SESTAO

Prentsa Aretoa

2026/11/27

Udalak lizitazioan jarri ditu La Puntako autobus-geltoki berriko obrak

Jarduketak 73.589 €-ko aurrekontua du, eta auzo horretako herritarren eskeari erantzungo zaio. Izan ere, dagoeneko 350 etxebizitza ditu eraikita

rss Ezagutzera eman
Udalak lizitazioan jarri ditu La Puntako autobus-geltoki berriko obrak

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak obrak lizitazioan jarri ditu autobus-geltoki berria egiteko La Puntan. Jarduketa honi esker, garraio publikoaren konexioak hobetuko dira udalerriko eremu honetan, hirigintza hedapenaren fasean gaur egun.

Azpiegitura hau eraikitzea da gure taldeak duen konpromiso bat legealdi honetarako Gobernu Planaren barruan. Xede horrez, pasa den uztailean onetsi zen 2026ko udal aurrekontuetan bi taldeek behar zen partida ekonomikoa sartu zuten proiektua errealitate izateko.

Lizitazioaren aurrekontua 73 589,10 eurokoa da, BEZa barne. Lanak egin nahi dituzten enpresek hurrengo abenduaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak.

Gorka Alvarez alkateak jarduketaren garrantzia azpimarratu du La Puntako egoiliarren zerbitzu publikoak eta bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko. “Autobus geltoki hau sortzearekin urrats garrantzitsua egiten ari gara auzoko herritarren eskeari erantzuteko. La Puntak hazkuntza garrantzitsua izan du azken urteetan. Izan ere, dagoeneko 350 etxebizitza eraiki ditu, beraz, ezinbestekoa da garapen horrekin batera, azpiegitura eta zerbitzu egokiak egitea”.

Egitura berria Manterolako zubiaren ondoan

Obrak bi jarduketa osagarri aurreikusten ditu La Puntak autobus-geltokia izateko bi noranzkoetan.

Batetik, geltoki berria egingo da Barakaldo eta Bilborako norabidean. BI-3739 errepideko bazterbidean kokatuko da, Manterolako zubia baino lehenago. Proiektuaren barruan sartuta dago bi autobusetarako nasa bat eta espaloi bat. Kaiku etorbidetik oinezkoak iristeko eremu bat egokituko da. Hala, erabiltzaileak errazago iritsiko dira.

Bestalde, Kaiku etorbidera iristeko bihurgunea irekiko da. Dena den, bihurgunearen geometriak mugatzen zuen autobusen sarrera etorbidera, eta, ondorioz, Sestao eta Portugaleterako norabideko geltokiak, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza berrien urbanizazio-obrekin eraikitakoak, ezin zuen zerbitzurik eman. Esku-hartze honi esker, oztopo hori ezabatu da, eta herritarren eske nagusi bati erantzun zaio.

La Punta kontuan hartu da Bizkaibusen mapa berrian

Bizkaiko Foru Aldundia arduratzen da Bizkaibusen lineak ustiatzez, eta apirilean aurkeztu zuenean, dagoeneko aintzat hartu du etorkizunean ipiniko den geltoki hau lineen mapa berriaren aurreproiektuan.

Sestaoko Udalak alegazioak aurkeztu ditu autobus-linea gehiagok zerbitzua emateko puntu horretan. Helburua da auzokideei konexio-aukera onenak ematea.

Lizitazio hau dela eta, Udalak aurrerapausoa eman du Gobernu Planak dituen konpromisoak betetzeko, eta lanean jarraitzen du mugikortasuna eta zerbitzu publikoak hobetzeko Sestaoko auzo guztietan.