SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/01/24

Galindoko araztegian paisaia hobetzeko proiektuari ekin zaio

Hondakin-urentzat Galindoko araztegian paisaia hobetzeko proiektua jada abian da. Hala egiaztatu ahal izan dute gaur goizean lursailean bertan Uren Partzuergoko buruak, Ibon Aresok; Sestaoko alkateak, Josu Bergarak; Hirigintzako zinegotziak, Leire Corralesek; eta erakundeko kudeatzaileak, Pedro Barreirok. Modu sinbolikoan asmo handiko jarduera honen lehenengo zuhaitza landatu dute. Helburua ingurunean araztegiaren ikuste-inpaktua murriztea da.

rss Ezagutzera eman
Galindoko araztegian paisaia hobetzeko proiektuari ekin zaio

ARGAZKIA JAITSI

Araztegia Galindoko ibarreko behealdean kokatuta dago eta egun hirigintza-garapen eta eske-maila altua duten erabilera publikoko azpiegitura berriekiko (hala nola Urbinagako metro-geltokia) hurbil gelditzen denez, ikuste-inpaktua murrizteko pantaila nahitaez sortu behar da.

Arazo hori konpontzeko, instalazioen inguruan espezie desberdinetako 1.184 zuhaitz landatuko dira. Ildo horri jarraiki, Uraren Partzuergoak 890.309,29 euro (BEZ kanpo) gastatuko ditu. Lanak joan den urrian hasi ziren eta gauzatze-epea zortzi hilabetekoa da, beraz, aurten, ekainean, amaitzea aurrez ikusia dago.

Paisaia hobetzeko proiektuari erreparatuz, ibaiertzeko basoen zuhaitz karakteristikoak eta lorategietako beste espezi batzuk konbinatuta landatuko dira. Hala, haritzak, lizarrak, haltzak, gereziondoak eta elorri zuriak lerrokatuak jarriko dira, laborantza-eremuak simulatuz. Batez beste bost metro bereiziko dira elkarren artean. “Helburua ingurune berdea sortzea da, adaburu handiaren azpian ibiltzen denaren ikuste-sentipena izateko”, azaldu du proiektuaren arduradunak.

Esku hartu duen bitartean, Ibon Aresok 1990. urtean, araztegiaren lehenengo fasea abian jarri zenean, Galindoko ibarra industria-gunea zela eta, beraz, inpaktua urria zela gogorarazi du. Ingurunea, ordea, urbanizatu egin da eta, horren ondorioz, etxebizitzak eta zerbitzuak Nerbioiko beheko udalerri gehienen hondakin-urak garbitzen dituen araztegitik geroz eta hurbilago daude; hortaz, Uren Partzuergoaren barruan dauden udalerri guztiek “Sestaori ordaina eskaini behar diote, berak jasaten baitu udalerriaren barruan araztegia hartzearen zama hori”.

Horrez gain, lorezaintza-proiektu honekin hasiko da, baina aurrerago "beste fase batzuk, hain zuzen ere, fisikoagoak, eraikuntzazkoak aurrez ikusiak daude, araztegia ingurumenaren ikuspegitik ezkutatu eta hobetzeko eta, bide batez, industria-izaera galtzeko, orain ingurunean ez baita hain egokia".

Josu Bergarak, bestalde, Partzuergoarekin pozik azaldu da eta eskerrak eman dizkio, proiektu hau hasi duelako. Izan ere, “ingurunea urbanistikoki hobetuko du eta, bereziki, “Gran Vía kalearen amaieran bizi diren familiek” nabarituko dute. Alkate eta Uren Partzuergoaren lehendakariordearen iritziz, jarduera honen hasierarekin “konpromiso bat betetzen da eta Partzuergoak Sestaoko Udalarekin eta bere herritarrekin duen zorra kitatzen da”.

Dena den, konpromisoa ez da obra honekin amaitzen, araztegiaren inpaktuak murrizteko, ingurunean ahokatzeko eta instalazioaren nahiz bizilagunen artean bizikidetasuna hobetzeko lanean jarraitzen ari baita Adibidez, usainak tratatzeko eraikina egitea aurrez ikusia dago; “hori hurrengo hilabeteetan egia izango da eta bizilagunek Udalari jakinarazten dioten sentipena nabarmenki hobetuko du”.