Prentsa Aretoa
2026/10/15
Udala Ibarzaharrako enpresekin elkartu da enpresa-elkarte baten sorrera bultzatzeko
Ekimena Sestao Ind>>Hartu udal-programan kokatzen da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du Sestao Orekan Sakonduz programaren bidez. Helburua da enpresa-parke honi Iparraldeko Industrialdean garatutako esperientzia helaraztea
Sestaoko Udalak lehen topaketa izan du Ibarzaharra enpresa-parkeko enpresekin elkarren arteko lankidetza prozesua bultzatzeko. Azken helburua da berezko enpresa-elkartea sortzea.
Ekimena Sestao Ind>>Hartu udal-programan kokatzen da. 2025. urtean jarri zen abian Udalaren eta udalerriko enpresa-ehunaren arteko harremana sendotzeko, beharrak zuzenean ezagutzeko eta batera lan egiteko enpresek aurre egin behar dieten erronketarako erantzunen bila. Proiektua pasa den astearteko osoko bilkuran onetsi zen udalerriko Enplegu eta Toki Garapeneko Plan berriaren barruan dago, eta, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du Sestao Orekan Sakonduz programaren bidez.
Topaketan, Udalak azken urtean Iparraldeko Industrialdean konpainiekin izandako esperientzia helarazi die Ibarzaharrako enpresei. Baterako lan prozesuaren ondorioz, 2026ko ekainean, Ibarberria sortu zen, hasiera batean bederatzi enpresez osatutako enpresa elkarte bat.
Sestaoko alkatea den Gorka Alvarezek azpimarratu du esperientzia horrek erakusten duela enpresen arteko lankidetzaren eta lan-eremu erkideak eraikitzearen balioa: “Iparraldeko Industrialdean enpresekin garatutako lana oso emankorra izan da. Enpresak elkarren ondoan zeuden, baina inoiz ez zuten harremanik izan. Orain laneko foro bat dute solasean aritzeko administrazioekin eta hobekuntzak planteatzeko industrialderako. Esperientzia bera errepikatu nahi dugu Ibarzaharran, baina berezko ereduarekin Sestaoko eremu horretarako”.
Alvarezek aipatu du Udalaren helburua ez dela elkarte bat sustatzea eratu dela esateko bakarrik; baizik eta “tresna erabilgarri bat sortzea Ibarzaharrako enpresetarako, lankidetzan jarduteko borondatea dutelako eta balioa emateko”. Aurrekoaren harira, azpimarratu du enpresa-ehun estuagoa “enpresa-ehun sendoagoa eta lehiakorragoa dela, aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko gaitasun handiagoarekin”.
Topaketa Behargintzaren bulegoetan egin da, eta honako enpresa hauetako ordezkariak egon dira: Gescrap, Carrefour, Costco, Ibarcenter, + Space, Obramat, Autonervión, Galindo zerbitzugunea eta Travelodge.
Iparraldeko Industrialdeko esperientzia aurrekari bat da lan honetarako. 2025eko ekainean hasi ziren lehenengo topaketak itsasadarraren ertzean dagoen eremu horretako enpresekin, eta urtebete lankidetzan eman ondoren, bederatzi konpainiak eratu zuten Ibarberria 2026ko ekainean. Gainera, proiektuak Bilbao Metropoli 30 erakundeak emandako The Bay Awards saria jaso du Sestaoko garapen ekonomikoa eta kalitatezko enplegua lortzen laguntzeagatik.
Sestaoko Udalak orain jarraipena eman nahi dio lan-ildo horri Ibarzaharran; lortu nahi du enpresa-ehuna konektatuagoa egotea eta gaitasun handiagoa izatea batera aurre egiteko oraingo eta etorkizuneko erronkei.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/09/15
BERRIA
2026/09/15
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























