oharrak jarriko dira.
4.- Ekipamendu teknikoez eta informatikoez hornituko da eta 7.000 euro inguru gastatuko dira (argazki-kamera digitala, telebista, DVDa, bideo-jokoen kontsolak eta IPad 2 tabletak).
5.- IPad2 espazioa. Pertsona adinduek duten zulo teknologikoa salbatzeko, garapen funtzionala errazteko, harremanak sendotzeko, gaitasunak optimizatzeko eta ingurunean sartzeko. Ikastaroak irakatsiko dira eta erabiltzaileek, monitoreen zaintza alde batera utzita, esleipendunak eskainitako IPad2 tabletak erabil ditzaten sendotuko da.
6.- Wii espazioa. Aurrekoaren osagarria da. Zahartze aktiboa eta gaitasun funtzionalak nahiz kognitiboak sustatzeko. Ikastaroak irakatsiko dira eta erabiltzaileek, monitoreen zaintza alde batera utzita, esleipendunak eskainitako Wii kontsolak erabil ditzaten sendotuko da.
7.- Hala da nire aitona. Ongizatearen gizartea eraikitzen adinduek egindako ekarpena ikusteko, haur-lehiaketak antolatuko dira eta formatu egokiak erabiliko dira, neska-mutilek adinduak nola ikusten dituzten jakinarazteko.
8.- “Elkar hobeto” programa. Pertsona adinduak boluntarioak izan eta elkarte desberdinetan beren partaidetza bultzatzeko. Metodologia egokia; ez da bakarrik publizitate-kanpainetan oinarritzen; ildo horri eutsiz, zentroetan elkarteak eta pertsonak izango dira eta beren adierekin besteekiko laguntzak eta lankidetzak asetzen duena aipatuko dute.
9.- Kontatzen dizudan bezala gu ere haurrak izan ginen. Pertsona adinduen azalpenekin txikienei iraganean gertatutakoen berri eman nahi zaie; are gehiago, gertatu ziren udalerriko espazioetan girotzea dute helburu.
10.- Sestao pertsona adinduekin adiskidetsu. Lurralde eta hiri adiskidetsuak diseinatzeko, pertsona adinduen heterogeneotasuna azaltzeko eta zahartzen ari diren pertsonei buruz gizarte-pertzepzio orokorra aldatzeko. Sestaoko pertsona adinduak ibiltzen diren tokietako baldintza fisikoak hobetzeko xedez Udalarekin lankidetzan jarduteko prest dagoen pertsona adinduen taldea eratuko da. Oharretarako blogak, IPad2 tabletak eta kamera digitala izango dituzte espazio publikoak nahiz pribatuak aztertu eta Udalari hobekuntza-proposamenak helarazteko.
11.- Udaleko Gizarte Zerbitzuekin koordinatzeko protokoloak. Zailtasun berezian dauden pertsonak hauteman eta bitarteko eskuragarriak irisarazteko.
12.- “10.000 urrats” programa. Obesitateari aurre egin eta ongizatea sustatzeko Osasunaren Mundu Erakundeak emandako gomendioetatik abiatuta, egunero paseatzea proposatzen da. Gaitasun funtzional desberdinekin, pertsona boluntarioen batzordea sortuko dute, podometroez hornituta Sestaon 10.000 urrats dituzten ibilbideak identifikatzeko. Horrez gain, programa honen bitartez bakarrik bizi diren pertsonek ibiltzera ateratzeko taldeak osatu ahal izango dituzte eta bakardadeari aurre egingo diote.
Adinduentzako zentroen kontratu berriak dituen berrikuntzen aurkezpena aprobetxatuz, Udalak 2011. urteko jarduera-txostenaren datu adierazgarrienak aditzera eman ditu eta honakoak dira:
a) Bazkide berriak
2011. urtean guztira bazkide izateko 234 txartel berri egin dira, 50 Rebonza kaleko zentroan eta 184 Conde Balmaseda plazako zentroan. 2011ko abenduaren 31n guztira 3.912 bazkide zeuden.
b) Liburutegia
Egunero zenbait egunkari erosteaz gain, 2011. urtean zentro bakoitzeko liburutegirako 30 ale berri erosi dira. Hala eta guztiz ere, pertsona adinduek liburutegia eskura izan arren, oso gutxik eramaten ditu liburuak etxean irakurtzeko. Ildo horri jarraiki, urtean zehar 29 liburu mailegatu dira, 20 Conde Balmasedan eta 9 Rebonzan. Conde Balmasedako zentroko liburutegian kokatutako ordenagailua, berriz, geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen du. Hala, hurrengo urteetan teknologia berriak erabiltzearen alde geroz eta apustu garrantzitsuagoa egingo da.
c) Podologia-zerbitzua
Podologia-ekintzak guztira: 1.516
Prezioa: 6,25 euro
- Rebonzako zentroa
Podologia-ekintzak guztira: 586
- Conde Balmasedako zentroa:
Podologia-ekintzak guztira: 930
d) Ile-apaindegiaren zerbitzua
2011. urtean guztira 1.997 pertsonak erabili du ile-apaindegiaren zerbitzua, horietatik 1.834 emakumezkoak eta 163 gizonezkoak izan ziren.
e) Ikastaroak
Matrikulatutako pertsonen kopurua: 595
Ikastaroak: Pintura, agerasia, memoria, aretoko dantzak, Karibeko dantzak, informatika, internet, argazkigintza digitala, psikomotrizitatea, sevillanak, risoterapia, yoga, pilatesa, tai-chia…
f) Dantza-saioak
Saioen kopurua guztira: 58
g) Bingo-saioak
Rebonzako zentroa: hilean 4 aldiz
Conde Balmasedako zentroa: hilean behin
h) Kultur bisitak
2011. urtean egindako irteerak: 25
Partaideak: 496
Irteerak: Bilboko Udaletxea, Rialia museoa, kirolen jauregia, EITB Aspaldiko programa, San Roque gizarte-zentroa, La Riberako azoka, EITB Vaya Semanita, San Antoneko gizarte-jangela, foru-jauregia, EHUko paraninfoa, La Arboledako golf-zelaia, El Regatoko interpretazio-zentroa…
i) Txangoak
Egindako txangoen kopurua: 15
Eskainitako plazak: 935
Okupatutako plazak: 858
Bisitatutako tokiak:
Urduña-Quejana-Amurrio
Puenteviesgo-Orbaneja-Arija
Melgal de Fernamental-Villadiego
Santillana del Mar-Suances
Belorado-Meategien konplexua
Pasai Donibane-Errenteria-Orio
Etab.
j) Hitzaldiak
Programatutako hitzaldien kopurua: 5
k) Jaialdiak
Epifaniako jaialdia, herri-jaiak, Gabonak.
Amaitzeko, Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen ordezkariak pertsona adinduentzako zentroetara etortzen diren pertsonak “oso aktiboak direla eta energia asko dutela” azpimarratu du. Era berean, “teknologia berriengatik geroz eta interes handiagoa dutela eta horiekin gozatzen dutela” azaldu du; “horregatik, hurrengo urteei begira erronkak instalazioak ekipamendu berriez hornitzea izan behar du, ikasteko behar hori ase ahal izateko”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14