Prentsa Aretoa
2012/03/12
Sestaoko Udalak 2012-2015erako enplegua sustatzeko plana egin du
Sestaoko Udala 2012tik 2015era bitartean enplegua sustatzeko plana egiten ari da eta Sestaolan deritza. Dokumentu hau egungo arazorik larrienari, hau da, langabeziari, aurre egiteko udalerriaren ibilbide-orria izango da. Ildo horri jarraiki, enpleguaren sorrera sustatzeko ekintzak proposatzen dira. Jada zirriborroa egina dago eta gobernu-taldeak gaur batzordean gainerako talde politikoei aurkeztu die, behin betiko dokumentua adosteko partaidetza-prozesuari ekin baino lehen.
“Plan honek hurrengo urteetan enpleguari buruzko politikan gidatzeko lerro nagusiak ditu”; hala azaldu du Josu Bergara udalerriko alkateak. Arazoaren garrantziarengatik “gure gobernu-ekintza guztiak langabetuei arreta eskaintzera, enplegu-aukera berriak sortzera eta produkzio-ehunari laguntzera bideratu behar du; helburua Sestaok duen langabezia-tasa kezkagarria murrizten saiatzea da”; hori da, hain zuzen ere, alkateak azpimarratu duena.
Plan hau joan den urrian, alkateak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Gemma Zabaletari, bidera eskatu zionean, bidea hasi ostean idatzi da. Aipatu bileran Sestaoko udalerrirako aurrez i kusitako enplegu-planak aztertu ziren. Bilera hartan, Zabaletak "gure herrian enplegua sustatzeko proposamen zehatzak bidaltzeko erronka jarri zigun eta langabezia dela-eta, Euskadiko zona gutxietsiekiko laguntza-estrategiaren barruan finantzatzeko konpromisoa hartu zuen”; hori da alkateak gogorarazi duena.
Udalak erronkari ekin eta denborarik galdu gabe bere plana planifikatzen hasi zen, egoera larria dela eta, bai pertsonek, bai enpresek konponbideak eskatzen dituztela jakitun izanik. Gaur egun Sestao Euskadin langabezia-tasarik altuena duen udalerria da. % 23 langabezian dago, hau da, gutxi gorabehera 3.000 pertsonak jarduteko moduan egon arren, ez du lanik.
Enplegua sustatzeko planak lau ardatz estrategiko (aukerak, enplegagarritasuna, lehiakortasuna eta kudeaketa) ditu eta 26 ekintza zehatz aurki daitezke. Udalak aldi baterako egindako zuzeneko kontratazioez gain, autoenpleguko proiektuetan eta mikroenpresak sortzeko proiektuetan laguntzeko gaiak proposatzen dira. Horiez gain, aukera-sektoreetan lana bilatzeko prestakuntza-proiektuak, kultura ekintzailea sustatzea, lan-esperientziarik ez duten gazteentzat Beka Gaztea izeneko programa abian jartzea edo hurbileko merkataritzan eta zerbitzuetan hobetzeko banan-banako planak proposatzen dira. Gainera, erakunde publikoek, organismoek eta enpresek Sestaon enplegua sortzearen alde lan egiteko konpromisoa har dezaten “enpleguaren aldeko ituna” sinatzea planteatzen du.
Plana aplikatuz lau helburu lortu nahi dira: epe laburrean enplegua sortzea, epe luzean enplegua eratzea, enplegua lortzeko orduan berdintasuna lortzea eta enplegua mantentzeko ekosistema sortzea.
Ekintza guztiak abian jartzeko ahalegin ekonomiko garrantzitsua egin beharko da. Gaur goizean aurkeztutako zirriborroak garatzeko urtero 3,4 milioi euro beharko direla azaltzen du. Ildo horri eutsiz, Bergarak herri-administrazio guztiei deia luzatu die, proiektu honetan gogo guztia jar dezaten eta Sestaoko udalerriarekin “zor historikoa” dagoela gogorarazi du.
“Udala bere etxeko lanak egiten ari da, egoera hobetzeko borondate politikoa dugu, guk ahalegina egiten lehenengoak garela ikus dezaten, ikuspuntu ekonomikotik gure ekarpena egingo dugu... baina lan horrek guztiak ez du ezertarako balioko herri-administrazioak gure herrian neurri handian inplikatzen ez badira. Sestaoko behar du, baita merezi ere”, aitortu du alkateak.
Oraingoz, udal-aurrekontuaren bitartez, 160.000 euroko ekarpena egingo da, plana funtsez hornitzeko. Udala Eusko Jaurlaritzak bere borondatea beteko duelakoan dago eta hala izanez gero, kostuaren % 75 finantzatuko du, Gemma Zabaleta sailburuak urrian izandako bileran adierazitakoari jarraiki. Gobernu-taldeak, halaber, Gobernu Zentraletik eta Aldunditik hurbil dauden ordezkariekin, baita enpresekin eta erakundeekin ere harremanak izan ditu, Sestao beren lanen agendan sartzeko eta plana garatzen lankidetzan jarduteko.
Hurrengo asteetan partaidetza-prozesuari ekingo zaio eta hori esker azken dokumentua garatu ahal izango da. Horretarako, antolaketa-egitura hirukoitza zehaztuko da, Enplegu zinegotziak, Leire Corralesek, azaldutakoaren arabera. “Bestetik, mahai teknikoa izango dugu eta bertan herri-erakundeak, enpresa-elkarteak, sindikatuak, prestakuntza-zentroak, etab. ordezkatuak egongo dira. Bigarren mahaia talde politikoek osatuko dute; bien bitartean, hirugarrena eta azkenekoa, herritarrentzat irekia egongo da”, azaldu du zinegotziak.
Laguntza-prozesu honetan 2012. urtean zehar gutxi gorabehera 700 pertsonarekin eta 200 produkzio-unitaterekin (enpresak, dendak...) lanean jardutea espero da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14