SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/04/18

Sestaoko Udaltzaingoa Tetra komunikazio-sistema erabiltzen hasi da

Jada egun batzuk badira, Sestaoko Udaltzaingoa Tetra komunikazio-sistema erabiltzen hasi dela. Oso lan-tresna erabilgarria da eta, horri esker, Euskadiko gainerako larrialdi-zerbitzuekin koordinazioa hobea izango da. Horrez gain, datu-base desberdinetan informazioa kontsultatzeko aukera izango du.

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udaltzaingoa Tetra komunikazio-sistema erabiltzen hasi da

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren laguntzaz ezarri da. Nolanahi ere, Ertzaintzaren eta Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen artean harremanak estutzeko metodoa da.

Tetra sistemari esker, Sestao Euskadiko segurtasun eta larrialdien sarean sartu da eta, ondorioz, Ertzaintzarekin, suhiltzaileekin, anbulantziekin, babes zibilarekin eta eskualdeko poliziaren beste gorputz batzuekin zuzeneko komunikazioa izan dezake komunikazio-kanal berezien bitartez.

Zertarako da erabilgarria sistema berria? “Adibidez, hainbat udalerritatik pasatzen den kirol-probarik badago, beren ekipoak erabiliz udaltzaingoak elkarren artean komunikatuak egon daitezke edo etxebizitza batean sutea badago eta suhiltzaileek ez badakite nola iritsi, igorgailuekin gida diezaiekete”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Udaltzaingoen eta Segurtasun Pribatuaren koordinazio-zuzendariak, Javier Sánchezek.

Gainera, Tetrak beste abantaila erantsi bat du. Udaltzaingoaren agenteek Ertzaintzaren eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datu-baseak erraz eta modu xumean kontsulta ditzakete patruila-lanetan erabiltzen dituzten terminalen bitartez. Ildo horri jarraiki, identifikatzen ari zaion pertsonak bilaketa- eta harrapaketa-agindurik ba al duen jakin daiteke, baita baimenean punturik gabe gidatzen ari al den ere.

Udaltzaingoaren txartel berria
Bestetik, Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak gaur hitzarmen bat sinatu dute eta horren babesean, Herrizaingo Sailak Udaltzaingoko agenteei doan txartel berria emango die. Herrizaingo Sailak herritarren aurrean identifikatzeko, poliziek erabiltzen dituzten txartelak bateratu nahi ditu, Udal bakoitzak bere eredua erabiltzen duela egiaztatu ondoren. Horrek nahastea eta babesik eza sortarazten ditu.

Arazoa konpontzeko, Herrizaingo Saila udalerri batzuetan txartelaren eredu bateratua sartzen hasi da eta aurrerako Autonomia Erkidego guztian zehar zabaltzea espero du. Sestao Bizkaiko hirugarren udalerria izango da erabiltzen, Ortuella eta Gorlizen ondoren.

Identifikazio-txartelek, gainera, txip bat dute eta, horri esker, jabeek datu-base batzuk kontsultatu ahal izango dituzte.

Gorka Egia Herritarren Segurtasunerako zinegotziak Herrizaingo Sailari Sestaoko Udaltzaingoari bitarteko onenez hornitzeko eskaintzen ari dion laguntza eskertu dio. Halaber, etorkizunean lankidetza mantentzearekin itxaropentsu azaldu da.